- AGINDUA, 2011ko ekainaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte-ekonomiaren arloan ekiteko laguntzak ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko ekainaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte-ekonomiaren arloan ekiteko laguntzak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 120
- Hurrenkera-zk.: 3296
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/03
- Argitaratze-data: 2011/06/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Gizarte-ekonomiaren arloan enpresa espiritua sustatzea Europar Batasunaren eta Gobernu honen lehentasunetako bat da; izan ere, horren bidez kalitatezko enplegua sustatzen da eta aberastasuna sortzen da nork bere lanpostua sortzearen eredutik abiatuz, Gizarte Ekonomiako enpresek duten erregimen demokratiko eta solidarioaren barruan. Horrela, enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak laguntza-lerro horren alde egiten duen apustu irmoa berresten da; izan ere, aurreko ekitaldien aldean, nabarmenki handitzen da helburu horretarako jarritako aurrekontu-zuzkidura, gizarte-ekonomiaren arloan sortzen diren enpresa guztiei laguntzeko.
Laguntza-programa honen esperientziak, hamarkada bat baino gehiagokoak, soberan egiaztatzen du laguntza publikoa eraginkorra dela programa abian jartzerakoan zehaztu ziren helburuak lortzeko. Laguntza horiek haziz joan dira ekitaldiz ekitaldi, bai enpresen kopuruari bai sortutako enpleguen kopuruari erreparatuz. Programa urtero berritu da hainbat alderdi perfekzionatzeko, zehazki, hobetzeko modukotzat hartu direnak, eta deialdi bakoitzean lortutako emaitza objektiboekin lotutakoak.
Aginduaren eduki osoa egituratzen duten bi zutabe nagusiak sustatzeko helburu nagusia berresten da. Zutabe horiek dira, batetik, enpresa sortzaileak beraiek eta, bestetik, sortutako jarduera guztiei aholkularitza eta sustapena emateko jarduera guztiak, hala sortutako enpresa berri horiek eratu aurreko prozesu guztian nola eratu ondoko aholkularitzan eta finkapenean.
Aurreko ekitaldietan egindako aldaketei bere horretan eutsi zaie, eta denbora-aldagaiak eta laguntza-linea honetako kudeaketa-organoen egitura organiko eta funtzional berria eguneratu egin dira.
Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legea onartu denez, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak azaldutakoa entzunda, honako hau
Agindu honen xedea Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bidez, 2011ko ekitaldirako eman ahal izango dituen diru-laguntzak arautzea da. Laguntza horiek honako helburu hauek izango dituzte:
Gizarte-ekonomiako enpresak sustatu eta eratzea eta enpresak sortzearen kultura hedatzea:
Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean erlazionatuta dauden sustapen-ekintzak egitea, jarraipena eta enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza barne, enpresaren jarraipena sustatu eta eusteko helburuarekin, enpresa eratu eta urtebeteko epean.
Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, dauden enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko kasuak barne. Xede horretarako, lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak eta lan-sozietateak bakarrik hartuko dira gizarte-ekonomiako enpresatzat.
Gizarte-ekonomiaren arloko berariazko ekimenak sustatzeko kultura zabaltzeko eta horri buruz informatzeko jarduerak.
Honako ezaugarri hauek dituzten sozietate anonimoen edo mugatuen ekonomia- eta finantza-bideragarritasunaren azterlana egitea: galera-maila handia, negozio-bolumenaren murrizketa, izakinen gehikuntza, ahalmen handiegia, autofinantzaketarako marjina gordinaren gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuen igoera eta aktibo garbiaren ahultasuna edo desagerpena.
Lehendik d) atalean aipatutako ekonomia-bideragarritasuneko azterketa egin deneko enpresetako langileek lan elkartuko sozietateak edo lan-sozietateak eratzeko prozesua.
Agindu honen xedea izango da, halaber, laguntza teknikoa eta beharrezko azterlan ekonomiko-finantzarioa enpresa barruan enpresak sortzeko proiektu bat garatzeko, hau da, gizarte-ekonomiako enpresek sustaturiko enpresa-ekimen berriak sortzeko, gizarte-ekonomiako erakunde bat eratu arte, urtebeteko jarraipenaldia ere barnean hartuz gizarte-ekonomiako erakundea eratzen denetik, merkatuan izango duen ezarpen tekniko eta ekonomikoari begira.
Gizarte Ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako beharrezko jarduerak garatzea, lanean parte hartzean, aberastasuna sortu eta orekaz banatzean eta enplegu-sorkuntzan oinarrituta, eskualde-oinarriko lurralde-eremu jakin batean finkaturiko hezkuntza-erakundeek eta gizarte-ekonomiako enpresek parte hartzen duten erakundeen eskutik.
Honako hauek jaso ditzakete kapitulu honetan bilduriko laguntzak:
1.1.a) artikuluko jarduerarako, helburu sozial gisa Kooperatiba edo Lan Sozietateak era daitezen sustatzea duten eta irabazizkoak ez diren pertsona juridikoak, edota bereziki irabazi-asmorik gabeko erakundeen jabetza direnak (hemendik aurrera, erakunde sustatzaileak).
1.1.b) artikuluan adierazitako laguntzarako, 2010eko irailaren 16tik 2011ko ekainaren 30era bitarte (biak barne) Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan erregistraturiko Kooperatibak eta Lan Sozietateak, hurrenez hurren.
1.1 c) artikuluko laguntzetarako, aipatutako jarduerak egiten dituzten erakundeak, proposatutako helbururako egokitasuna egiaztatzen badute.
1.1.d) artikuluko jarduerarako, enpresa-bideragarritasuneko azterlanak legez egin ditzaketen kanpoko kontsulta-enpresak. Kontsulta-enpresa horiek gizarte-ekonomiaren erakunde ordezkagarriek gehiengoarekin partaidetutako kontsulta-enpresak izan behar dute, edota kooperatibaren edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten beste kontsulta-enpresa batzuk, gizarte-ekonomiako erakunde ordezkagarriren bati elkartutakoak.
1.1.e) artikuluko jarduerarako, d) atalean aipatutako ekonomia-bideragarritasuneko azterketa egin deneko enpresetako langileek sortutako lan elkartuko kooperatibak edo lan-sozietateak, gizarte-ekonomiako erakunde ordezkagarriren bati elkartutakoak.
Kapitulu honetako laguntzak lortu ahal izateko, erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete dituztela ziurtatu behar dute:
Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiren bat eta egoitza soziala edukitzea.
Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda eta Gizarte Segurantzan izena emanda egotea 2011ko uztailaren 30a baino lehen.
Aurrekoak ez ezik, sustaturiko erakunde kooperatiboek edo lan-sozietateek honako hauek ere bete behar dituzte:
Kooperatibako edo lan-sozietateko bazkideen gizarte-ekonomiaren alorreko prestakuntza egiaztatzea, edo prestakuntza hori egiteko konpromisoa adieraztea.
Lankidetza-akordio bat izenpetzea, enpresaren laguntza edo aholkularitza gauzatzeko, hala badagokio.
Diru-laguntza eman aurretik legez eratutako gizarte-ekonomiako egitura asoziatiboren batean integratuta egotea. Agindu honetako 5.2.b) artikuluak aipatzen duen laguntzaren hiru urteko indarraldian atxiki behar da integratuta.
Bazkide langilearen sarrera mugagabea izango da eskabidea egiten duen unean.
Gizarte-ekonomiako enplegu berria sortzea.
Laguntza hau eskatutako dataren aurreko 10 urteetan gizarte-ekonomiako enpresa izateari ez uztea. Baldintza hori ofizioz konprobatuko du Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben eta lan-sozietateen erregistroak kontsultatuz.
1.1.d) artikuluan aurreikusitako jarduera egiteko, langileen edo gutxienez ere langile-plantillaren heren baten lege-ordezkariek sinatutako idatzizko konpromiso bat aurkeztu beharko da, enpresa bideragarria baldin bada gizarte-ekonomiako erakunde bat eratzeko.
Eusko Jaurlaritzak honako laguntza hauek emango ditu:
1.1.a) artikuluan jasotzen diren gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzeko sustapen-prozesuari dagozkion jardueren eta horren ondorengo jarraipenaren eta aholkularitzaren kasuan, sustatzaileari prozesu horrek sortzen dion gastuaren % 50, honako gehienezko kopuruekin, betiere erakunde onuradun bakoitzeko 125.000 euroko mugarekin: 6.000 euro eratutako lehen 10 enpresaren sustapenagatik; 5.000 euro hurrengo 10engatik eta 4.000 euro gainerakoengatik, aipatutako mugara arte.
1.1.b) artikuluan adierazitako Kooperatibak edo Lan Sozietateak eratzeari dagokionez, sustaturiko erakundeei honako diru-kopuru hauek emango zaizkie:
Enpresa berriak badira, laguntza hauek jasoko dituzte, 30.000 euroko mugarekin:
000 euro gizonezko bazkide langile bakoitzeko.
000 euro emakumezko bazkide langile bakoitzeko.
Lehendik zeuden enpresak eraldatu eta gizarte-ekonomiako enpresa bihurtu badira, laguntza hauek jasoko dituzte, 100.000 euroko mugarekin, honako eskala honen arabera:
000 euro lehenengo hamabost bazkide langileetako bakoitzeko.
000 euro hurrengo hamabost bazkide langileetako bakoitzeko (16. bazkide langiletik 30.era).
800 euro gainontzeko bazkide langileetako bakoitzeko.
1.1.b) artikuluan adierazitako Kooperatiba edo Lan Sozietateak eratzeari dagokionez, bazkide langileen % 50 baino gehiago ondorengo paragrafoetan zehazturiko kolektiboetako batean biltzen bada, sustaturiko erakunde onuradunarentzako muga igoko da, eta bakoitzak 45.000 jasoko ditu gehienez.
Ematen den diru-laguntza 6.000 eurora igoko da aipatutako langileak honako giza taldeetako batekoak baldin badira:
Emakumeak, erakundeko bazkide langile edo lan-bazkideen gehiengoa badira.
Ezindua izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea eta, gutxienez, % 33ko ezintasuna onartuta edukitzea.
Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetan bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.
Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengo bat edo batzuk haren mende izatea.
Etxeko biolentziaren biktima izan diren pertsonak. Pertsona bat egoera horretan dago haiek edo haien seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanaren bidez lotura egonkorra izan duenaren bortizkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan direnean, beti ere gertakari horiek dagokion instantzia polizial edo judizialean salatu badira.
Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean bukatu dutenak azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututakoak; horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, sozietate kooperatiborako sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteen barruan gertatzen bada. Kontratazioa gizarteratze- eta laneratze-prozesua amaitutakoan egiten bada, ez da eskatuko langabe gisa erregistratuta egotea.
Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuko III. Kapituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera Dekretu horrek arautzen du Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programa, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.
Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.
Emandako diru-laguntzak ezin izango du ezein kasutan ere sozietateko bazkide langileek harpidetutako kapitalaren guztizkoa gainditu, artikulu honetan jasotako kolektibo behartsuen salbuespenarekin; kasu horretan, emandako diru-laguntza harpidetutako kapitalaren bikoitza izango da, aldez aurretik aipatutako 6.000 euroko mugarekin.
1.1.c artikuluan aurreikusitako jardueretarako, garatutako jardueren kostuaren % 75eraino, 30.000 euroko mugarekin. Zenbateko hori ezartzeko zabalkunde-jarduera zenbatek jaso duten hartuko da irizpidetzat. Erakunde onuradunak gizarte-ekonomiako erakunde ordezkagarriekin eratuta daudenean, kooperatibak edo lan-sozietateak sustatzeko xedez, garatutako jardueren eta egitura-gastuen kostuaren % 75 arte, 30.000 euroko mugarekin.
1.1.d) artikuluan aurreikusitako jardueretarako, garatutako jardueren kostu garbiaren % 100eraino, 5.000 eurora arteko mugarekin ekonomia- eta finantza-bideragarritasuneko azterlanarengatik.
1.1.e) artikuluan aurreikusitako jarduerarako, garatutako jardueraren kostu garbiaren % 100eraino, 6.500 eurora arteko mugarekin.
Erakunde sustatzaileek enpresa-planaren bilakaera azaltzen duen memoria aurkeztu beharko dute, diru-laguntza eman zen egunetik urtebete igaro ondoren zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Horretaz gain, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hilabeteko epean kooperatibaren edo lan-sozietatearen enpresa-bilakaeraren eta lortutako emaitzen azalpena jasotzen duen memoria aurkeztu beharko dute.
1.1.b) artikuluak aipatzen dituen Kooperatiba eta lan-sozietateen eraketa eta zabalkuntzaren kasuan:
Eraketa-dataren hurrengo urtean, eraketaren unean sortutako lanpostuen maila atxiki beharko dute enpresek, horren arabera zehaztu baita diru-laguntzaren zenbatekoa, eta, hala ez bada, laguntzak osorik edo partzialki itzuli beharko dira atxikitako lanpostu kopuruaren arabera.
Aldi horren barruan bazkideen bajak edo sarrera berriak izan baldin badira, sarrerak, hasieran izan ziren sarreren baldintza soziolaboral berberekin egin beharko dira.
Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde onuradunak Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzari bazkideen liburuaren kopia konpultsatua igorri beharko dio, hamabi hilabeteko aldia amaitu eta handik hilabeteko epean.
Sustaturiko Erakundea eratzen denez geroztik hiru urte betetzen direnean, gizarte-ekonomiako enpresa izaten eta egitura asoziatibo batean integratuta egoten jarraitu behar du, hiru urteko aldian eratzen denez geroztik zenbatzen hasita.
Kontuan hartuko da sozietateak betebehar hori bete duela sozietatearen galerengatiko azkentzea edo likidazioa justifikatzen duenean, diruz lagundutako kopuruari dagokionez behintzat.
Diru-laguntza eman duen Administrazioak ofizioz egiaztatuko du gizarte-ekonomiako enpresa gisa 3 urtez jarraitzeko betebehar hori bete duen edo ez, Kooperatiben Erregistroari eta Lan Sozietateen Erregistroari kontsulta eginez. Erakunde eskatzaileek sozietatearen likidazioa edo gizarte-ekonomiakoa ez den enpresan eraldatzea eskatu ez dutenean, betekizun hori bete dutela hartuko da aintzat.
Diru-laguntza eman duen Administrazioak, halaber, ofizioz egiaztatuko du egitura asoziatibo batean integratuta 3 urtez jarraitzeko betebeharra betetzen duen, erakunde asoziatiboei hori egiaztatzeko eskaera eginez.
Agindu honen ondorioz jasotako zenbatekoak erreserba berezi batera zuzendu beharko dituzte sustatutako erakundeek, eta erreserba hori banatu ezinekoa izango da harik eta sozietatea bera azkentzen edo eraldatzen den arte, diru-laguntza jaso dezan enpresan sortutako bat-bateko galerak ordaintzeko zenbateko hori bideratu ahal izango den arren.
Laguntza teknikoa eta beharrezko azterlan ekonomiko-finantzarioa, enpresa barruan enpresak sortzeko proiektu bat garatzeko, hau da, gizarte-ekonomiako enpresek sustaturiko enpresa-ekimen berriak sortzeko, gizarte-ekonomiako erakunde berri bat eratu arte.
Jarraipena urtebeteko aldian gizarte-ekonomiako erakundea eratzen denetik, merkatuan izan behar duen ezarpen tekniko eta ekonomikoari begira.
Proiektuaren titularra artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritako eskakizunak biltzen dituen enpresa bat izango da, betiere enpresa horretan aldez aurretik enpresa barruan enpresak sortzeko unitate estrategiko bat eratu bada edo, bestela, enpresa barruan enpresa sortzeko kooperatiben arteko unitate estrategiko bat eratu bada.
Proiektua sustatzen duen enpresak bete beharreko baldintzak:
Egoitza EAEn.
Eratu zenetik 3 urteko aldia igaro izana.
100 langile baino gehiago edukitzea. Bigarren mailako kooperatiben kasuan, betekizun hori betetzat emango da bigarren mailako kooperatiba osatzen duten langileen batukariarekin.
Erakundean bertan enpresa barruan enpresak sortzeko unitate bat sortu izana egiaztatzea, edo, bestela, enpresa barruan enpresa sortzeko kooperatiben arteko unitate estrategiko bat eratu izana, gizarte-ekonomiako erakundeak eratzeko.
Proiektuaren garapen teknikoak eta azterlan ekonomiko-finantzarioak eragiten dituen gastuan gutxienez % 50 bere gain hartzea.
Enpresaren konpromisoa proiektua abiarazten bultzatzeko.
Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda eta Gizarte Segurantzan erregistratuta egotea.
Aurreko artikuluan aipatu diren enpresa barruan enpresak sortzeko unitate estrategikoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Enpresako kudeaketa- eta administrazio-organoetako langilez osatuta egotea, gutxienez, edo, bestela, bere helburuen artean enpresa-sustapena duen irabazi asmorik gabeko erakunde batek kudeatutakoak izatea.
Enpresako langileek aurkeztutako enpresa-proiektuko ideiak balioetsi eta hautatzea.
Proiektua garatzeko beharrezkoa den guztizko kostua zehaztea gizarte-ekonomiako erakunde gisa eratzen den arte.
Sustatzaileek jarduera berrirako duten dedikazio erabatekoa edo partziala zehaztea.
Proiektuaren titularrek gizarte-ekonomiako prestakuntza-premia aurreikustea, eta, beharrezkoa izanez gero, prestakuntza hori eskaintzea.
Proiektuaren garapen teknikoa eta azterlan ekonomiko-finantzarioa aurrera eramango duen erakundea zehaztea.
Bere jardueraren ondorioz sortzen den edo diren erakundeak edo erakundeek gizarte-ekonomiako forma juridikoa edukiko duela edo dutela adierazten duen konpromiso-idazki bat aurkeztea.
Honako hauek izango dira onuradunak: EAEn egoitza izaki eta beren helburuen artean enpresa-sustapena daukatela, 7. artikuluan aipatzen den proiektua -jardun-plan batean islatuko dena- garatzeko, ezartzeko eta haren jarraipena egiteko, laguntza teknikoa ematen eta azterlan ekonomiko-finantzarioa egiten 3 urteko esperientzia egiaztatuta duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoak.
Enpresa barruan enpresak sortzeko unitateak aurreikusitako eta Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak onartutako 6. artikuluko diruz laguntzeko jardueren kostuaren % 50 emango du Eusko Jaurlaritzak. Proiektu bakoitzeko, gehienez, hogeita hamar mila (30.000) euro emango dira. Inola ere ezin izango da ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko muga gainditu entitate onuraduneko.
Agindu honen 13. artikuluko eskakizunei jarraiki, Gizarte Ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako Jardun Plan bat landu, garatu eta gauzatzea, lanean parte hartzean, aberastasuna sortu eta orekaz banatzean eta enplegu-sorkuntzan oinarrituta, eskualde-oinarriko lurralde-eremu jakin batean finkaturiko hezkuntza-erakundeek eta gizarte-ekonomiako enpresek parte hartzen duten erakundeen eskutik.
Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresen eskualde-oinarriko lurralde-eremua mugatze aldera, Eustatek ezarritako eskualde naturalen arabera lurralde-banaketa erabiliko da, baita eskualde horien eragin-eremua ere.
Nortasun juridiko propioa izaki eta honako eskakizun hauek betetzen dituzten erakundeak izan ahalko dira diru-laguntza honen onuradun:
Beren helburuen artean enpresa-sustapena biltzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
Jardun-plana hurrengo artikuluan ezarritako edukiarekin eta baldintzekin aurkeztea, urtero Planaren helburuak banakatuz.
Laguntzak baliatzeko, erakunde eskatzaileek jardun-plana aurkeztu beharko dute eskaerarekin batera, bertan honako hauek jasota:
Urte naturaleko aldirako deskribapen xehatua honako puntu hauei dagokienez:
Helburu kuantitatiboak eta kualitatiboak, plangintzaren arabera eratuko diren gizarte-ekonomiako enpresei buruzkoak.
Gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko eredua
Prozesu ekintzailearen faseak.
Sortuko diren gizarte-ekonomiako enpresen sustapen-prozesuari lotutako baliabide materialen eta giza baliabideen beharrezko oinarrizko egitura.
Gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko planifikatutakoa egiteko beharrezko gastuak, finantziazioa xehatuz.
Lurraldean hezkuntza-erakundeak egotea, etorkizuneko proiektuekin lotutako prestakuntza teknikoa eman ahalko dietenak enpresa-jardueran arituko diren pertsonei.
Gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundeek jardun-planean parte hartzea, etorkizuneko proiektuei estaldura eman badiezaiekete. Laguntzaren nondik norakoa eta parte-hartze horren finantza-arloko edo beste edozein arlotako inplikazio-maila zehaztu behar da jardun-planean proiektu bakoitzerako.
Erakunde eskatzailearen konpromiso idatzia, enpresak sortzeko jarduera garatzeko borondatea duela adieraziz, batez ere gizarte-ekonomiako enpresak sustatuz.
Jardun-planen ondoriozko enpresa-proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Proiektu horiek lurralde-esparru jakin batean kokatuta egotea, Agindu honetako 11.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Enpresa-jarduera egingo dutenek horretarako prestakuntza egokia izatea, 13.1.b).artikuluan aipaturiko hezkuntza-erakundeek kasu bakoitzerako balioetsitakoaren arabera.
Jardun-plana, artikulu honetako lehen paragrafoan finkatutako edukiarekin batera, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak onartu beharko du, eta bertan agindu honetako 11. artikuluan aurreikusitako diruz laguntzekoa diren jardueren kostua zehaztuko da.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak honako hauek finantzatuko ditu diru-laguntza bidez:
Kultura ekintzailea sustatu eta zabaltzeko gastu orokorren % 75, Gizarte Ekonomian ekiteko erakunde onuradunaren jardunaren lurraldean, gehienez 30.000 euroko zenbatekoarekin, eta honako baldintza hauen arabera:
Gehienezko zenbatekoa edo gastuen % 75 ordainduko da jarduera egin bada, nahiz eta zabaltzearen urteko aldian proiektuak gauzatzea lortu ez eratutako gizarte-ekonomiako enpresetan.
Gehienezko zenbatekoa edo gastuen % 75 ordainduko da baldin eta, behin jarduera egin ondoren, zabaltzeko urteko aldiaren amaieran eratutako enpresa berrien % 50 baino gehiago kooperatibak eta/edo lan-sozietateak badira. % 50 horretara iristen ez bada, zenbatekoa proportzionalki murriztuko da.
Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak onartzen duen jardun-planean aurreikusitako gastuaren % 75 eratutako gizarte-ekonomiako enpresa-proiektu bakoitzerako, 30.000 euroko gehienezkoarekin bakoitzerako.
18 hilabeteko epea baino lehen egon beharko dute eratuta enpresek, betiere diru-laguntzaren emakida-ebazpenetik zenbatzen hasita
Nolanahi ere, onuradun bakoitzak gehienez 100.000 euro jaso ditzake urtean..
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Sailak xedatutakoa betez, entitate eskatzaileek beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteta dauzkatela egiaztatu beharko dute.
Orobat, agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak amaituta eduki beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz prozedura zigortzaile oro, prozedura horiek oraindik izapide-aldian badaude, behintzat.
Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
Oro har, eta azaroaren 11ko Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onartzen duenak, bere 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzeaz gain, erakunde onuradunek diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute zerrenda bidezko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezarri ziren).
Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak bateragarri dira, xede eta helburu berarentzako, beste edozein herri-administrazio edo entitate publikok emandakoekin.
Laguntza honi begira, langabeziagatiko prestazioak, ordainketa bakarreko modalitatean (langabezia-kapitalizazioa), ez dauka arau honen xede eta helburu bera.
Sozietate kooperatiboa edo lan-sozietatea kultura ekintzailea eta enpresak sortzeko aukera babesteko abenduaren 23ko Dekretuan araututako laguntzen onuradun bada, dekretu horren bidez diru-laguntzaren zenbatekoa ezartzea eragin duten pertsona fisikoak ez dira kontuan hartuko agindu honen laguntza eta aginduaren beraren mugak kalkulatzeko. Hau da, kooperatibek edo lan-sozietateek agindu honen bitartez diru-laguntza jaso ahal izango dute, soilik, agindu honen betekizunak betetzen dituzten eta lehendik aipatutako 328/2003 Dekretuaren laguntzarik jaso ez duten pertsonengatik.
1.1.a), 1.1.c), 1.2 eta 1.3 artikuluen jardueren diru-laguntzak beste lurralde-administrazio batzuetatik edo haien mendeko erakunde publikoetatik datozenekin uztartzen badira, horien baturak ondoz ondo 4.1, 10 eta 14.3 artikuluetan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa gainditzen badu, soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntza murriztu.
1.1.b) artikuluaren jardueraren diru-laguntza beste lurralde-administrazio batzuetatik edo haien mendeko erakunde publikoetatik datozenekin uztartzen bada, horien baturek agindu honetako 4.4 artikuluak aipatzen duen bazkide langile edo lan-bazkideek harpidetutako kapitalaren guztizkoa gainditzen badu, soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntza murriztu. Administrazio horrek emandako diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du ezein kasutan ere sustatutako erakunde bakoitzeko 30.000 euroko kopurua gaindituko, edo 45.000 eurokoa 4.3 artikuluko kasuetan, jasotako beste laguntza guztiak alde batera utzita, eta betiere bazkide langile edo lan-bazkideek harpidetutako kapitalaren guztizkoa gainditzen ez badu.
Erakunde onuradunari programa honen kontura dakiokeen diru-laguntzaren zenbatekoa gizarte-ekonomiako enpresako bazkide langile edo lan-bazkideek bertan sartzeagatik jasotako diru-laguntzen batura baino handiagoa balitz, programa honen kargura eman beharreko laguntza murriztu edo, hala badagokio, ezabatu egingo da.
1.1 a), 1.2 eta 1.3 artikuluetan araututako diruz laguntzekoak diren jarduerak bateraezinak izango dira beren artean.
1.1.c) eta 1.3 artikuluetan araututako diruz laguntzekoak diren jarduerak bateraezinak izango dira beren artean.
Instantzia normalizatuan egingo dira eskaerak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan ere emango edo Interneteko www.gizartelan.ejgv.euskadi.net helbidean ere deskargatu ahalko da. Eskaera horiek, dagokien dokumentazioarekin batera eta Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzari zuzenduta, sozietatearen helbidearen lurralde historikoari dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko da, edo, hala badagokio, erakunde eskatzailearen lantokiarenean, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez.
Eskaerak aurkezteko epea 2011ko uztailaren 29an bukatuko da, egun hori barne.
Entitate onuradunek eskabidea aurkezterakoan egiaztatu beharko dute betebehar guztiak betetzen dituztela.
Pertsona edo erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten EAEko hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardueretan eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2 a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Agindu honetan jasotako onurak berenganatu nahi dituzten erakundeek, normalizatutako eskaeraz batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Kasu guztietan:
Foru aldundiekin dituzten zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo dagokion erakundearen ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela ziurtatzen duena.
Entitate eskatzailearen erantzukizun-deklarazioa, administrazio honi nahiz beste administrazio publiko batzuei xede eta helburu berberaz eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) adieraztekoa.
b) artikuluak aipatzen dituen enpresek, gizarte-ekonomiako enpresa eratu edo eraldatuek, Batzordearen abenduaren 15eko 1988/2006 zk. Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren aipamen espresua egin behar dute, minimis laguntzei Itunaren 87. eta 88. artikuluen aplikazioari lotuta. Gaur egun, enpresa jakin bati emandako minimis laguntza osoa 200.000 euro izango da gehienez, hiru zergalditako edozein alditan, aribideko zergaldia eta aurreko bi zergaldiak.
Enpresa onuradunek ere barne hartu beharko dute, 1.1.d) artikuluaren arabera.
Erakunde eskatzaileak erantzukizunezko deklarazio bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako eta izaera bereko diren laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz zehapen-prozedurei buruz, prozedura horiek oraindik izapidetzealdian badaude, behintzat.
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren kopia eta, hala badagokio, enpresak Gizarte Segurantzan alta eman izanaren partearen kopia.
Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa, erakunde eskatzaileak eta dagokion bankuak izenpetu eta zigilatuta.
Kooperatibako edo lan-sozietateko bazkideen Gizarte Ekonomiaren alorreko prestakuntza, edo prestakuntza hori jasotzeko hartutako akordioa egiaztatzen duten agiriak, prestakuntza hori irakatsiko duen erakundearen izena adieraziz.
Lan-segurtasun eta -osasunari buruzko arauek ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duenak, ezarritakoaren arabera.
Erakunde sustatzailearen erregistro-inskripzioko kopia, hala dagokionean.
Erakunde sustatzailearen erantzukizunezko deklarazioa, 2.1 artikuluan ezarritako betebeharrak bete dituela egiaztatzen duena.
Erakunde sustatzailearen eta sustaturiko erakundearen arteko lankidetza-akordioa egiaztatzen duen agiria, hala dagokionean.
Bazkideen liburuaren kopia, baita enpresan sartutako pertsonekin egindako sozietate-kontratuen edo lan-kontratuen kopia ere.
Sustatutako erakundearen erregistro-inskripzioaren edo inskripzioaren aurkezpenaren kopia, eta sozietatean sartutako bazkide langile bakoitzaren kapitalerako ekarpenaren banku-frogagiria. Horrez gain, legez eratutako gizarte-ekonomiako elkarte-egitura batekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Bizikidetza-egiaztagiria, familia-liburuaren kopia eta ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo gehiago bere kargura dituela adierazten duen zinpeko aitorpena, ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo batzuk haien kargura dituztenak kontratatzen badituzte.
Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, haien aurreko lanpostuari dagozkion lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Etxeko biolentziaren biktima izan direnen kasuan, etxeko biolentziaren biktimak babesteko agindua, hori egiaztatzen duena.
Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.
Toxikomano ohien kasuan, kontratatutako pertsona errehabilitazio-programara sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.
Minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, dagokion foru-aldundiak emango duena, minusbaliotasun-maila adieraziz.
Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren Autoa edo Espetxeak emandako ziurtagiria.
Lan- eta egoitza-baimena, hala dagokionean.
Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako (otsailaren 18ko 4/2005) Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Eskabidea egin behar duen pertsonaren ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.
1.1 a) artikuluan aurreikusitako sustapen-ekintzen kasuan eta 1.1.c artikuluan ezarritako informazio- eta zabalpen-jardueretan: aurreikusitako jarduerei, gastuen aurrekontuari eta finantzazio-planari buruzko memoria zehatza.
1.1.d) artikuluan aurreikusitako ekintzen kasuan, honako ezaugarri hauek dituen enpresa batetik eratortzen dela ziurtatzen duen egiaztagiria: galera-maila handia, negozio-bolumenaren murrizketa, izakinen gehikuntza, ahalmen handiegia, autofinantzaketarako marjina gordinaren gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuen igoera eta aktibo garbiaren ahultasuna edo desagerpena.
1.1.e) artikuluan aurreikusitako ekintzen kasuan, langileen edo gutxienez ere langile-plantillaren heren baten lege-ordezkariek sinatutako idatzizko konpromiso bat aurkeztu beharko da, enpresa bideragarria baldin bada gizarte-ekonomiako erakunde bat eratzeko.
1.1.b) artikuluak aipatzen dituen Kooperatiba eta lan-sozietateen eraketa eta zabalkuntzaren kasuan: memoria xehatua eta enpresa-proiektuari buruzko enpresa-plana edo -planak, lehen ekitaldi osoan garatuko diren jarduerak azaltzen dituena.
1.1.a) artikuluak aipatzen duen jarraipenaren eta aholkularitzaren kasuan: enpresa-jarraipen eta -aholkularitzarako plana, aurreikusitako metodologia jasotzen duena.
1.2 artikuluan aurreikusitako jardueren kasuan, honako hauek biltzen dituen jardun-plana aurkeztuko da:
Enpresa barruan enpresa sortzeko proiektuaren titularrak bere zerbitzuak ematen dituen enpresari dagokionez:
Egoitza EAEn izatea edo lantokiren bat bertan edukitzea.
Erakundearen eratze-dataren eta bertan lan egiten duten langileen kopuruaren ziurtagiria.
Enpresa barruko enpresak sortzeko unitate estrategikoaren eraketa -eta horren kideen zerrenda- egiaztatzen duen agiria
Laguntza teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa emango duen erakundea zehaztea.
Enpresa barruko enpresa sortzeko proiektuaren titularra edo titularrak.
Proiektuaren garapenaren kostua gizarte-ekonomiako erakundea eratzen den arte, 6. artikuluan adierazitako diruz laguntzeko jarduerak banakatzen dituena.
Bere jardueraren ondorioz sortzen den edo diren erakundeak edo erakundeek gizarte-ekonomiako forma juridikoa edukiko duela edo dutela adierazten duen konpromiso-idazki bat.
Enpresaren lege-ordezkariaren ziurtagiria, langileen kopuruari buruzkoa. Bigarren mailako kooperatiben kasuan, kooperatibaren lege-ordezkariaren ziurtagiria, kooperatiba bakoitzaren langileen kopurua zehaztuz.
Agindu honen 9. artikuluak aipatzen dituen erakunde onuradunei dagokienez, gutxienez 3 urteko antzinatasuneko esperientzia egiaztatuaren justifikazioa, proiektua garatzeko eskatutako laguntza teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa egiteari dagokionez.
IV. Kapituluko (lurralde-sustapena) diru-laguntza eskabideen dokumentazio espezifikoa:
Erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentazioa.
Jardun-plana agindu honetako 13. artikuluan ezarritako baldintzetan eta eskakizunekin.
13.1.b) artikuluan adierazitako lurraldeko egungo hezkuntza-erakundeen dokumentazio egiaztagarria, baita erakunde horiek proiektuan duten inplikazioaren agiri justifikagarria. ere
Etorkizuneko proiektuei estaldura emateko gai diren gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundeek proiektuan parte hartzen duteneko egiaztagiria, 13.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Diru-laguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik bete ezean, edo aurreko artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu ezean, hamar egunetan akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio erakunde interesdunari. Hori egin ezean eskabideari uko egiten diola ulertuko dugu. Administrazioak, ordea, esanbidez erabaki eta jakinarazi behar du eskabideari buruzko ebazpena, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1. eta 42.1. artikuluetan ezarritakoaren arabera (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusitako laguntzak.
Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak.
Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
Agindu honen babesean egindako eskabideak espresuki ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, aginduak ondorioak dituenetik kontatzen hasita. Epe horretan esanbidezko ebazpenik eta jakinarazpenik ematen ez bada, eskaerei ezezkoa eman zaiela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, nahiz lege horrek Administrazioari berariaz ebazteko betebeharra ezartzen dion.
Publizitate-printzipioa betetzeko, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren ebazpen batez honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, agindu honen babesean diru-laguntza zein entitatek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zeini emandako diru-laguntzak aldatu diren.
Agindu honen II. kapituluan jasotako diru-laguntzak honela ordainduko dira:
Lehen ordainketan diru-laguntza osoaren % 70 ordainduko da, betiere emakidaren jakinarazpenaren biharamunetik hamabost egun igaro ondoren eta esanbidezko ukorik izan ez bada.
Bigarren ordainketa, % 30, hurrengo idatzi-zatian ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatzen denean.
Diru-laguntzaren bigarren ordainketa gauzatu ahal izateko, Entitate onuradunek, jarduera amaitu eta ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan, eta beti ere 2012ko abenduaren 31 baino lehen, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Diruz lagundutako jarduera egin izanaren justifikazio-memoria eta egindako gastuaren justifikazio-memoria jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuta, 1.1 artikuluaren a), c), d) eta e) idatzi-zatietan bildutako diruz laguntzekoak diren jardueretarako.
Dagokion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion erakundearen ziurtagiri eguneratuak, bigarren ordainketa eskatzen den unean erakunde horiekin dituzten betebeharrak bete dituztela ziurtatzen dutenak.
5.2.a) artikuluan ezarritako obligazioa bete izanaren justifikazioa 1. artikuluaren b) idatzi-zatian bildutako diruz laguntzekoak diren jardueretarako, eta legez eratutako gizarte-ekonomiako egitura asoziatiboren bateko kide izaten jarraitzen duenaren justifikazioa.
Agindu honen III. kapituluan jasotako diru-laguntzak honela ordainduko dira:
Lehen ordainketan diru-laguntza osoaren % 70 ordainduko da, betiere emakidaren jakinarazpenaren biharamunetik hamabost egun igaro ondoren eta esanbidezko ukorik izan ez bada.
Bigarren ordainketa, gainerako % 30a, 6.a) artikuluan ezarritako jarduera amaitzean, jarduera horri buruzko jardun-plana egin izanaren justifikazio-memoriaren bidez egiaztatua eta egindako gastuaren justifikazio-memoria jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuta, aginduaren 6.b) artikuluan ezarritako obligazioa betetzea aparte utzi gabe.
Agindu honen IV. kapituluaren babespean emandako diru-laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta honela ordainduko da:
Lehen ordainketan diru-laguntza osoaren % 50 ordainduko da, betiere emakidaren jakinarazpenaren biharamunetik hamabost egun igaro ondoren eta esanbidezko ukorik izan ez bada.
Bigarren ordainketan diru-laguntza osoaren beste % 50a emango da, 14.1 artikulua betetzen dela egiaztatzen denean. Horretarako, aurretik erakunde eskatzaileek Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzan zabaltze-jardueraren urteko aldiaren memoria xehakatua aurkeztu behar dute, eta hor esanbidez jasota egon beharko da egindako jarduera osoa, zabaltze-jardueratik eratorri diren eta gizarte-ekonomiaren arlokoak diren edo ez diren bestelako erakundeen sustapena barne. Egindako gastuaren justifikazio-dokumentazioa ere aurkeztu beharko da; jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu daitezke. Egiaztagiri horiek guztiak diru-laguntza emateko ebazpenaren egunetik hasita 18 hilabeteko epean aurkeztu beharko dira.
Agindu honen xedea betetzeko, bi milioi hirurehun eta hamahiru mila berrehun eta hogei (2.313.220) euro erabiliko dira, honela banatuta:
eta III. kapituluei dagokienez, bi milioi eta hamahiru mila berrehun eta hogei (2.013.220) euroko gehienezko kopurua, honakoen bidez: milioi bat laurehun eta bederatzi mila, berrehun eta berrogeita hamalau (1.409.254) euroko ordainketa-kreditua 2011ko ekitaldirako eta seiehun eta hiru mila, bederatziehun eta hirurogeita sei (603.966) euroko konpromiso-kreditua 2012ko ekitaldirako
kapituluari dagokienez, hirurehun mila (300.000) euroko gehienezko kopurua, honakoen bidez: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko ordainketa-kreditua 2011ko ekitaldirako eta ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko konpromiso-kreditua 2012ko ekitaldirako.
Zenbateko horiek eguneratu ahal izango dira aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, indarreko legerian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aldatzeko erregimenari jarraiki. Aldaketa horiek egon baleude, gertaera hori argitara emango litzateke, Laneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Diru-laguntzak bi prozedura desberdinen bidez esleituko dira: bat Agindu honetako II. eta III. kapituluetan jasotzen diren diru-laguntzak esleitzeko, eta beste bat IV. kapituluan jasotzen direnak esleitzeko.
Eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak baietsiko dira, betiere aurreko artikuluan zehazten diren diru-zenbatekoak nahikoak badira eskatutako laguntza guztiak emateko, Agindu honetan ezarritako moduan.
II. eta III. kapituluetan ezarritako diru-laguntzak finantzatzeko diru-zuzkidura nahikoa ez bada hasieran kalkulatutako eskabide guztiei Agindu honetan aurreikusitako moduan erantzuteko, 1.1. artikuluko c) letran jasotzen diren jarduerei ez beste guztiei erantzungo zaie lehenik. Hala ere, diru-zuzkidura nahikoa ez bada 1.1. artikuluko c) letran jasotzen diren jarduerei ez beste guztiei erantzuteko, hainbanaketa egingo da, hasiera batean eskabide bakoitzerako kalkulatutako zenbatekoaren proportzioan. II. eta III. kapituluetako laguntzak, 1.1. artikuluko c) letran jasotzen diren jarduerak ez beste guztiak esleituta, sobera gelditzen den kopurua horien artean banatuko da, hasiera batean eskabide bakoitzerako kalkulatutako zenbatekoaren proportzioan hainbanaketa eginez.
IV. Kapituluan ezarritako diru-laguntzak finantzatzeko diru-zuzkidura nahikoa ez bada eskabide guztiei erantzuteko -Agindu honetan aurreikusitako moduan hasiera batean kalkulatutako kopuruekin-, zenbatekoak murriztu egingo dira, hasiera batean aurreikusitako kopuruen proportzioan hainbanaketa eginez.
Aurreko eragiketak eginda prozeduraren batean, modu bereiztuan, soberako kopururik geratzen bada, kopuru hori beste prozedura bati egotzi ahal izango zaio, prozedura hori onuradun izan litezkeen guztiei erantzuteko nahikoa ez bada.
Erakunde sustatzaile guztiei oro har eman zaien diru-laguntzak ezingo du inolaz ere izan erakunde sustatu guztiek oro har jaso duten diru-laguntzaren zenbatekoa baino handiagoa. Eman beharreko zenbatekoak kalkulatuta hori gertatzen bada, proportzionalki hainbanatuko da.
Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu badira, betiere diru-laguntzaren xedea betetzat jotzen bada, edo, hala badagokio, administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde publiko batek emandako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk aldi berean lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Aginduan erakunde onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira. Horretarako, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta erakunde onuradunek itzuli egin beharko dituzte jasotako gehiegizko zenbatekoak.
Diru-laguntza jaso duen erakunde onuraduna Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badago, edo agindu honetan, edo aplika daitezkeen gainerako arauetan, edo diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzaren bat ez badu betetzen, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak, Ebazpen baten bidez, ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako laguntza eta aplika daitezkeen legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari itzuli behar dizkiola, dagozkion gainerako ekintzak aparte utzi gabe, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien legezko ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da erantzukizunen erregimena.
Erakunde onuradunarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik lan elkartuko kooperatibak edo eratutako lan-sozietateak 5.2.b) artikuluan adierazitako denboraz ez badio eusten elkarte-egitura baten barruko gizarte-ekonomiako enpresa izateari, jarduerak diruz laguntzeko modukoa izaten jarraituko du, gauzatutako epea gutxienez hemezortzi (18) hilabetekoa izan bada. Kasu horretan, enpresa eratzeko edo eraldatzeko emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aipatutako denbora-epea amaitzeko falta zen denboraren proportzioan murriztuko da, eta onuradunak, jasotako gehiegizko kopurua itzuli beharko du.
Ezarritako arauak betetzen ez badira, honako prozedura honi jarraituko zaio jasotako diru-laguntza itzultzeko:
Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak erakunde onuradunari prozeduraren hasiera eta prozedura hori hasteko zioak jakinaraziko dizkio, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egoki irizten dituen alegazioak egiteko.
Alegazioak jaso edota alegaziorik aurkeztu gabe epea pasatu eta gero, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak itzulera-prozedura amaitutzat emango du, eta, aplikagarri den araudia urratu dela iritzi badio, erabakia emango du, kasua bada, dagozkion zenbatekoak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari bueltatzeko obligazioa deklaratzen duena. Dirua bueltatzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, erabakiaren jakinarazpenetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori borondatezko aldiko epetzat joko da.
Dirua itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez.
Borondatezko aldian ez itzultzea Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, legezko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraiki ekin diezaion premiamendu-bidetik.
Lehenengoa. Salbuespenezko diru-laguntza.
Salbuespen gisa, eta betIere agindu honetako 1.1 a) eta 1.3 artikulua aplikatuta gizarte-ekonomiako erakunde bat eratzeko enpresa-proiektu bat egin baldin bada, sortutako gastuak partzialki diruz lagundu ahal izango dira enpresa sustatzailean sortutako gastuak (betiere gastu horien % 50 gainditu gabe), enpresa-bideragarritasunik ezari loturik ez dauden eta erakunde sustatzailearen esku ez dauden ezohiko arrazoiak direla medio Erakunde hori eratzen ez denean, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Zuzendaritzak aldez aurretik gertakari guztiak balioetsi ondoren.
Bigarrena. Minimis araua.
Europako Batzordeak (1998/2006 zenbakiko arautegia (EE), Batzordearena, 2006ko abenduaren 15ekoa) ezarritako minimis arauari lotzen zaizkio laguntza hauek, 1.1.b) eta 1.1.d) artikuluei dagokionez soilik. Hortaz, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak beharrezko neurriak hartu beharko ditu, Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeek zuzenean enplegua sortzeko jasotako minimis laguntzekin hiru urteko epean 200.000 euroko kopurua baino kopuru handiagoa jaso ez dezaten, hiru zerga-ekitaldiko edozein alditan.
Lehenengoa. Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta agindu beraren aurka badago berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epean izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).
Bigarrena. Ondorioak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 3a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


