Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011ko apirilaren 1eko agindua aldatzen duena. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigar - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011ko apirilaren 1eko agindua aldatzen duena. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigar

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 3106
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/03
  • Argitaratze-data: 2011/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedura zehazten duenak, 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, 2011ko apirilaren 1eko aginduaren bidez argitara eman zen aipatutako aukeratze-prozeduran jardun behar duten epaimahaien osaketa.

Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko Harpa eta Gitarrako epaimahaietan parte hartu beharko duen Harpa instrumentuko espezialista aldatu behar da eta Gloria María Martinez Garcia izango da.

Horren arabera,

Lehenengoa. Ondorengo terminoetan aldatzea 2011ko apirilaren 1eko agindua. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozeduran jardungo duten epaimahaien osaera argitaratzen da:

2011/2402 (36/43) orrian, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko Harpa espezialitateko A078 epaimahaikide titularra izendatzeko, ondorengoa esaten duen tokian:

Martinez Cano Ana Maria.

Hau esan behar du:

Martínez García Gloria María.

2011/2402 (37/43) orrian, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko Gitarra espezialitateko A079 epaimahaikide titularra izendatzeko, ondorengoa esaten duen tokian:

Martinez Cano Ana Maria.

Hau esan behar du:

Martínez García Gloria María.

Bigarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen legearen 28. artikuluan aipatzen diren zirkunstantziak gertatuz gero, epaimahaikideak ezin izango du prozeduran parte hartu eta horren arrazoia idatziz jakinarazi beharko du, 10 egun naturaleko epean. Halaber, prozedura horretan hautagaiek kide hori arbuiatu ahal izango dute, lege beraren 29. artikuluan aipatutako arrazoiengatik.

Hirugarrena. Berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari agindu honen kontra, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, lehen aipatutako data beretik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.