- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko, lurralde batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuentzako diru-laguntzak ematen dira 2011. urterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko maiatzaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko, lurralde batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuentzako diru-laguntzak ematen dira 2011. urterako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 3025
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/26
- Argitaratze-data: 2011/06/08
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak, bigarren xedapen gehigarrian, dekretu horren bidez sortutako organoak osatzen dituzten sindikatuei orduko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontu-dotazioen kontura ematekoak diren diru-laguntzak emateko prozedura zehaztu zuen, legezko ordezkaritza eskuratzen duen sindikaturik diskriminatu gabe.
Halaber, aipatutako dekretuko 8. artikuluak Sindikatu Hauteskundeen Batzordearen osaeran sindikatuei dagokien ordezkaritza arautu zuen, proportzionaltasun irizpidea errespetatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera.
Horretaz gain, aipatutako dekretuko bigarren xedapen gehigarriak aurrekontu-kreditua banatzeko ohiko prozedura zehazten du, eta horren ondorioz, diru-laguntzaren zenbatekoa zati berdinak emanez bana daiteke, edo proportzionaltasuna aplikatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera. Hori guztiori, diru-laguntzak emateko aginduan xedatzen denari jarraiki, eta Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko kide diren sindikatuekiko akordiorik dagoen ala ez ere kontuan hartuz.
Bigarren xedapen gehigarri horretako 2. idatz-zatian agindutakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, 2011ko martxoaren 21eko Aginduaren bidez (apirilaren 12ko EHAA, 71. zk.), hasiera eman zion azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez araututako Sindikatu Hauteskundeen Batzordean eta lurraldeetako batzordeetan parte hartzeagatik sindikatuei dagokien diru-laguntza emateko prozedurari.
Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko sindikatuek eta Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak, 2011ko apirilaren 14an, ondoko erabakia hartu zuten: Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari proposatzea zati berdinetan bana zezala Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen bidez onartu zen 3112 programako 31 zerbitzuak ezarritako diru-laguntza, 337.574 euroko aurrekontu hornidura duena.
Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 3. puntutik 5.era xedatutakoaren arabera, agindu honen bidez diru-laguntzak emango zaizkie Hauteskunde Sindikalen Batzordean eta lurralde batzordeetan parte hartzen duten sindikatuei.
Hori guztiori dela eta, hau
Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko eta lurralde batzordeetako kide diren sindikatuentzako diru-laguntzak ematen dira 2011. urterako, batzorde horietan parte hartzeagatik. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.
w2. Dekretu horren bigarren xedapen gehigarriko 3. puntutik 5.era agindutakoaren arabera, eraginpeko alderdiek abenduaren 23ko 5/2010 Legeak, 2011ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusiak ezarritako 337.574 euroko aurrekontu-dotazioa zati berdinetan banatzea erabaki zutenez, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatu guztiek ondoren aipatzen dira 84.393,50 euro jasoko dituzte:
Euskal Langileen Alkartasuna (ELA)
Confederación Sindical de CC.OO. de Euskadi
Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB)
Union General de Trabajadores (UGT- Euskadi)
Aurreko artikuluan ezarritako diru-laguntza jaso baino lehen, interesatuta dauden sindikatuek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Foru Ogasunek eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiri eguneratuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak konplituta dituztela egiaztatzeko.
Aurretik Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailetik jasotako diru-laguntzak justifikatuta daudela adierazteko agiria.
Aldi bakarrean ordainduko da diru-laguntza, agindu honetan ezarritako agiriak aurkeztu ondoren.
Laguntzak bateragarriak dira sindikatuek jaso ditzaketen beste laguntza, diru-laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin, baldin eta azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaz araututako laguntzen helburu berbererako ez badira. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.
Lehenengoa. Errekurtsoak.
Agindu honek amaitu egiten du administrazio bidea. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena. Indarrean jartzea.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 26a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


