- AGINDUA, 2011ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2011-2012 ikasturtean zehar eskolan ahozko adierazmena indartzeko laguntza eta dotazioetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2011-2012 ikasturtean zehar eskolan ahozko adierazmena indartzeko laguntza eta dotazioetarako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3805
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/05
- Argitaratze-data: 2011/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, bere NOLEGA programaren bidez, eskola giroa euskalduntzeko hainbat ekintza antolatzen eta burutzen ari da. Ekintza horietariko bat, azken urteetako ibiliak erakusten duenez, eskola giroan hizkuntzarekiko klase emankizun formalez gainera hizkuntza lanketarako ariketa bizi eta naturalak bideratzea da; hots, euskara asignatura moduan emateaz gain, ikasle-irakasleen interesa eta sentipenak kilikatuz hizkuntza lantzea. Eginbide horri erantzuteko jokamolde bat baino gehiago daude eskueran: idazlan-lehiaketak, bertso-lanketa, antzerkigintza, kantagintza, irratigintza eta kontalaritza, besteak beste. Euskararen ahozko erabilera, hitzen ebakera zuzena eta doinuera egokia, bat-bateko jariakortasuna eta hitz-etorria bultzatzeak umearen hizkuntza-gaitasunari begira duen aparteko garrantziaz jabeturik, eskola-giroko ahozko adierazmenak gure ikasle-irakasleen artean arreta berezia eta Hezkuntza Administrazioaren bultzada sendoa behar duela deritzo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Eginbehar horretaz jabeturik, eta aurreko urteetako ibiliari jarraiki, eskola-giroa euskaldundu asmoz 2011-2012 ikasturtean Eskola Antzerkigintza, Bertso-lanketa, Kantagintza, Kontalaritza eta Irratigintza biltzen dituen deialdiaren bidez ikastetxe pribatuei bertatik bertarako laguntza-bideak eta ikastetxe publikoei dotazio gehigarriak eskaini beharra ikusten da.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Lehenengoa. Oinarri-arau hauetan jaso gabe geratu den orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.
Bigarrena. Bide administratiboa agortzen duen agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, esandako egunetik hasita.
Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak beharrezko neurriak hartuko ditu deialdi hau gauzatzeko.
Laugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 5a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


