Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, 2011. urterako, kudeaketa-, ordezkapen-eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egiten da, eta nekazari gazteek ustiategiak jar ditzaten, laguntza nazional osagarrira zuzendutako baliabideen guztizko kopurua argitaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, 2011. urterako, kudeaketa-, ordezkapen-eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egiten da, eta nekazari gazteek ustiategiak jar ditzaten, laguntza nazional osagarrira zuzendutako baliabideen guztizko kopurua argitaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 3534
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/14
  • Argitaratze-data: 2011/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuak, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzkoak, bere 12. artikuluan, ezartzen duenez, nekazari eta basozainei beren ustiategiak egokitzen, hobetzen eta kudeatzen laguntzeko xedez, eta horien etekin globala handitzen laguntzeko xedez, EAEko nekazaritza eta basogintzako ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen-eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko edo egokitzeko laguntzak emango dira.

Halaber, 29. artikuluan xedatzen denez, dekretu horretako 12. artikuluan adierazitako laguntzen deialdia Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren agindu bidez egingo dela xedatzen da. Deialdi horretan, ekitaldi bakoitzerako eskabideak aurkezteko epeak ezarriko dira, eta uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren arabera, nola LGNEFen kontura hala Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eman beharreko diru-laguntzen guztizko kopurua ezagutaraziko da.

Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntzei dagokienez, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 10. artikuluan xedatzen da dekretu horretako aurreko artikuluan jasotako laguntzaz gain, Estatuko laguntza osagarri bat eman ahal izango zaiela nekazari gazteei, artikulu horretan zehaztutako betekizun, irizpide eta prozedurei jarraikiz.

Halaber, dekretuaren 27. artikuluan xedatzen da bi laguntzen eskabidea Nekazari Gaztearen Bulegoen arduraduna den Foru Erakundean aurkeztu behar izango dela, foru-aldundiek zehazten dituzten epe, leku eta moduan, eta dekretuaren 10. artikuluaren babesean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak agindua emango duela eta horren bitartez publizitatea emango zaiola aurrekontu-ekitaldi bakoitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, eman beharreko laguntzen guztizko kopuruari.

Ondorioz, hauxe

Agindu honen helburua da nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko dira.

Halaber, agindu honen bidez, publizitatea ematen zaio nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza nazional osagarri gisa 2011. urterako emango diren laguntzen guztizko kopuruari. Laguntza horiek uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 10. artikuluan daude aurreikusita.

Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza-eskabideak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzan aurkezteko dira. Hilabeteko epea egongo da horretarako, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza-eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztuko dira:

  • Nekazaritzako ustiategiei aholkularitza emateko entitate gisa onartuta egotearen ziurtagiriaren kopia, edo

  • Basoen kudeaketa-plan iraunkorrak ezartzeko aholkularitzarako erakunde onetsi gisa Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko kide izatea egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik daudela egiaztatzen duten agiriak.

  • Jasotako beste diru-laguntza batzuen zerrenda, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 7. artikuluan zehaztutako bateragarritasun-irizpideak eta 12.5 artikuluan adierazitako de minimis erregimenaren mugak betetzen direla egiaztatzeko.

  • Eskabidea aurkeztu aurreko urtean aholkularitza-zerbitzuak kontratatu dituzten nekazaritza-eta baso-ustiategien zerrenda.

  • Eskainitako zerbitzu-motak.

  • Eskaera aurkezten den urtean zehar izango diren ondasun inbentariagarrietako inbertsioen, langile-gastuen eta diruz lagun daitezkeen langile-gastuen zerrenda, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 12.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

2011ko aurrekontu-ekitaldian kudeaketa-, ordezkapen-eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzak finantzatzeko eman beharreko baliabideen guztizko kopurua gehienez ere 318.786,83 eurokoa izango da; horietatik 114.763,26 euro LGENFren kargura izango dira, eta 204.023,57 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

Era berean, gehienezko kopuru horretatik, % 90 (286.908,15 euro) kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak nekazaritza-ustiategiei ematen dizkieten entitateentzat izango da, eta % 10 (31.878,68 euro) kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak baso-ustiategiei ematen dizkieten entitateentzat. Dena den, lerro edo entitate-mota horietako bakoitzarentzat guztiz erabiltzen ez diren kopuruak edo soberakinak beste lerro edo entitate-motarentzat erabili ahalko dira.

Neurri hau finantzatzeko kredituak Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidakoak dira. Guztira 1.048.320 euro dira, eta hortik 698.880 euro 2011ko ekitaldiko kredituen kontura izango dira eta 349.440 euro konpromiso-kreditukoak izango dira, 2012ko ekitaldiaren kontura.

Agindu honek administrazio bidea amaitu du eta haren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 14a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik