- AGINDUA, 2011ko ekainaren 29koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionario izendatzen baitira transferentziak direla-eta beste herri-administrazio batzuetatik etorri diren funtzionarioak, eta halaber, funtzionario horiek integratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko den otsailaren 25eko 1/2004 Legeko II. kapituluan jasotako - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko ekainaren 29koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionario izendatzen baitira transferentziak direla-eta beste herri-administrazio batzuetatik etorri diren funtzionarioak, eta halaber, funtzionario horiek integratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko den otsailaren 25eko 1/2004 Legeko II. kapituluan jasotako
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 145
- Hurrenkera-zk.: 3816
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/29
- Argitaratze-data: 2011/08/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 36.2 artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian ezartzen du transferentzien ondorioz beste herri-administrazio batzuetatik eratorrita euskal herri-administrazioetan sartu diren edo sartzen diren funtzionarioak destinoko administrazioaren funtzionario propio bihurtuko direla eta bertako kidego eta eskaletan sartuko direla lehengo kidego eta zereginekin bat etorriz. Halaber, lehengo kidego edo eskalako taldea gordeko zaie eta norbere graduaren arabera aitortuta dituzten diru-eskubideak ere gordeko zaizkie.
Lege-aurreikuspen horiek orokorrak zirela-eta, hainbat arau prestatzeko beharra sortu zen, beste herri-administrazio batzuetatik zetozen funtzionario guztiak euskal funtzio publikoaren egituran eta antolamenduan benetan integratzeko irizpide uniformeak zehaztu zitezen. Halaxe egin zen uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuaren bidez, aipatutako integrazioa burutzeko prozedura agindu baten bitartez finkatu behar dela ezarri baitzuen bertako azken xedapenak.
Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1997ko irailaren 26ko Aginduak transferentzien ondorioz beste herri-administrazio batzuetatik etorritako funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidegoetan integratzeko prozedura zehaztu zuen, baita indargabetu ere lehengo prozedura, alegia, 1990eko azaroaren 23ko Aginduak ezarritakoa.
1997ko irailaren 26ko Aginduan ezarritakoa betez eta eman zaizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Administrazio-bideari bukaera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 29a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
(*) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen hirugarren xedapen iragankorrak ezarritakoaren arabera eta lege horren 76. artikuluarekin bat etorriz (apirilaren 13ko BOE), estatutu hori indarrean sartu zenean indarrean zegoen C sailkapen-taldea C sailkapen profesionalaren barruan sartuta geratu da, C1 azpitaldean.
(**) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeko hirugarren xedapen iragankorrak ezarritakoaren arabera eta lege horren 76. artikuluarekin bat etorriz (apirilaren 13ko BOE), estatutu hori indarrean sartu zenean indarrean zegoen D sailkapen-taldea C sailkapen profesionalaren barruan sartuta geratu da, C2 azpitaldean.


