Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bidez, onartu egiten da Agindu honen I. eranskinean aipatzen diren enpresek eman zitzaizkien diru-laguntzei uko egitea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bidez, onartu egiten da Agindu honen I. eranskinean aipatzen diren enpresek eman zitzaizkien diru-laguntzei uko egitea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 4259
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/22
  • Argitaratze-data: 2011/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuak, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.

Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan ezarritako diru-laguntzak orduko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2005eko maiatzaren 4ko Aginduak eskaintzen ditu 2005. urterako.

Orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko sailburuaren 2005eko abenduaren 26ko Aginduaren bidez ebatzi ziren enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura.

Enpresa batzuek uko egin diete aipatutako diru-laguntzei. Enpresa horiek Agindu honen I. eranskinean jasotzen dira.

Kontuan hartuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 90.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek atzera egin dezaketela beren eskaeran, edo, ordenamendu juridikoak debekatzen ez badu, uko egin diezaieketela beren eskubideei.

Organo honi dagokio Agindu hau emateko eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen apirilaren 23ko 91/2002 Dekretua eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua.

Honako araudi hau aztertu da: apirilaren 23ko 91/2002 Dekretua, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituena; 2005eko maiatzaren 4ko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuarena, apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan ezarritako diru-laguntzak 2005. urterako eskaintzen dituena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena; eta oro har ezarri daitekeen gainerako araudia. Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Onartu egiten da Agindu honen I. eranskinean aipatzen diren enpresek eman zitzaizkien diru-laguntzei uko egitea. Galdu egingo dira, ondorioz, diru-laguntza horietatik etorritako diru-irabaziak.

Bigarrena. Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioa Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 22a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik