- AGINDUA, 2011ko ekainaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan erabili beharreko paperaren formatu eta ezaugarriak aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko ekainaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan erabili beharreko paperaren formatu eta ezaugarriak aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3497
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/20
- Argitaratze-data: 2011/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Industria; Justizia
Testu legala
Zuzentzaren Administrazioko ofizio-paperak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dituen ezaugarriak onartzen dituen maiatzaren 17ko 178/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak honelaxe dio: Zuzentza sailburuari esku ematen zaio, ofizio-paperaren formatoa eta izakera aldatu ahal izateko, Euskal Autonomi Elkartean Zuzentza Administrazioaren normalkuntzak ekar ditzan beharrak kontutan hartuta eta bai dekretu honetan xedatzen dena betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan ere.
Era berean, neurri fiskalei, administratiboei eta lan-arlokoei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legearen 101. artikuluak ezartzen du, jarduera eta ebazpen jurisdikzionalak eta horiekin lotutako alderdien idazkiak paper arruntean egingo direla eta horren ezaugarriak eta formatua arauz zehaztuko direla.
Hori dela eta, Justizia Administrazioaren esparruan hasitako eraberritze-prozesuaren baitan, non informatika-tresna berrien ezarpena sartuta dagoen, zeinak material honen, paper arruntaren, horniketari dagozkion kostuetan aurreztea ere dakarren, beharrezkotzat jotzen da aipatutako 178/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak, ofizio-paperaren formatu eta ezaugarrien aldaketari dagokionez, Zuzentza sailburuari, oraingo Justizia eta Herri Administrazioko sailburua denari, ematen dion eskumenaz baliatzea.
Adierazitakoagatik guztiagatik, hauxe
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko organoen jarduerak eta ebazpenak egiteko paperak ondorengo ezaugarri hauek izango ditu:
Formatua: UNE A-4 orria.
Gramajea: 80 gr/m2.
Orrialdearen goiko aldean honako aipamen hau egongo da, euskaraz eta gaztelaniaz:
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko ofizipapera.
Erabili beharreko papera paper arruntean inprimatuko da zuzenean, dagokion informatika aplikazioa erabiliz.
Aurreko atalak aipatzen dituen organoen jarduera eta ebazpen jurisdikzionalekin lotutako alderdien idazkiei dagokienez, paper arrunta erabiliko da eta horren formatua, ahal denean, UNE A-4 neurri normalizatukoa izango da.
Egun dagoen ofizio-paperak balio izaten jarraituko du eta erabil ahal izango da horren gerakinak dauden bitartean.
Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 20a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


