Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzarako laguntzak ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzarako laguntzak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 3294
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/03
  • Argitaratze-data: 2011/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Gizarte-­ekonomiako enpresen arloan bereziki areagotzen dira zuzenean beren izaera juridikoari lotutako alderdiei buruzko prestakuntza-­beharrak; izan ere, lan egiten dueneko entitateko langilea eta, aldi beran, jabea, izatearen bikoiztasun disolbaezinak ahalegin gehigarri bat egitera behartzen du era horretako enpresek dituzten berezitasunak ezagutzeko. Bazkideak gizarte-­ekonomian prestatzea enpresa horien berezko izaerari dagokion zerbait da, eta berariazko enpresa demokratiko eta partaidetzazko gisa sendotu eta garatzeko bermea da.

Ekitaldi honetan, aurreko urteetako arauen funtsa bere horretan utzi arren, lehentasuna eman zaio laguntzak emateko moduari, aurrekontu-­hornidura aurkeztutako eskabideei aurre egiteko nahikoa izango ez balitz ere. Garrantzi handia eman zaie, lehenengo, prestakuntzari zuzenean lotutako alderdiei; bigarren, ikerketa jarduerei; eta, azkenik, zabalkunde-­ eta dibulgazio-­edukiei.

Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko ­2011. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren ­23ko ­5/2010 Legea onartu denez, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak azaldutakoa entzunda, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren eta bereziki gizarte-­ekonomiarekin zerikusia duten prestakuntza-­, ikerketa-­ eta zabalkunde-­jarduerak egiteko, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, ­2011ko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea da agindu honen helburua.

  1. Ondoko prestakuntza-­jarduerak:

    1. Elkarte-­ eta enpresa-­arloko gizarte-­ekonomiako berariazko prestakuntzara bideratutako ekintzak, mota horretako enpresa-­eremuan kooperatibismoaren edo lan-­sozietateen jakintza hasi, hobetu eta kualifikatzera bideratutako ekintzak, bazkideentzat eta bazkideak ez diren langileentzat.

    2. Gizarte Ekonomiari buruzko prestakuntza-­ekintzak unibertsitatearen eta unibertsitate aurreko eremuan.

  2. Gizarte-­ekonomiarekin zerikusia duten alderdien azterketa helburu duten ikerketa-­ekintzak:

    1. Bazkideen eta langileen (zuzendariak izan edo ez) prestakuntzarako ikasmaterialak prestatzea, material horiek, eduki berezikoak direlako enpresa baten behar puntualetatik haratago doazenean eta, interes orokorrekoak izateagatik, etorkizuneko egitasmoetan erabiltzeko modukoak direnean, betiere egun daudenen aldean berritzaileak baldin badira eta eragin biderkatzailea baldin badute.

    2. Artikulu honetako ­2.a) idatz-­zatian aipatzen diren ikasmaterialen argitalpena. Argitalpenak erabilera orokorrekoa izan behar du, eta formatu informatikoa badu, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren web orrian txertatu ahal izango da. Erakunde eskatzailearen barruko erabilerarako materialen argitalpena ez da diruz lagunduko.

    3. Gizarte-­ekonomiako ikerketa-­jarduerak, betiere erabat berritzaileak eta ezinbestekoak badira euskal gizarte-­ekonomia garatzeko.

    4. Argitalpenen edizioa, edozein euskarri eta formatutan, baita datu-­ eta biblioteka-­baseak sortzea ere. Kontsulta-­eskuliburuak badira, formatu informatikoa beharko dute edozein kasutan ere, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko web-­orrian txertatzeko, baita erabilgarritasun publikokoak izatea ere. Nolanahi ere, haien edukiak berrikuntza bat izan behar du gaur egun dagoen eskaintzaren aldean.

  3. Jendeak, oro har, edo gizarte-­ekonomiaren berariazko kolektiboek ezagutzea edo horien artean hedatzea helburu duten hedatze-­ekintzak gauzatzea honako ekintza hauen bitartez:

    1. Biltzarrak, mintegiak, sinposiumak, jardunaldiak eta beste jarduera batzuk antolatzea, erakunde antolatzailearen jardun-­esparru propioa gainditzen dutenekiko lehentasunarekin, eta batez ere jardunbide egokiak sustatzen dituztenak gizarte-­ekonomiako enpresen lantalde kudeatzaileen prestakuntzarako.

    2. Jarduerak antolatzea Estatuko eta nazioarteko taldeei erantzuteko, Euskal Herriko esperientzia kooperatiboa ezagutzeko interesa dutenei.

  4. Sozietate-­izaerarik gabeko jarduerak, hau da, enpresa-­izaera baino ez dutenak, kanpo geratzen dira.

Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak, helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten honako erakunde hauek eskuratu ahal izango dituzte:

  1. ­2.1 a) artikuluan aipatzen diren jarduerei dagokienez:

    1. Edozein xede sozial duten kooperatiba sozietateek eta lan sozietateek, baldin eta prestakuntza-­jarduera kooperatibako nahiz lan-­sozietateko bertako bazkide-­langileentzat, lan-­bazkideentzat, bazkide izan nahi dutenentzat edo lan-­kontratua duten langileentzat antolatzen bada.

    2. Gizarte-­ekonomian prestakuntza-­arloko esperientzia duten erakunde publikoek edo pribatuek, ikastaro espezializatuak antolatzeko gai egiten dieten material-­eta irakaskuntza-­egitura dutenak.

  2. ­2.1 b) artikuluan aipatzen diren jarduerei dagokienez: Uni­ber­tsi­ta­teko fakultateak, eskolak eta institutuak, baita ikastetxeak eta unibertsitate aurretikoak ere.

  3. ­2.2 eta ­2.3 artikuluko diruz lagun daitezkeen jardunei dagokienez:

    1. Kooperatiben federazioek eta konfederazioek, lan-­sozietateen elkarteek eta gizarte-­ekonomiako bazkidetza-­arloko erakundeek, legez eraturik eta erregistraturik badaude behintzat.

    2. Antolaketaren eta giza baliabideen arloko prestakuntza eta/edo aholkularitza eskaintzea xede sozialtzat duten kooperatibek eta lan-­sozietateek, baldin eta jarduerak sozietatetik bertatik kanpora hedatzen badira.

      Kooperatiben arloan, ekintzaren egokitasunaren berrespena izan beharko dute, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak emanda. Lan Sozietateen arloan, sozietate horiek ordezkatzen dituen elkarte-­entitateak berretsiko du egokitasun hori.

    3. Gizarte-­ekonomiaren alorrean ikerketa-­esperientzia duten erakunde publikoek edo pribatuek, gizarte-­ekonomiako ikerketarako beharrezkoa den egitura dutenek.

      Eskabide horiek ekintzaren egokitasunaren berrespena izan beharko dute, aurreko idatz-­zatian adierazitako modu berean.

Agindu honen indarrez laguntza jaso dezaketen prestakuntza-­ eta zabalkunde-­jarduerek aurten hasi behar dute, eta ­2012ko ekainaren ­30a baino lehen amaiturik egon behar dute.

  1. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak finantza dezake, itzuli beharrik gabeko diru-­laguntzaren bidez, onartzen diren egitasmoen kostu garbia, baina inola ere ezin izango da erakunde eskatzaile bakoitzeko berrehun eta hamar mila (210.000) euro baino gehiago eman. Zenbateko hori honela banatuko da:

    1. Agindu honetako ­2.2 artikuluaren b) eta d) idatz-­zatietan aurreikusitako jarduerengatik ezin izango da, guztira, kostu garbiaren % ­85 baino gehiago jaso, ezta ehun eta hogei mila (120.000) euro baino gehiago ere.

    2. ­2.3 artikuluaren b) idatz-­zatian aurreikusitako ekintzarengatik, erakunde onuradunak ezin izango du kostu garbiaren % ­85 baino gehiago jaso, ezta hogeita hamar mila (30.000) euro baino gehiago ere.

    3. Agindu honetako ­2. artikuluko gainerako jarduerengatik, erakunde onuradunak ezin izango du guztira kostu garbiaren % ­85 baino gehiago jaso, ezta hirurogei mila (60.000) euro baino gehiago ere, honakoetarako izan ezik:

      Beste batzuek osatuta dauden Gizarte Ekonomiako ordezkaritza-­erakundeak. Haien kasuan ­60.000 euroko mugara iritsi ahal izango dira barruan dauden erakunde bakoitzeko, eta

      unibertsitateak. Haien kasuan ­60.000 euroko muga horretara iritsi ahal izango da gai horretan espezializatuta dauden institutu bakoitzeko.

  2. Agindu honetako ­2 artikuluan araututako ekintza bakoitzeko, emandako diru-­laguntza ez da, inola ere, onuradunek ordaindutako kostu garbi erreala baino handiagoa izango (bestelako laguntza publikoak eta barruko kostuak aparte utzirik).

    Kooperatibak diren erakundeen kasuan, jardueren gastu garbitik deskontatuko da hezkuntzarako eta kooperatiba-­sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako kontribuziotik hura finantzatzeko aplikatzen den zenbatekoa.

  3. Agindu honetako ­2.1 artikuluan aurreikusitako prestakuntza-­ekintzetarako laguntza publikoa kalkulatze aldera, ez dira kontuan hartuko ikasleen eta irakasleen barruko kostuak.

  4. Diru-­laguntzaren zenbatekoa erabakitzeko irizpideak honako hauek dira:

    1. ­2.1.a) artikuluko jardueretarako: baliabide ekonomikoen premia objektiboa; horretarako, erakunde eskatzaileak behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du hari buruzko ebaluazioa egiteko, eta finantziazio-­iturriak ez ezik artikulu honetako ­2. eta ­3. idatz-­zatietako arauen arabera kalkulatutako aurrekontu garbia ere adieraziko da esanbidez. Kasu honetan honako hau emango da:

      • ­85 erakunde publikoei, irabazi-­asmorik ez duten erakunde pribatuei, eta ­2010eko ekitaldi ekonomikoaren urteko kontuen balantzea aurkeztuz etekinik ez dutela izan egiaztatzen duten gainerako erakunde pribatuei.

      • ­50 emaitza positiboak izan dituzten erakunde pribatuei. Diru-­laguntza jasotzeko eskabidearekin batera erakundeak ez badu ­2010eko ekitaldi ekonomikoko kontuen balantzea aurkezten, ulertuko da etekin ekonomiko positiboak dituela.

      • ­25 enpresa taldeak diren erakunde pribatuei eta bigarren edo beheragoko mailako taldeei.

    2. ­2.2. a) artikuluan azaltzen diren materialak gauzatzea lehendik dauden materialak eguneratzea bada, % ­50 emango zaio aurreko a) araua aplikatu ondoren ateratzen den zenbatekoari.

  5. Beteta dauden eta derrigorrezko dokumentazio guztia biltzen duten espedienteei erantzun egingo zaie, dauden aurrekontuak agortu ez badira, betiere. Aurrekontu-­kreditu nahikorik ez badago, agindu honetako ­15. artikuluan xedatutakoaren arabera erantzungo zaie eskabideei.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileek, Ekonomia eta Ogasun Sailak xedatutakoa betez, beren zerga-­betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteta dauzkatela egiaztatu beharko dute.

  2. Entitate onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-­laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik tramiteak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

  3. Zigor-­ edo administrazio-­arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-­laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-­debeku baten eraginpean dauden erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren ­18ko ­4/2005 Legearen arabera sexu-­diskriminazioan erori izanagatiko lege-­debekuak barne, ezin izango dute agindu honetan araututako diru-­laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko arazoaren ­11ko ­1/1977 Legearen ­50.2 artikuluan ezarritako betebeharretan aplikagarri gertatzen direnak betetzeaz gain, diru-­laguntzen Erakunde onuradunek honako betebehar hauek bete behar dituzte:

  1. Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzara prestakuntza-­proiektuetan erabilitako langai didaktikoen ale bat bidali behar dute, halakorik izan bada.

  2. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren ­12ko ­1/1996 Legegintzako Errege Aginduan ezarritakoa betez, agindu honetako ­2.2. b) artikuluan aipatzen diren ikasmaterialen argitalpena banatzeko eskubidea eman behar dute, hiru urterako.

  3. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntza jaso dutela esanbidez jasota utzi beharko da, baldin eta diru-­laguntzaren gai izan diren jarduerak zabaldu, hedatu edo argitaratu behar badira, argitalpenaren azalean sail horren logotipoa gaineratuta.

  4. Diru-­laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute konpromisozko bermeen bitartez, abenduaren ­17ko ­698/1991 De­kre­tuan aurreikusitakoaren arabera. De­kre­tu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-­laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren.

  1. Agindu honetan araututako diru-­laguntzak bateragarriak dira arrazoi eta xede beragatik bestelako administrazioek edo erakunde publikoek ematen dituzten bestelako laguntzekin. Nolanahi ere, diru-­laguntzen zenbatekoa ezin da diruz lagundutako jardueraren kostu osoa baino handiagoa izan, ezta agindu honetako ­5,1 artikuluan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa baino handiagoa ere.

  2. Agindu honetako laguntzak eta erakunde onuradunak beste administrazio publiko edo erakunde publiko batzuetatik arrazoi eta xede beregatik jasotzen dituen bestelako laguntzak pilatzen badira, eta laguntza horien baturak laguntza-­gai den jardueraren kostua edo agindu honetako ­5.1 artikuluan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa gainditzen badu, orduan soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta, kasua bada, murriztu egingo da Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntzaren zenbatekoa.

  1. Diru-­laguntzen eskabideak idazki normalizatuan egin beharko dira; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lurralde Ordezkaritzetan eskuratu ahal izango da, edo Internet bidez deskargatu honako helbide honetan: www.gizartelan.ejgv.euskadi.net. Aipatutako eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzan (Donostia kalea ­1. zk., ­01010 Gasteiz), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren ­26ko ­30/1992 Legeko ­38.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak erabiliz.

  2. Eskaerak aurkezteko epea ­2011ko uztailaren ­29an bukatuko da, egun hori barne.

  3. Entitate onuradunek eskabidea aurkezterakoan egiaztatu beharko dute betebehar guztiak betetzen dituztela.

  4. Erakunde eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du, eta Agindu honen arabera diru-­laguntza jaso ditzaketen ekintza guztiak agertuko dira.

  5. Pertsona edo erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten EAEko hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-­eskabidetik eratorritako jardueretan eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren ­24ko ­10/1982 oinarrizko Legearen ­5.2 a) eta ­6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskaerekin honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  1. Erakunde edo instituzio eskatzailea ezagutarazteko agiriak.

  2. Aurreikusitako jarduerak gauzatzeko arrazoi eta helburuei buruzko memoria zehatza. Memoriak prestakuntza-­jarduera jasoko duten langile-­bazkideen edo lan-­bazkideen kopurua zehaztu beharko du, eta ­100 lagun baino gehiago badira, jarduera hori gizarte-­ekonomiako beste enpresa batzuetara heda ote daitekeen.

  3. Erabili beharreko giza baliabideak eta baliabide materialak; irakasleak eta prestakuntza-­egitarauak zein diren adierazi behar da.

  4. Egitarauko Erakunde laguntzaileen zerrenda, halakorik badago.

  5. Prestakuntza-­proiektuaren partiden gutxi gorabeherako aurrekontua eta aurrekontu zehatza.

  6. Diru-­laguntza jaso dezakeen jardueraren garapenaren deskripzio-­egutegia.

  7. Proiektuak finantzatzeko plana, ekarpena hezkuntzarako eta kooperatiba-­sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako erabilpena berariaz aipatuz, hala badagokio.

  8. Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

  9. Interesatutako hirugarrenaren datuen altaren fitxa, erakunde eskatzaileak eta haren bankuak izenpetuta eta zigilatuta.

  10. Foru aldundiekin dituzten zerga-­betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria.

  11. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion erakundearen ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela ziurtatzen duena.

  12. Erakunde eskatzaileak erantzukizun-­deklarazio bat egin behar du, administrazio honi nahiz beste erakunde publiko batzuei xede eta helburu berarako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) jakinarazteko.

  1. Erakunde eskatzaileak erantzukizun-­deklarazio bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako -­eta izaera bereko diren-­ laguntza eta diru-­laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapide-­aldian badaude, behintzat.

  2. Entitate eskatzailearen erantzukizun-­aitorpena, zigor-­ eta administrazio-­arloko diru-­laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako (otsailaren ­18ko ­4/2005) Legearen arabera sexu-­diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  3. Erakunde eskatzailea kooperatiba-­elkartea, lan-­elkartea edo lan-­elkarteko talde bat bada, Lan Segurtasuneko eta Osasuneko arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatu beharko du agiri bidez, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartu zuen urtarrilaren ­17ko ­39/1997 Errege De­kre­tuan ezarritakoaren arabera.

  4. Agindu honetako ­2.2 artikuluan azaltzen diren jarduerei dagokienez, ordezkatzen duen elkarte-­erakundearen legezko ordezkariaren idazkia; bertan bere erakunde elkartuak aurkeztutako proiektuaren aukera eta egokitasuna azalduko da.

  5. ­2010eko ekitaldi ekonomikoaren urteko kontuen balantzea, baldin eta emaitza negatiboak izan baditu.

  6. Eskabidea egin behar duen pertsonaren ahalordearen fotokopia.

Diru-­laguntza eskaerak oso-­osorik betetzen ez badira edo derrigor aurkeztu beharreko agiriekin aurkezten ez badira, eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio, akatsa zuzendu dezan edo falta diren agiriak aurkez ditzan, eta ohartaraziko zaio, agindutakoa bete ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, Administrazioak eskaerari buruzko ebazpen adierazia eman beharra dauka, baita jakinarazi beharra ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren ­26ko ­30/1992 Legeko ­71.1 eta ­42.1 artikuluetan xedatutakoa betez.

  1. Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritza izango da agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

  2. Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-­laguntzak.

    Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-­egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren ­26ko ­30/1992 Legeko ­114. eta ­115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

  3. Agindu honen babesean egindako eskabideak esanbidez ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, Aginduak ondorioak dituenetik kontatzen hasita. Epe horretan esanbidezko ebazpenik eta jakinarazpenik ematen ez bada, eskaerei ezezkoa eman zaiela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren ­26ko ­30/1992 Legeko ­44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, nahiz lege horrek Administrazioari esanbidez ebazteko betebeharra ezartzen dion.

  4. Publizitate-­printzipioa betetzeko, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, agindu honen babesean diru-­laguntza zein entitatek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zeini emandako diru-­laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpena esanbidez eta banan-­banan ere jakinarazi ahal izango da.

  1. Diru-­laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

    1. Diru-­laguntzaren guztizkoaren % ­60ko lehenengo ordainketa, diru-­laguntza emango dela jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

    2. Bigarren zatia, % ­40, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean.

  2. Diru-­laguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu:

    1. Diruz lagundutako gastu guztiei buruzko txostena eta egiaztagiriak: jatorrizko fakturak edo konpultsatutako fotokopiak, eta egindako lanen kopia.

    2. Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren egiaztagiriak, bigarren zatia ordaintzeko eskatzen denean erakunde horiekin dituzten obligazioak beteta dauzkatela erakusteko.

  3. Aurreko paragrafoan adierazitako agiriak aurkezteko epea ­3 hilabetekoa izango da gehienez, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik kontatzen hasita.

Agindu honen xedea betetzeko, seiehun eta hogeita hamalau mila (634.000) euroko gehieneko kopurua erabiliko da guztira, honela banatuta: hirurehun eta laurogei mila eta laurehun euroko (380.400) ordainketa-­kreditua ­2011ko ekitaldirako eta berrehun eta berrogeita hamahiru mila eta seiehun (253.600) euroko konpromiso-­kreditua ­2012ko ekitaldirako. Adierazitako zenbateko orokorra igo ahal izango da, betiere diru-­laguntzak esleitzeko prozedura ebatzi aurretik, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik eta ondokoen arabera: dagoen aurrekontu-­lotura, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren beste programen betearazpenetik sortzen diren aurrekontu-­aukerak edo onartzen diren beste aurrekontu-­aldaketak. Halakorik gertatuz gero, Laneko sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da horren berri.

  1. Ezarritako epearen barruan beren eskaerak aurkezten dituzten interesdun guztiek, aurreikusitako agirien bidez agindu honetan eskatutako baldintza subjektiboak eta objektiboak betetzen dituztela egiaztatzen badute, ­5. artikuluan ezarritako mugen eta zenbatzeko irizpideen arabera dagozkien diru-­laguntzak jasoko dituzte.

  2. Deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoen hornidura nahikoa izango ez balitz aurreko paragrafoan aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten eskari guztiei aurre egiteko, honela jokatuko da:

  1. Egiaztatuko da ea ­2. artikuluko ­1. paragrafoko jardueretarako esklusiboki egindako eskaera guztiei aipatutako parametroak erabiliz kalkulatutako kopuruekin erantzuteko nahiko diru-­hornidura dagoen. Horrela bada, dagokion zenbatekoa emango da diru-­laguntza gisa. Baina, horrela ez bada, hasieran kalkulatutako kopuruak murriztu egingo dira. Horretarako, hainbanaketa bakarra egingo da ­2. artikuluko ­1. paragrafoko jarduerei dagozkien eskabide horien artean, eta aipatutako ­2. artikuluko ­2. eta ­3. paragrafoetako jardueretarako aurkeztutako eskabide guztiak ukatu egingo dira.

  2. ­2. artikuluko ­1. paragrafoko jardueretarako eskabideei, dagozkien zenbatekoekin, erantzun ondoren, deialdiari esleitutako hornidura agortu ez bada, geratzen den saldoa ­2. artikuluko ­2. eta ­3. paragrafoetako jardueretarako eskabideei erantzuteko erabiliko da. Aipatutako hornidura eskabide horiei, dagokien zenbatekoekin, erantzuteko nahikoa ez bada, aipatutako zenbatekoak murriztu egingo da, guztientzako hainbanaketa bakarra aplikatuz.

Diru-­laguntzaren helburua konplitutzat hartu delarik, diru-­laguntza hori emateko kontuan izandako baldintzak aldatuz gero nahiz beste edozein administrazio publikok emandako diru-­laguntzak pilatuz gero, diru-­laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-­laguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta erakunde onuradunek soberakinak itzuli beharko dituzte.

Diru-­laguntza jaso duen erakunde onuraduna Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren ­53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badago, edo agindu honetan, edo aplika daitezkeen gainerako arauetan, edo diru-­laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzaren bat ez badu betetzen, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak, ebazpen baten bidez, ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako laguntza eta aplika daitezkeen legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari itzuli behar dizkiola, dagozkion gainerako ekintzak aparte utzi gabe, abenduaren ­17ko ­698/1991 De­kre­tuan ezarritakoaren arabera. Diru-­kopuru horiek diru-­sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien legezko ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren ­64. artikuluan ezarritakoa izango da erantzukizunen erregimena.

Aurreko artikuluan aurreikusitako kasuetan, honako hau izango da laguntzak itzularazteko prozedura:

  1. Ebazpen baten bidez, dirua itzultzeko prozedura hasi dela, eta prozedura hori zergatik hasi den, jakinaraziko dio Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak interesdunari, eta ­15 eguneko epea emango dio, bidezko iritzitako alegazioak egin ditzan.

  2. Alegazioak jaso ondoren edota epe hori alegaziorik aurkeztu gabe igaroz gero, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariaren ebazpenaz amaiera emango zaio itzultze-­prozedurari.

    Dirua itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez.

    Ebazpenean arauren bat bete gabe utzi dela hartuz gero, diru-­laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita bi hilabeteko epean dagozkion diru-­kopuruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra deklaratuko da. Epe hori borondatezko aldiko epetzat joko da.

  3. Borondatezko aldian ez itzultzea Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, legezko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraiki ekin diezaion premiamendu-­bidetik.

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka badago berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren ­26ko ­30/1992 Legeko ­107. artikulua eta hurrengoak). Bestela, administrazioarekiko auzi-­errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epean izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren ­13ko ­29/1998 Legeko ­10.1.a eta ­46,1. artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).

Bigarrena. Ondorioak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-­Gasteiz, ­2011ko ekainaren ­3a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik