Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Bienaventurada Virgen María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Bienaventurada Virgen María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 4214
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/04
  • Argitaratze-data: 2011/09/02

Testu legala

Hezkuntza Bereziko unitate bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz Leioako (Bizkaia) «Bienaventurada Virgen María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA), eta indarrean dauden eta gai horretan aplikatu beharrekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau,

Kode zenbakia: 48008999.

Izen espezifikoa: «Bienaventurada Virgen María».

Titularra: Madres Irlandesas.

Helbidea: Santsoena auzoa, 1.

Udalerria: Leioa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 4 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, unitate bakoitzak 18 ikaspostuko edukiera duela.

Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 9 unitate, 225 ikaspostuko edukiera.

Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostuko edukiera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 14 unitate, 420 ikaspostuko edukiera.

Hezkuntza Berezia: unitate 1.

Batxilergoan: «Zientziak eta Teknologia» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak» modalitateak, 6 unitate eta 210 ikaspostutarako edukiera.

Lanbide-Heziketa:

Familia: Administrazioa. Administrazio-kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik