Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011-2012 ikasturterako Euskal Girotze Egonaldien (EGE) laguntza eta dotazioetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011-2012 ikasturterako Euskal Girotze Egonaldien (EGE) laguntza eta dotazioetarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 3807
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/05
  • Argitaratze-data: 2011/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak honela dio bere 17. artikuluan:

Jaurlaritzak, ikasleei nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskara-giroa bermatuko du, barne nahiz kanpo-ekintzapideetan eta arduralaritzako ihardun eta agirietan euskara agizko adierazpide eginez.

Ildo beretik, 1983ko abuztuaren 1eko Aginduak, bere 12. artikuluan, honela dio:

Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu euskararen erabilera eskolagiroan bermatzeko, klase barruan nahiz klasez kanpoko ekintzetan ohiko adierazpide bihurtuz.

Lege eta agindu horiek oinarritzat hartuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle askok, eskolan euskara ikasi arren, eskolatik kanpora giro euskalduna ezagutzeko eta bizitzeko aukerarik ez dutela ikusirik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Euskal Girotze Barnetegiak eratzea erabaki zuen, 1985eko ekainaren 17ko Aginduz (19ko EHAA). Esperientzia hori sendotu ondoren, maiatzaren 29ko 147/1990 Dekretuak barnetegien sorrera eta jardute-modua arautu zuen. Dagozkion aginduen bidez bost Euskal Girotze Barnetegi sortu dira dagoeneko.

Euskal Girotze Barnetegi horietarako dagoen eskaeraren zati handi bati ezin izaten zaio erantzunik eman, bertaratu eta esperientziaren onurak eskuratzeko. Euskal Girotze Barnetegien helburu berberekin egonaldiak egiteko premia nabaria ikusten da ikastetxeetan, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak behar-beharrezko jotzen du egonaldi-irteera horiek sustatzea eta eskola pribatuak diruz laguntzea, eta eskola publikoak diruz dotatzea. Gauza jakina da, Euskal Girotze Barnetegien esperientzian oinarrituz, antolamenduan, programakuntzan eta giza baliabideetan nahiz baliabide materialetan oinarrizko baldintzak betetzen badira, egonaldi horiek emaitza hobeak izaten dituztela.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Lehenengoa. Oinarri-arauetan aurreikusi gabe geratzen den orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena. Bide administratiboa agortzen duen agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, esandako egunetik hasita.

Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak beharrezko neurriak hartuko ditu deialdi hau gauzatzeko.

Laugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik