Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko ekainaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu- eta Administrazio-Izapidetzako Kidegora txanda librez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduz egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu- eta Administrazio-Izapidetzako Kidegora txanda librez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduz egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3511
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/30
  • Argitaratze-data: 2011/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzeari buruzko maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz (2010eko maiatzaren 19ko BOE), honako erabakiak hartu dira:

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako eran ere bidal daitezke eskabideak.

Postetxeetan aurkezten direnak bi modu hauetan bidali ahal izango dira:

  1. Posta arruntaz. Honela eginez gero, Bilbo, Donostia eta Gasteizko EATetako sarrera-erregistroetan edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistro Orokorrean eman beharko zaio sarrera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

  2. Posta ziurtatuz. Eskaria irekita aurkeztu beharko da postetxean, postako langileak eguna eta zigilua jar ditzan, igorri baino lehen.

    Garrantzitsua: destinoak lehen bait lehen esleitzeko, honako bide hauetakoren bat erabiliz ere bidal ditzakete euren eskabideak: 945 01 91 52 fax zenbakiaren bidez (Idoiaren izenean), edo, eskanetatuta, helbide elektronikoz: r-humanos@ej-gv.es.

Eskabidean, gehienez ere 50 lanpostu hautatu ahal izango dira, eta organoa, herria eta probintzia zehaztuko dira.

Modu horren bidez lanposturik egokitu ezean, probintzien araberako lehentasunen hurrenkera hartuko da kontuan, zein eskatzaileek adierazi beharko duten eskabidean.

Probintzia bakoitzean destinoak esleitzeko, hurrenkera honi jarraituko zaio:

  1. Justiziako Auzitegi Nagusiak.

  2. Probintzia Auzitegiak.

  3. Fiskaltzak.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Medikuntzako Erakundea.

  5. Dekanotzak eta zerbitzu komunak.

  6. Instrukzioko Epaitegiak.

  7. Zigor arloko Epaitegiak.

  8. Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak.

  9. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak.

  10. Lehen Auzialdietako Epaitegiak.

  11. Merkataritza arloko Epaitegiak

  12. Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak.

  13. Lan arloko Epaitegiak.

  14. Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

  15. Adingabekoen Epaitegiak.

  16. Bake Epaitegiak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 30a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik