Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez lankidetza-beketarako deia egiten da 2011-2012 ikasturterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez lankidetza-beketarako deia egiten da 2011-2012 ikasturterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3588
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/22
  • Argitaratze-data: 2011/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori garatuko duten Lege Organikoei, horren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskapenari kalterik egiteke».

Unibertsitate-gaietan Estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak ezartzen duenez, administrazio-egoitza erkidego honetan duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleentzako egindako deialdien arautzea eta kudeaketa aipatutako Erkidegoari eskualdatzen zaio.

Horrez gain, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 8., 38. eta 44. artikuluetan arautu du beka eta ikasketetarako laguntzei dagokiena, eta honako hau ezarri du: unibertsitateen gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra arau bidez garatzea.

Arau-esparru horretan egiten da lankidetza-beketarako deialdia, eta ikasketa-espediente onak dituzten eta ikastetxeetan edo unibertsitate-ikerketako zentroetan lankidetza eskaini, eta, aldi berean ikasi nahi duten unibertsitateko ikasleentzat dira; hala, hastapenak egingo dituzte beren ikasketekin zerikusi zuzena duten irakasgai edo ikerketa-gaietan.

Horregatik, eta kontuan hartuz diru-laguntzei buruz indarrean dagoen legeria, hain zuzen ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, bai eta abenduaren 23ko 5/2010 Legea ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena,

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

2011-2012 IKASTURTERAKO LANKIDETZA-BEKAK DEITZEKO AGINDUAREN I. ERANSKINA

OINARRIAK

  1. Deialdi honen xedea lankidetza-bekak ematea da, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta graduko, lizentziako, ingeniaritzako edo arkitekturako titulu ofizialak lortzeko azken urtea ikasten ari izan eta, aldi berean, 2011-2012 ikasturtean unibertsitate-zentroetan lankidetza eskaini nahi duten unibertsitarioei.

  2. Beka horiek ez zaizkie emango unibertsitateko master ofizialak egiten ari diren ikasleei.

  3. Beka hauek diru-laguntza izaerakoak dira. Agindu honetan araubide juridikoari buruz xedatzen ez denerako, hau aplikatuko da: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimenari eta arau-hausteen eta zigorren erregimenari buruzko xedapenak.

Beka 3.100 eurokoa da; ez dira ordainduko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoak.

225 lankidetza-bekak honela banatuko dira:

  1. Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateak:

    • Euskal Herriko Unibertsitatea: 170 beka.

    • Deustuko Unibertsitatea: 30 beka.

    • Mondragon Unibertsitatea: 13 beka.

  2. Gainerako unibertsitateak: beka bana.

  1. Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateek banatuko dituzte bekak, hain zuzen, 2011. urteko urtarrilaren 1ean aktibo egon eta Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikerketa-taldeen artean -jardueretan laguntzeko diru-laguntzak jasota dituzte, eta II. eranskinean zerrenda batean adierazita daude-, bai eta unibertsitateek berek aitortutako taldeen artean ere.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko gainerako unibertsitateek sailen artean banatuko dituzte dagozkien bekak. Banaketa-irizpideak ezartzerakoan, kontuan hartu behar dira sail bakoitzaren ikerketa-maila eta transferentzia-maila. Irizpide horiek Unibertsitateen Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio.

  3. Unibertsitateek eman gabe utzitako lankidetza-bekak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitateen Zuzendaritzak banatuko ditu, eta Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateek izango dute lehentasuna banaketa horretan.

Bekaren onuradun izateko, eskaria egiten duen pertsonak lankidetza-proiektu bat aurkeztu behar du, ikerketa-taldeak egiten ari diren ikerketa-ildoen barruan garatuko dena -Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateen kasuan-, eta unibertsitateko sailetako ikerketa-taldeak egiten ari direnaren barruan garatuko dena -gainerako unibertsitateen kasuan-. Proiektu horretan berariaz adieraziko da hezkuntzan zer eragin osagarria izango duen hura garatzeak, hain zuzen, eskaera egin duen pertsona ikasten ari den titulurako ardatz-ikasgaiekin eta nahitaezko ikasgaiekin zerikusia duten zenbait gaitasunetan. Lankidetza-proiektuak abalatua izan behar du, hain zuzen, lankidetza egingo den ikerketa-talde hartzaileak edo unibertsitate-sailak abalatua.

Proiektu horretan, halaber, egin beharreko eginkizunak deskribatuko dira, bai eta bekak irauten dituen 450 orduen banaketa ere. Beka ikasturtearen joanean garatuko da, uztaila eta abuztua barne.

  1. Edozein erakunde edo instituzio publikok edo pribatuk helburu berarekin deitzen duen beste beka edo dirulaguntza batzuekin bateraezina da beka hau.

  2. Lankidetza-bekak inoiz ere ez du eragingo ondorio juridikorik ez eta lan-ondoriorik ere bekadunaren eta Eusko Jaurlaritzaren edo dagokion Unibertsitatearen artean.

Baldintza hauek bete behar dituzte beka-eskatzaileek:

  1. Espainiar nazionalitatea izatea edo eskabideak aurkezteko epea amaitzean Espainian legezko bizilekua izatea.

  2. Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, 2011ko urtarrilaren 1etik baino lehenagotik.

  3. Graduko, lizentziako, ingeniaritzako edo arkitekturako unibertsitate-titulu ofiziala ez edukitzea, edo hura emateko eskaera egin ahal izateko lege-baldintzak ez izatea edo ez betetzea.

  4. Aurreko ikasturteetan horrelako bekarik jaso ez izana.

  5. Eskaerak aurkezteko epea amaitzean, kreditu edo ikasgai guztiak gaindituta izatea, irizpide hauek kontuan izanik:

    • Lizentziako, ingeniaritzako edo arkitekturako ikasketak amaitu behar dituzten unibertsitateko ikasleek: lehen zikloko kreditu edo ikasgai guztiak gaindituta izatea, bai eta bigarren zikloko horien guztien % 50 ere.

      Bigarren ziklora sartu ahal izateko prestakuntza osagarririk egin behar izan badira, lehenago adierazitako kalkuluaren ondorioetarako kreditu horiek bigarren zikloko kreditu gisa zenbatu ahal izango dira.

    • Graduko ikasketak amaitu behar dituzten unibertsitateko ikasleek: gutxienez kreditu guztien % 75 gaindituta izatea.

  6. Beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (2010-2011 ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Aldez aurretik egindako ikasketak direla-eta balioztatu diren ikasgaiei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.

  7. 2011-2012 ikasturtean, dagokion titulazioko ikasketa-plana osatzeko falta zaizkion ikasgai edo kreditu guztietan matrikula egitea. Aukera askeko kredituei dagokienez, horiek ikasturtean amortizatuko direla ulertu ahal izango da. Beste alde batetik, ez dira kontuan hartuko Karrera Amaierako Proiektua ikasgaiari edo Gradu Amaierako Lan ikasgaiari dagozkion kredituak, baldin eta horietan matrikulatzea ezinezkoa bada, gainerako irakasgaiak gainditu arte.

  8. Gainditutako kredituen edo irakasgaien batez besteko nota hauek izatea:

    5,50 puntu, irakaskuntza teknikoetan, ingeniaritzan eta arkitekturan.

    6,50 puntu, esperimentazio- eta osasun-arloko zientzietan.

    7,00 puntu, lege- eta gizarte-zientzietan, eta giza zientzietan.

  1. Bigarren zikloko titulazioetan, horretarako bide eman zuen lehen zikloan ateratako kalifikazioak ere hartuko dira kontuan batez besteko nota kalkulatzeko. Ikasgaietako bakoitzean lortutako kalifikazioen batuketa eginda eskuratuko da batez besteko nota.

  2. Ikasketa-planen arabera bakarrik «gai» kalifika daitezkeen ikasgai edo kredituak ez dira kontutan hartuko batez besteko notaren kalkulua egiteko, ezta kalifikaziorik izan ez duten kredituen onarpena ere. Baliokidetutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko zentroan edo ikasketetan lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan.

  3. Orokorrean:

    1. Kreditutan egituratutako ikasketa-planetan, batez besteko nota ponderatua ateratzeko, matematika-formula hau erabiliko da:

      (Ikus .PDF)

      B= irakasgai bakoitzean lortutako nota ponderatuta ateratzen den balioa.

      P= irakasgai bakoitzaren puntuazioa, aurreko ataleko baremoa aplikatuta.

      IKK= ikasgaiko kreditu-kopurua.

      KK= guztira ikasitako kreditu-kopurua; kontuan hartzeko, kredituok konputagarriak izan behar dute.

      Formula hori aplikatuta ateratzen diren balioak batu egingo dira, eta horren emaitza izango da batez besteko azken nota.

    2. Ikasgaien arabera antolatutako ikasketen kasuan, berriz, batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da. Horretarako, eragiketa hau egingo da: ikasgai bakoitzean lortutako noten batura zati egindako ikasgaien kopurua, eta emaitza bider hamar eginda. Lau hileko ikasgaiak badira, balio ponderatua aplikatuko da.

    3. Kalifikazio numerikorik ez badago artikulu honen a) paragrafoko formulan, baliokidetasun-taula hau aplikatuko da:

      Puntuak

      (Ikus .PDF)

  1. Bekaren eskatzaileek eskaera-eredua bete beharko dute. webgune honetan dago eskaera-eredua: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net; bertan jasoko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategineko 50. artikuluaren 6. paragrafoan aipatzen den ardurapeko adierazpena. Testu Bategin hori onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak, diru-laguntzen gaiari dagokionez honako arau honek aldatu zuenak: abenduaren 23ko 5/2010 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak.

  2. Eskaera behar bezala betetakoan, data eta sinadura jarri eta eskatutako agiriekin batera aurkeztu beharko da, eskatzailea ikasketak egiten ari den unibertsitateko beken unitatean.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazitako edozein erregistrotan ere aurkeztu ahalko da, betiere deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barruan. Leku horietan aurkeztu ahal izateaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako lekuetan ere aurkeztu ahalko dira.

  3. Eskabideak aurkezteko epea hau izango da: Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik 2011ko irailaren 15era artekoa, biak barne.

Eskaerarekin batera, jarraian adierazten diren agiriak aurkeztu behar ditu eskatzaileak, eta horiek ale originalak nahiz kopiak izan daitezke. Kopiak izatekotan, behar bezala kautotuak, konpultsatuak edo erkatuak izan behar dute.

  1. Eskatzailearen nortasun-agiri nazionala.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea adierazten duen administrazio-egoitzaren agiria. Administrazio-egoitza hori 2011ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik izan behar da.

  3. Lankidetza-proiektua, behar bezala abalatua eta arrazoitua, hain zuzen, lankidetza egingo den ikerketa-talde hartzailearen arduradunak edo unibertsitate-sailak abalatua eta arrazoitua.

  4. Egiaztagiri akademikoa, kurtsatutako ikasgaien izena, lortutako kalifikazioa eta, hala badagokio, osatzen dituzten kredituen kopurua adierazita. Era berean, 2011-2012 ikasturtean ofizialki matrikulatutako ikasgaiak edo kredituak adieraziko dira, titulazioa lortzeko kreditu edo ikasgai guztietan matrikulatuta dagoela zehaztuz. Halaber, aukera askeko kredituak ere adieraziko dira bertan.

  5. Banketxearen agiria, adierazten duena kontu korronte baten edo aurrezki libreta baten zenbakia, hala badagokio, bekari dagokion ordainketa egiteko. Beka eskatzen duen ikasleak kontu korronte edo aurrezki libreta horren titularra edo titular-kidea izan behar du.

  1. Unibertsitateen Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honen bidez arautzen diren bekak.

  2. Kudeaketa horretan honako hauek arituko dira elkarrekin: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea bai eta estatuko gainerako unibertsitateak ere.

  3. Hauek dira unibertsitate horien arteko lankidetza-gaiak:

    1. Eskabideak jaso eta erregistratzea.

    2. Aurkeztutako eskabideak eta dokumentazio gehigarria egiaztatzea. Behar izanez gero, antzemandako gabeziak edo akatsak zuzentzeko eskatu ahal izango dute edo aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko.

    3. Egiaztatzea eskatzaileek eskatutako baldintzak betetzen dituztela.

    4. Batez besteko nota zehaztea, 8. artikuluan ezarritako irizpideak betez.

    5. Unibertsitateen Zuzendaritzara bidaltzea 2011ko urriaren 21a baino lehen, euskarri informatiko bidez, prozedurari buruzko ebazpen-proposamena.

    6. Prozeduraren ebazpenaren berri emango dute beren kudeaketa-unitateetan.

    7. Azken txostenak ebaluatzea eta bekadun bakoitzari esleitutako lankidetza betetzen dela zaintzea.

    8. Lankidetza betetzen ez den kasuetan, Unibertsitateen Zuzendaritzari jakinaraztea, espedientea irekitzeko eta, hala badagokio, emandako beka-dirua bueltatzeko.

  1. Unibertsitateei egokitutako zereginak betetzeko, horietako bakoitzean hautespen-epaimahai bat eratuko da. Errektoreak erabakiko du osatzeko modua, eta, horrez gain, kideak ere izendatuko ditu. Nolanahi ere, errektoreorde bat izango da epaimahaiburua, eta idazkari-lanak Unibertsitatearen beken unitateko buruak egingo ditu.

  2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan gai horretaz jasotzen diren arauetan xedatutakoari egokituko zaio organo horren araubidea.

  3. Euskal unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateei dagokienez, ikasleak zerrenda batean adieraziko dira, goitik beherako ordenan, honako hau aplikatu ondoren lortutako emaitzaren arabera: 8. artikuluan ezarritakoari jarraiki kalkulatutako batez besteko notaren % 80 gehi ikerketa-taldeek egindako ebaluazio-notaren % 20. Ikerketa-talde horiek Eusko Jaurlaritzak aitortutakoak dira eta deialdi honen I. eranskinean ageri dira. Unibertsitateek berek aitortutako ikerketa-taldeei dagokienez, ebaluazio-notaren % 20 kalkulatzeko 40 puntu hartuko dira aintzat.

  4. Gainerako unibertsitateei dagokienez, ikasleak goitik behera jarriko dira ordenan, eta horretarako kontuan hartuko da ikasleak lortutako batez besteko nota, sailek beren artean onartutako banaketa-irizpideak aplikatu ondoren nota horri.

  5. Irizpide horiek kontuan hartuta, hautespen-epaimahaiak prozedurari buruzko ebazpen-proposamena egingo du. Bertan, deialdi honek araututako bekak eskatu dituzten eta eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda erantsiko da. Zerrenda horretan, halaber, eskatzaileen datu pertsonalak eta akademikoak adieraziko dira, eta goitik behera jarriko dira ordenan, artikulu honen hirugarren eta laugarren paragrafoetan ezarritakoari jarraiki. Horrez gain, ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileen zerrenda ere erantsiko dute.

  1. Hautapen-batzorde bat eratuko da, espedienteak aztertu eta ebazpen-proposamenak egin ditzan. Unibertsitateen arloko arduraduna izango da epaimahaiburua; Unibertsitateen Zuzendaritzako bi teknikari, zuzendariak aukeratutakoak, izango dira epaimahaikideak.

  2. Beka horiek norgehiagoka-prozedura bidez emango dira. Beraz, beka jasotzeko ez da nahikoa izango I eranskin honen 7. artikuluan jasotako baldintzak betetzea. Horrez gain, ordena-zenbaki jakin bat eskuratu beharko da, unibertsitate bakoitzak eman behar dituen beka guztien artean eskabidea kokatu ahal izateko.

  3. Horretarako sortutako hautapen-batzordeak Unibertsitateen zuzendariari igorriko dio ebazpen-proposamena, hiru zerrendaz osatuta egongo dena:

    1. Beka jasoko duten eskatzaileen zerrenda, ordenan jarrita, goitik behera, aurreko artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera kalkulatutako ordena-zenbakia kontuan hartuta.

    2. Deialdi honetako baldintza bete baina laguntza jasotzeko eduki beharreko ordena-zenbakira heltzen ez diren eskatzaileen zerrenda. Horiek ordenan jarriko dira, goitik behera, aurreko artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera kalkulatutako ordena-zenbakia kontuan hartuta.

    3. Deialdi honetako bekak eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileen zerrenda.

  1. Unibertsitateen zuzendariak ebatzi eta jakinaraziko du bekak emateko ebazpena, Agindua argitaratu eta sei hileko epean, gehienez. Epe hori amaitu eta interesdunei ez bazaie ezer jakinarazi, baztertutzat hartu beharko dute beka-eskaera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioei eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 44.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera.

  2. Ebazpenak amaiera emango dio emate-prozedurari, eta EHAAn argitaratuko da guztiek horren berri izan dezaten, bai eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web-orrian ere. Ebazpen horretan, aurreko artikuluan deskribatutako hiru zerrendak ere jasoko dira.

  3. Prozedura-ebazpen horren kontra, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza eta Ikerketarako sailburuordeari hilabeteko epean, artikulu honen 1. paragrafoan xedatutakoa jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

  1. Beka eman delako ebazpena jakinarazi eta 15 egun igaro ondoren, beka onartutzat hartuko da.

  2. Epe horretan norbaitek uko egiten badio bekari, Unibertsitate Zuzendaritzak ordena-zenbakian hurrengo postuan dagoenari emango dio beka, 13.3. b) artikuluan ezarritako ordenari jarraituz, hau da, uko egin dioten unibertsitateko eskatzaileen zerrendakoari. Uko egin den unibertsitateko zerrenda agortzen bada, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateei emango zaie lehentasuna beka emateko; bestalde, 13.3.a) artikuluan ezarritakoari jarraiki osatutako zerrendako ordena errespetatuko da.

  1. Bekak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekak ordainketa bakarrean ordainduko dira, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

  2. Agindu honetan zehaztutako beken onuradunek ez dute ordainketarik jasoko, harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen arloan abian den edozein itzultze- edo zigortze-prozedura amaitu arte, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategineko 50.4 artikuluak xedatzen duenari jarraiki.

Hauek dira bekadunen betebeharrak:

  1. Dagokion helbururako erabiltzea laguntza; alegia, deialdian ezarritako baldintzen arabera gauzatu behar dute lankidetza.

  2. 2011-2012 ikasturtean matrikulatutako ikasketak egiten jarraitzea.

  3. Lankidetzan aritzea, lankidetza-proiektuan adierazitako lan-erregimena eta ordutegia errespetatuta.

  4. Unibertsitate-ikasketak egiteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik lortzen dituen beka edo laguntzen berri ematea Unibertsitate Zuzendaritzari.

  5. Laguntza ematea bideratu zuten baldintzak bete direla egiaztatzeko beharrezko froga-jarduerak egitea, eta Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak, diru-laguntzen nondik norakoak fiskalizatzean eskatutako informazio guztia ematea.

  1. Unibertsitateen zuzendariak, espedienteko pertsona interesdunari entzun ondoren, adieraziko du emandako beka jasotzeko eskubidea galdu duela, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta horien aplikaziotik sortzen diren interesak itzuli behar dituela, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauen Legearen 53. artikuluari jarraiki (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onetsitako Testu Bategina), honako kasu hauetan:

    • Beka jasotzeko datuak ezkutatu edo faltsutu badira.

    • 2011-2012 ikasturtean unibertsitate-ikasketak egiteko matrikula deuseztatu bada.

    • Ez bada behar bezala egiaztatzen lankidetza, edo ez badira betetzen deialdi honetan horri buruz ezarritako baldintzak.

    • Lankidetzan aritzeari uko egiten bazaio.

    • Deialdian ezarritako baldintzaren bat edo batzuk betetzen ez dituzten pertsonei, edo behar bezala egiaztatu ez dituzten pertsonei eman bazaie.

    • Diru-laguntza honekin bateragarriak ez diren laguntzak edo bekak jaso baditu.

  2. Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak -eta hala badagokio, baita haien legezko interesak ere-, ebazpen bat emango da, itzultze hori egin ahal izateko beharrezko informazioa jasoko duena, eta jakinarazpen bat igorriko da, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla esateko. Jakinarazpen hori igorri eta bi hilabeteko epean itzuli beharko da bertan adierazitako kopurua. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzak bermatzeko eta itzultzeko araubide orokorrari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren tituluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

  3. Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantza Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, indarrean dauden xedapenak ezarritakoaren arabera.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak Unibertsitateen Zuzendaritzaren 2. fitxategian jasoko dira; unibertsitate-bekak deritzon fitxategian, hain zuzen ere. Fitxategi hori 2010eko urriaren 4an Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak hartutako aginduan dago (agindu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dira).

Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Unibertsitateen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Unibertsitateen Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren frogatzeko.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik