Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 6koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Lasarte-Oriako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 6koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Lasarte-Oriako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 3335
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/06
  • Argitaratze-data: 2011/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.

Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da Lasarte-Oriako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzea bidezkoa dela.

Horiek horrela, hau

  1. Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautu zituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), Lasarte-Oriako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egiten da.

  2. 11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat, iragarritako farmazia-bulegoa Lasarte-Oriako udalerrian kokatu beharko da:

  3. Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.

  4. Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira aipatu eskabideak, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.

  5. 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbideetan aurkeztu ahalko dira:

    Osasun eta Kontsumo Saila.

    Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Osasun eta Kontsumo Saileko Arabako Lurralde Zuzendaritza.

    Olagibel kalea 38, 01004, Vitoria-Gasteiz.

    Osasun eta Kontsumo Saileko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza.

    Antso Jakituna hiribidea, 35, 20010 Donostia-San Sebastián.

    Osasun eta Kontsumo Saileko Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza.

    Errekalde zumarkalea, 39, 48008 Bilbao.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 6a.

    Osasun eta Kontsumoko sailburua,

    JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik