Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010-2011 ikasturterako Karmele Alzueta sarirako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010-2011 ikasturterako Karmele Alzueta sarirako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 4196
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/07
  • Argitaratze-data: 2011/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan Berriztapen Proiektuak egitea bultzatu ohi du, hala deialdi espezifikoen bitartez, nola aipatu ikastetxeetan irakasteko edo antolatzeko praktikan berriztapenak sartzeko jarduerak zuzenean proposatuz eta diruz lagunduz.

Halaber, Sailak, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuak ikastetxeen pedagogia-autonomiaren adierazpentzat hartuz, eta aipatutako Proiektuei eta esperientziei bultzada handiagoa eman nahian, eta horrela, irakaskuntzan, bai ikasgela barruko jardueran bai Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako antolaketa eta koordinazio alderdiei dagokienez, kalitate handiagoa lortzen lagunduko duten mekanismoak indartzeko, burututako Berriztatze Proiekturik hoberena saritzeko deialdia egitea erabaki du.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak( azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak( VI. tituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoan, eta abenduaren 23ko 5/2010 Legeak (2011ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak( xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren proposamenez, honako hau

  1. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako proiektu bat kalitate handikotzat jotzen bada, Ohorezko Aipamena ere eman dakioke, 1.500 euroko diru-kopuruarekin. Hezkuntza-aldi horietako lanen artean puntu gehien lortzen duen proiektua izango da hori, saria irabazten duen proiektua alde batera utzita.

    Era berean, Bigarren Hezkuntzako proiektu bat kalitate handikotzat jotzen bada, Ohorezko Aipamena eman dakioke, hori ere 1.500 euroko diru-kopuruarekin. Hezkuntza-aldi horietako lanen artean puntu gehien lortzen duen proiektua izango da hori, saria irabazten duen proiektua alde batera utzita.

  2. Aurkeztutako proiektuek gutxieneko kalitatea ez badute, Hautaketa Batzordeak eman gabe utzi ahal izango ditu sariak.

Ezin izango dute parte hartu, ordea, azken hiru deialdietan saria jaso duten zentroek.

Halaber ikastetxeek ezin izango dute parte hartu baldin zehapen penal edo administratiboaren ondorioz laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu badute edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean badaude, sexuak bereiztearren izandako debekuak barne, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenak Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikulua aldatzen duenak ezarritakoaren arabera.

1. I. eranskinaren araberako eskabidea.

  1. Ikastetxeko zuzendariak sinatutako eskabidea, proiektua zein ikasturtetan garatu den egiaztatzen duena.

  2. Ikastetxeko zuzendariaren aitorpen arduratsua, ondokoa egiaztatuz: Eskatzaileari edo ordezkari den erakundeari ez zaiola diru-laguntza publikoak jaso ezin izateko zigor arloko edo administrazio-zigorrik ezarri, ezta, halaber, horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere; lege-debeku hauen artean sexu-diskriminazioarengatik gertatu direnak sartzen dira, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoak, azken seigarren xedapenean zehaztutakoaren arabera (III. eranskina).

  3. Egindako proiektuaren memoria, bi aletan eta paperean idatzia, gutxienez honako puntuok jasoko dituena:

    1. Proiektuaren deskribapen laburra; eta hor zehaztuko dira egindako jarduerak eta irakaskuntzan nola txertatu diren: IUPn, IIPn, ikasgelan eta zein testuingurutan garatu diren.

    2. Helburuen lorpena:

      Hasieran proposatutakoak.

      Proiektuaren bukaeran lortutakoak.

    3. Proiektuan erabilitako ebaluazio-prozesua.

    4. Ondorioak:

      Proiektuaren lorpenak.

      Eragina: irakasleengan, ikasleengan eta hezkuntza komunitatean.

    5. Proiektuaren hedapen plana.

    6. Parte hartu duten irakasleen zerrenda, proiektuaren koordinazioaren arduraduna adieraziz.

    7. Prestatutako materialak.

  1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, Karmele Alzueta saria fitxategian jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honetara aurkezten diren zentroen arduradunei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten zentroen arduradunek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

  2. Agindu honek araututako prozeduraren epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, indarrean jartzen denetik aurrera.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo horrek eskuordetzen duena; lehendakari izango da.

Lurralde bateko Pedagogia Berrikuntzako lurraldeburua edo horrek eskuordetzen duena.

Hezkuntzako Ikuskaritza Nagusiko ordezkari bat.

Lurralde bakoitzeko Berritzeguneetako aholkulari bat.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako Pedagogia Berriztapeneko zerbitzuburua.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako hiru funtzionario; hauetariko bat idazkaria izango da.

  1. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

  2. Lehenengo paragrafoan aipatutako epean ebazpena argitaratzen ez bada, eskabideak ezetsi egin direla uler daiteke.

  3. Ebazpena argitaratu ondoren, saria nahiz ohorezko aipamenak ordainduko dira, eta saririk jaso ez duten proiektuak itzuli egingo dira, bakoitza bere ikastetxera.

Lehenengoa. Prozedurari dagokionez, oinarrietan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotakoa ezarriko zaio.

Bigarrena. Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik