- AGINDUA, 2011ko uztailaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egin duena 2011. urterako. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egin duena 2011. urterako. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 4261
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/18
- Argitaratze-data: 2011/09/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2007ko azaroaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 218. zenbakian 185/2007 Dekretua, urriaren 23koa, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituena. Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzen esparrua ezartzea eta arautzea du helburu.
Dekretu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtero irekiko da eskabideak aurkezteko epea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren aginduz. Bestalde, deialdiko aginduan eduki hauek adierazi behar dira: aurrekontu-kreditu erabilgarria; beka-kopurua eta bakoitzaren zenbatekoa; ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako deialdi horretako I+G+Bko gaiak edo proiektuak jasotzen dituen eranskina; eta, deialdi horretarako normalizatutako eskabide-eredua jasotzen duen eranskina.
Horregatik guztiagatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntza eta diru-laguntzei aplika dakizkiekeen gainontzeko xedapenekin bat etorriz, honakoa
Lehenengoa. Bekak.
2011ko ekitaldirako, prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako programako zazpi laguntza eta teknologo berriak prestatzeko programako bederatzi laguntza emateko deialdia egin da.
Agindu honetako I. eranskinean daude Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren iritziz 2011ko ekitaldiko deialdian ikertzaile eta teknologoak prestatzeko beka programarako estrategikoak eta lehentasunezkoak diren I+G+Bko gaien edo proiektuen zerrendak.
Bigarrena. Iraupena.
Laguntzek ondoz ondoko lau urteko iraupena izango dute prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzei dagokienez.
Teknologo gazteak prestatzeko laguntzei dagokienez Dekretuak ondoz ondoko bi urteko edo urtebeteko laguntzak emateko aukera aurreikusten badu ere, kasu honetan laguntza guztiek bi urteko iraupena izango dute.
Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea.
Urriaren 23ko 185/2007 Dekretuak arautu dituen laguntzetara biltzeko eskabideak aurkezteko epea, 2011ko ekitaldian, hilabetekoa izango da agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Laugarrena. Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.
2011ko ekitaldiko laguntza-eskaerak agindu honen II. eranskinean dagoen eredu normalizatua erabiliz aurkeztu behar dira Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskabideak zuzenean bertara joanez aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bitartekoetatik edozein erabiliz. Eskatzaileak eskabidea postetxearen bidez aurkeztu nahi badu, gutunazal ireki bat eraman beharko du, postetxeko funtzionarioak eskabideari data eta zigilua jarri eta gutuna ziurtatu dezan.
Eskabidearekin batera, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 10. artikuluak eskatutako dokumentazio guztia ere aurkeztu beharko da. Bestetik ere, gomendagarria da ekarpena curriculum vitae eredu-proposamenaren araberakoa izatea merezimenduen puntuazioaren gardentasuna errazteko. (Adenda II. eranskina).
Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3 gai aukeratu ahal izango dituzte gehienez.
Bosgarrena. Baliabide ekonomikoak.
Laguntzok finantzatzeko bideratu diren kredituek zazpehun eta laurogeita hamasei mila berrehun eta laurogeita hamahiru euro eta bi zentimo (796.293,2 jotzen dute. Horietatik berrogeita hamabi mila bostehun eta berroigeita hamar (52.550) euro 2011ko ekitaldiari dagozkio eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko aurrekontu orokorretan helburu horrekin erabiltzeko aurrekontu-partidatik datoz. Gainontzeko743.743,2 euroak hurrengo ekitaldietarako konpromiso-kredituei dagozkie.
Seigarrena. Onuradunak.
2011ko ekitaldian beka-eskabidea egiten dutenek urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
5.1 d) artikuluan zehaztutako betekizunari dagokionez, 2011ko ekitaldiko deialdian, goi-mailako titulua, maila ertaineko titulua edo bigarren zikloko lanbide heziketako titulua (LH II) 2007ko ekainean edo geroago lortu behar izan dira.
Beka-eskabidea egin dutenek artikulu horretan aipatutako betekizunak izan beharko dituzte egiaztatuta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
Zazpigarrena. Laguntzen zenbatekoa.
Prestatzen ari diren ikertzaileak.
Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzek urtean 14.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute beka aldian zehar.
Kontratu aldian zehar, ikertzailearen atxikipeneko erakundeak, zentroak edo instituzioak 21.563,77 euro jasoko du aldez aurretik. Ikertzaileek 16.330 euroko ordainsari gordina jaso beharko dute, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 16.1.c) artikuluan ezarritakoari kalterik eragin gabe.
Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere bi mila (2.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, doktorego ikastaroetan matrikulatzeko, kongresu zientifiko eta lan jardunaldietara joateko, beste ikerketa zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.
Teknologoak.
Teknologoak prestatzeko laguntzek urtean 12.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere mila (1.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, kongresu zientifiko eta lan jardunaldietara joateko, beste ikerketa eta teknologia zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 18a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


