- AGINDUA, 2011ko uztailaren 4koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Lasarte-Oriako farmazia-eskualdearen sailkapena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 4koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Lasarte-Oriako farmazia-eskualdearen sailkapena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3858
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/04
- Argitaratze-data: 2011/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10. artikuluak hiru farmazia-eskualde mota ezartzen ditu, udalerrian dauden osasun-eskualdeen arabera edo alderantziz, 11.3 artikuluan aurreikusitako salbuespenarekin.
Hauxe da salbuespena: osasun-eskualdeak osorik edo zati batean barnean hartzen baditu udalerri batzuk, osasun-eskualdearen mugartea hartuko da farmazia-eskualdetzat legearen 10. artikulua, c) atala, salbu eta udalerrietako batean biztanle guztien % 75 bizi badira; kasu horretan, farmazia-eskualdea 10 artikuluko b) atalekoen artean sailkatuko da («osasun-eskualde batean udalerri bakar bat osorik sartzen bada, farmazia-eskualdea guztiz bat etorriko da osasun-eskualdearekin eta udalerriarekin»).
Halakoxea da Lasarte-Oriako farmazia-eskualdea: Lasarte-Oriako eta Usurbilgo udalerriek osatzen dute eta farmazia-eskualdeko biztanleen % 75 Lasarte-Orian bizi da. Hori dela eta, farmazia-eskualdeen sailkapena eta eskualde horietan dauden udalerriak zein diren iragartzeko den Osasuneko sailburuaren 2002ko abenduaren 5eko Aginduak 19. zenbakia eman zion Lasarte-Oriako farmazia-eskualdeari, legearen 10.1.b) artikuluan agertzen den sailkapenean.
Gaiarekin zerikusia duten udalerriek eta Estatuko Estatistika Institutuak emandako populazio-datuek, ordea, agerian uzten dute kontzentrazio-egoera aldatu egin dela eta Lasarte-Oriako udalerrian ez dela bizi farmazia-eskualdeko populazioaren % 75. Horregatik, bere sailkapena aldatu beharra dago.
Horiek horrela, hau
17 bis) Farmazia-eskualdea: Lasarte-Oria, zeinek udalerri hauek hartzen dituen barnean:
Lasarte-Oria.
Usurbil.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 4a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


