Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, errendimendu akademiko handia duten unibertsitateko ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2011-2012 ikasturterako bikaintasun akademikoko beketarako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, errendimendu akademiko handia duten unibertsitateko ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2011-2012 ikasturterako bikaintasun akademikoko beketarako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 4132
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/19
  • Argitaratze-data: 2011/08/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Bikaintasuna euskal unibertsitate-sistemaren printzipioetako bat da. Horixe dio Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 7. artikuluko d) idatz-zatiak. Artikulu horretatik ondoriozta daitekeenez, unibertsitateak berak eta botere publikoek kalitatea eta bikaintasuna sustatu behar dute irakaskuntzan eta ikerketan, eta euskal gizartearen eta bertan bizi diren pertsonen gizarte, kultura eta ekonomia-interesetara egokitzeaz arduratu behar dute.

Lege horretan bertan, 8., 38. eta 44. artikuluetan, ikasteko bekak eta laguntzak araututa daude. Legeak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzan unibertsitate-arloan eskumena duen sailari dagokio oinarrizko legerian ezarritako ikasteko beka, laguntza eta kredituen sistema orokorraren arau-garapena.

Hala ere, diru-laguntza lerro hori ikasteko bekak eta laguntzak arautzeko xedapen eta prozeduretatik kanpo geratzen da. Izan ere, ikasteko beka eta laguntza pertsonalizatuen erregimena ezartzen duen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretuan (2008ko urtarrilaren 17ko BOE, 15. zenbakia) ezarritakoari jarraiki, bi figura juridiko horiek emateko beharrezkoa da ikasleen inguruabar sozioekonomikoak errenta eta ondare-maila batzuen azpitik objektibizatzea, ematea justifikatzeko.

Diru-laguntza lerro honetan, ez da unibertsitateko ikasleen egoera sozioekonomikoa balioesten, errendimendu akademikoa baizik. Errendimendu horrek bikain gisa kalifikatuta egon beharko du, eta, nolanahi ere, Sail honek ikasteko beka eta laguntzetarako egiten dituen gainerako deialdietan parte har dezaketen ikasleei eskatutako errendimendua baino askoz handiagoa izan beharko du.

Hori guztia dela-eta, eta diru-laguntzen arloan indarrean dagoen legeriari jarraiki (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legea),

  1. Helburu horrekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urterako Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura, 470.000 euroko zenbatekoa jarriko da.

Lehenengoa. Unibertsitateetako zuzendariari baimena ematen zaio agindu honetan xedatutakoa betearazteko beharrezkoak diren jarraibideak emateko.

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabete bateko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; edota, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik