Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena; honen bidez, Agindu honen I. eranskinean aipatzen diren enpresek eman zitzaizkien diru-laguntzak galdu egin dituztela adierazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena; honen bidez, Agindu honen I. eranskinean aipatzen diren enpresek eman zitzaizkien diru-laguntzak galdu egin dituztela adierazten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 4260
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/22
  • Argitaratze-data: 2011/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuak, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.

Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan ezarritako diru-laguntzak orduko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2005eko maiatzaren 4ko Aginduak eskaintzen ditu 2005. urterako.

Orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2005eko abenduaren 26ko Aginduaren bidez ebatzi ziren enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko prozedura.

Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuko 14. artikulua betez, baldintza eta bermeen pleguak bidali zituen Ingurumen Sailburuordetzak deialdian onuradunak izan ziren enpresei.

Agindu honen I. eranskinean jasotzen diren enpresek ez dituzte bete baldintza eta bermeen plegu horietan aipatutako erabakiak.

Enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuko 18. artikuluan ezartzen denez, onuradunak baldintza eta bermeen pleguan ezarritako baldintza eta bermeak betetzen ez baditu, emandako diru-laguntza galdu egingo da.

Organo honi dagokio Agindu hau emateko eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen apirilaren 23ko 91/2002 Dekretua eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nezakaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua.

Honako araudi hau aztertu da: apirilaren 23ko 91/2002 Dekretua, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituena; 2005eko maiatzaren 4ko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuarena, apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan ezarritako diru-laguntzak 2005. urterako eskaintzen dituena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena; eta oro har ezarri daitekeen gainerako araudia. Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean ageri diren enpresei emandako diru-laguntzak kendu egin zaizkiela adieraztea; arrazoiak eranskinean daude azalduta.

Bigarrena. Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, jakinarazpen hau jaso den biharamunean hasi eta hilabeteko epean, edo Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioa Auzitarako Salan, jakinarazpen hau jaso den biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 22a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik