Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Irunen (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Irunen (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 165
  • Hurrenkera-zk.: 4158
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/07
  • Argitaratze-data: 2011/08/31

Testu legala

Asociación Pedagógica Mendibil entitatearen ordezkariak baimena eskatu du Irunen (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

Kode zenbakia: 20014222.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Centro de Formación Mendibil Formazio Zentroa».

Titularra: Asociación Pedagógica Mendibil.

Helbidea: Letxunborro hiribidea, 58.

Udalerria: Irun

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Lanbide Heziketa:

Familia: Irudi pertsonala.

«Ile-apainketa»ko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu, goizeko eta arratsaldeko txandetan.

«Estetika eta Edergintza»ko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu, goizeko eta arratsaldeko txandetan.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik