- AGINDUA, 2011ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko 2011-2012 ikasturterako laguntza eta dotazioetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko 2011-2012 ikasturterako laguntza eta dotazioetarako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3806
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/05
- Argitaratze-data: 2011/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskarak azken urteotan irakasmunduan sartzeko aurrerapauso nabarmenak eman ditu. Hori egiaztatzeko nahikoa da irakasteredu elebidunek izan duten eta izaten ari diren bilakaerari begiratu bat ematea.
Irakaskuntzan sartze hori, normala denez, irakas- eta ikas-ekintzari berari lotu zaio hasiera batean. Gaur egun, ordea, eskolarekin zerikusia duen jendeak euskararen erabilera-mailari gero eta gehiago begiratzen dio, eta ez bakarrik euskaraz lortzen diren gaitasun-emaitzei.
Ikas-ekintza beraren inguruan badira, nolanahi ere, akademikoak izan gabe ere ikaslearen hizkuntza-prestakuntzarako garrantzi handia duten uneak eta esparruak. Ikaslea klase-emankizun formaletatik eta ekintza arautuetatik kanpora dabilen uneak dira, atsedenaldi, jolas eta bizigiro naturaletan murgildurik. Deialdi honetan jasota daude, orobat, irakasleek gurasoentzat antolatutako prestakuntza- edo sentsibilizazio-saioak.
Esparru horietan eragiteko ekimenak suspertu eta landu beharra ikusten du, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Lehenengoa. Oinarri-arau hauetan jaso gabe geratu den orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.
Bigarrena. Bide administratiboa agortzen duen agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasita.
Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak beharrezko neurriak hartuko ditu, deialdi hau gauzatzeko.
Laugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 5a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


