Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Tecnalia fundazioaren estatutuetako 19. artikulua berriro idaztea eta xedapen iragankor bat eta 22.bis artikulua sartzea onartu eta inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Tecnalia fundazioaren estatutuetako 19. artikulua berriro idaztea eta xedapen iragankor bat eta 22.bis artikulua sartzea onartu eta inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4780
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/11
  • Argitaratze-data: 2014/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen oinarritzat hartutakoak:

Lehenengoa. 2011ko ekainaren 16an sarrera eman zitzaion Justizia eta Herri Administrazio Sailean, Naiara Insausti andreak Tecnalia fundazioaren izenean sinatutako eskari bat. Eskaria Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari egiten zitzaion, Tecnalia fundazioaren estatutuetako aldaketa inskriba dezan, hau da, 19. artikulua berriro idaztea eta xedapen iragankor bat eta 22.bis artikulua sartzea. Eskariarekin batera, eskrituraren bi kopia aurkeztu ziren. Bilboko notario Benguria Cortabitarte jaunak egin zuen eskritura, ordezko gisa, eta, protokolorako, Jose Antonio Isusi Ezcurdia jaunak (protokolo-zenbakia: 183), 2011ko urtarrilaren 20an.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1. artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1. artikulua.

Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

Lehenengoa. Tecnalia fundazioaren (Zamudio, Bizkaia) estatutuetan egindako aldaketa onartzea, hau da, 19. artikulua berriro idaztea eta xedapen iragankor bat eta 22.bis artikulua sartzea.

Bigarrena. Fundazioaren estatutu-aldaketa hori inskribatu dadila agintzea, agindu honetako datarekin, eta Bilboko notarioJuan Benguria Cortabitarteren aurrean, ordezko gisa, eta protokolorako Jose Antonio Isusi Ezcurdiak 2011ko urtarrilaren 20an egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz (protokolo-zenbakia: 183).

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 11.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik