- AGINDUA, 2011ko ekainaren 2koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, udalei bake-epaitegien funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko ekainaren 2koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, udalei bake-epaitegien funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3484
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/02
- Argitaratze-data: 2011/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Justizia
Testu legala
Botere Judizialaren Lege Organikoak xedatzen duenez, udalerriaren esparruan txertatutako organoak dira bake-epaitegiak, eta Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legeko 50. eta hurrengo artikuluetan jasotako aurreikuspenen arabera, instalazioak eta baliabide materialak, besteak beste, udalaren ardura dira aipatutako bake-epaitegirik dagoen lekuetan. Artikulu horietan jasotzen da, halaber, udalei diru-laguntzak eman behar zaizkiela, eta, hori dela-eta, ez zaio orain arte uko egin aipatutako organoetako baliabide materialen mantenurako udalekin izan ohi den lankidetzari.
Bake Justiziari buruzko abenduaren 22ko 411/1998 Dekretuak han-hemengo arauak bildu ditu, arlo horretako diru-laguntzei buruzko alderdi orokorrak arautzeko.
Horrela, diru-laguntzen programa bat garatu da Euskal Autonomia Erkidegoan, udalek bake-epaitegien arloan dituzten beharrei aurre egiteko sostengu ekonomiko gisa. Hori dela-eta, 1990. urtetik hona Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eman beharreko laguntzak arautu dira baita laguntza horietarako deialdiak egin ere, bake-epaitegien funtzionamendu- eta inbertsio-gastuei aurre egin diezaieten.
Agindu honekin orain arteko ildoari eutsiko zaio laguntza arruntetan. Udalerri bakoitzeko biztanleria hartuko da kontuan, eta biztanle-tarte bakoitzari modulu finko bat aplikatuko zaio. Kasu batzuetan, ordea, zuzenketa batzuk egingo dira; esate baterako, espetxeren bat baldin badago, elkarte bateko kidea izanez gero, eta abar. Aparteko laguntzei dagokienez, pizgarri gisa, Epainet programaren aplikazioa instalatu eta erabiltzeagatik laguntzak ematea aurreikusi da, baita Justizianet-eko on-line sisteman sartzeagatik ere, horrela herritarrei bake-epaitegietako zerbitzuak baliatzeko erraztasunak emango baitzaizkie.
Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2009 Legeak ezarritakoaren arabera, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak ematea da agindu honen helburua, beren udalerrietako bake-epaitegien 2011ko funtzionamendu-gastuei aurre egin diezaieten.
Bake-epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako udal guztiak.
Bake-epaitegietako funtzionamendu-gastuetarako gehienez 600.000 euroko diru-laguntza emango da guztira. Zenbateko horretatik 106.950 euro erabiliko dira 4. artikuluko 1.B paragrafoan aurreikusitako laguntzak emateko. Diru-laguntzaren muga aipatutako zenbatekoa izango da.
Udal bakoitzari bake-epaitegiaren funtzionamendu-gastuetarako emango zaizkion laguntzak arruntak eta apartekoak izango dira:
Laguntza arruntak: eman beharreko kopuruak udalerri bakoitzak daukan biztanle-kopuruaren arabera kalkulatuko dira, eskala honi jarraiki:
(Ikus .PDF)
Taula hori aplikatuta ateratako kopuruak ondoren azaltzen diren faktore zuzentzaileen arabera egokituko dira:
1.850 euroko osagarria jasoko dute udalek, udalerrian espetxea eta/edo barneratzeko neurriak betetzeko 25 plazatik gorako gazte-justiziaren sareko ikastetxea badute.
Udalerriko biztanleriaren arabera egokituko litzaiekeen kopuruaren % 85 jasoko dute udalek, udalerriko bake-epaitegiko idazkaritza langile bakarreko idazkaritza-talde bateko partaidea bada.
Aurreko paragrafoan aipatutako idazkaritza-taldeen egoitza udalerrian kokatuta duten udalek, arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100az gain, udalerriko biztanleriaren arabera idazkaritza-taldeko udalei dagokien zenbatekoaren % 15 jasoko dute.
Aparteko laguntzak:
2011n «Epainet» (agiri elebidunak egiteko aplikazioa) ezartzen duten udalei 200 euroko laguntza emango zaie. Ordainketa egin aurretik, udalak diru-kopuru horren eskaera aurkeztu beharko du, bake-epaitegiko idazkariak inguruabar hori egiaztatzeko egindako ziurtagiriarekin batera. Ondoren, Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzako zerbitzu eskudunek egiaztatu beharko dute.
2010ean bake-epaitegietako jurisdikzio zibilean, zigor-arloko jurisdikzioan eta erregistro zibilean erregistratutako auzien % 50ean gutxienez «Epainet» (agiri elebidunak egiteko aplikazio espezifikoa) erabili zuten udalei gehienez 600 euroko laguntza emango zaie, eskala honi jarraituz:
1etik 2.999ra biztanle dituzten udalak 350 euro.
3.000tik 6.999ra biztanle dituzten udalak 700 euro.
7.000 biztanletik gorako udalei 950 euro.
Zenbatekoak ordaindu ahal izateko, udalak eskaera aurkeztu beharko du, bake-epaitegiko idazkariak inguruabar hori egiaztatzeko egindako ziurtagiriarekin batera. I. eranskineko ereduaren arabera egin beharko da ziurtagiria, bertan zehaztuta, alde batetik, urte horretan zenbat auzi izapidetu diren guztira, eta, bestetik, auzi horietatik guztietatik zenbat izapidetu eta erregistratu diren EpaiNET aplikazioa erabilita. Datu horiek Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzako zerbitzu eskudunek egiaztatuko dituzte, bidezkotzat joz gero.
Jaiotza-ziurtagiriak, ezkontzakoak eta heriotzakoak Internet bidez eskatzeko sistema (Justizianet-eko online sistema) bake-epaitegietan ezartzeari dagokionez, dagoeneko sistema hori ezarrita duten bake-epaitegien udalerrietako udalei 200 euroko laguntza emango zaie. Sistema hori 2011n ezarriz gero, ezinbestekoa izango da, ordaindu aurretik, Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzako zerbitzu eskudunek inguruabar hori ofizioz egiaztatzea.
Laguntza arruntak emateko, udalerriko biztanleria besterik ez da kontuan hartuko, erakunde eskudunaren azken argitalpen ofiziala aintzat hartuta.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epean, Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendariak, jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan, aldizkari ofizial horretan bertan argitaratuko den ebazpen baten bidez, ofizioz ebatziko ditu agindu hau argitaratu aurretik Justizianet on-line sisteman sartuta zeuden bake-epaitegiak dauzkaten udalei 4.1.A artikuluan adierazitako funtzionamendu-gastu arruntetarako eta 4.1.B.3 artikuluan adierazitako aparteko gastuetarako eman beharreko laguntzak.
Aurreko paragrafoan aipatzen ez diren aparteko laguntzak agindu honetan eskatutako baldintzak betetzen dituzten udalei 2011. urtean emateko, 4.1.B) 1. eta 2. artikuluetan aurreikusitako kasuan interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute eta, horrekin batera, paragrafo horietan adierazitako ziurtagiriak. Gainontzeko udalei, berriz, laguntzak ofizioz emango zaizkie. Laguntza horiek guztiak Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez esleituko dira.
Ebazpena, eskabidea aurkezten den egunetik edo laguntza jasotzeko eskubidearen arrazoia jakiten den egunetik bi hilabeteko epean emango da eta, nolanahi ere 2011ko abenduaren 31 baino lehen; eta onuradun bakoitzari beren-beregi eta banan-banan jakinaraziko zaio. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, eskaerak administrazio-isiltasunaren bidez onartutzat jo ahal izango dira.
Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzea.
Udal onuradunek Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzari ezagutarazi beharko dizkiete beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuengandik helburu bererako jasotako laguntza edo diru-laguntzak, diru-sarrerak nahiz bestelako baliabideak.
Diru-laguntza jasotzen duten udalak behartuta daude Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, diru-laguntzen destinoa fiskalizatzeko duten funtzioa betez, eskatzen dieten informazio guztia ematera.
Adierazitako destinoa betetzeko erabili beharko dute diru-laguntza udal onuradunek.
Bake Justiziari buruzko abenduaren 12ko 411/1998 Dekretuko 14.1 artikuluan ezarritakoa betez, udalek urteroko lehen hiru hilabeteetan memoria aurkeztu beharko diote Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzari, eta bertan azaldu zein udal-bitarteko eta instalazio erabili ziren aurreko urtean bake-epaitegiari zerbitzua emateko, eta gastu errealak zenbatekoak izan ziren. Agindu honetako II. eranskinean ezarritako eredua erabilita idatziko da memoria.
Justifikatutako gastua onartutako diru-laguntza baino txikiagoa bada, justifikatu gabeko zenbatekoa bueltatu beharko da Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuko 53. artikuluarekin eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko 4. eta 5. artikuluekin bat etorriz.
Artikulu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak izango dira entitate publiko edo pribatuek xede berarekin ematen dituztenekin, betiere guztiak batuta diru-laguntza honen objektu den gastuaren % 100 gainditzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, gastuaren % 100 gainditzen duen kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera dagokion diru-laguntzari.
Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu egiten badira edo agindu honen objektu den diru-laguntzaz gain beste laguntzaren bat jasotzen bada beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen batengandik, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da, betiere, laguntza eskuratzeko bete beharreko betekizunak bete gabe uzten ez direnean.
Diru-laguntza emateko betekizunak betetzen ez direla frogatzen bada, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli egin beharko zaizkio, batetik, jasotako kopuruak eta, bestetik, sortutako legezko interesak, hala agintzen baitute Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Itzultzeko modua ere aipatutako dekretuetan jasotzen da.
Justizia eta Herri Administrazio Sailak, diru-laguntzak emateko arauak eta baldintzak betetzen direla ikusteko, egokitzat jotzen dituen gainbegiratze, ikuskatze eta egiaztatzeak egin ahal izango ditu.
Agindu honetako 3. artikuluan adierazitako zenbatekoak aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntza-kopuru osoa kontuan hartuta, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren aurrekontua gauzatu ondoren agortu gabe gelditzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta diru-laguntza horiek ebatzi aurretik.
Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzaren ebazpen baten bidez emango da horren berri.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 2a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
(Ikus .PDF)


