Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz plazaraturiko euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2011ko «Migel Altzo» lehiaketara dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz plazaraturiko euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2011ko «Migel Altzo» lehiaketara dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 4253
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/20
  • Argitaratze-data: 2011/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

138/1983 Dekretuak (EHAA, uztailaren 19koa, 108. zk.) eta dekretu hori garatzen duen 1983ko abuztuaren 1eko Aginduak (EHAA, abuztuaren 19koa, 122. zk.) diotenaren ildotik, hainbat ekintza bideratzen ditu urtero Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, euskal ikasmaterialgintza sustatzeko asmoz. Urtetan egindako lan horren lekuko da EIMA programa.

Horri esker, besteak beste, euskal ikasmaterialgintza, gaur eta hemen, ageriko errealitatea da, egunez egun, hezkuntzaren etengabeko zaharberritzeari zein irakas-sistemaren hobetzeari ahalik eta erantzun egokiena ematen dakiena.

Euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-softwareen ondarea ugaldu eta aberastea zuzena eta bidezkoa bada ere, hori bezain garrantzitsua da esandako ikasmaterialok, beren ezaugarri teknikoei zein kalitatezkoei esker, eskola-munduan berariazko onarpena eta sarbidea izatea. Atal honetan ere hainbat urrats eman da eta, aurrerantzean ere, eman beharko da. Hori dela-eta, 1985ean hartutako bideari jarraituz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaskuntzan hain beharrezkoa den lan-tresna horren kalitatea bultzatu eta saritzea erabaki du.

Horiek guztiak gogoan izanik, honako hau

Zigor edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek edo erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.

  1. bideo-oinarria dutenak

  2. audio-oinarria dutenak

  3. hezkuntza-softwareak (CD-ROMak, Internet...)

  1. Produkzio-datatzat ikasmaterialaren onespen-data hartuko da, edozein dela ikasmateriala aurkezteko erabilitako euskarria. Onespen-data Hezkuntza Sailak, azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak zehaztutakoaren arabera, emandakoa izango da.

  1. Goian aipaturiko baldintzetariko edozein betetzen ez duten ikus-entzunezko ikasmaterialak edo hezkuntza-softwareak.

  2. Hizkuntzazko eta teknikazko egokitasunaren jabe ez diren ikasmaterialak, beti ere azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak zehaztutakoaren arabera

  3. Aurreko urteetan produzituriko ikus-entzunezko ikasmaterialen edo hezkuntza-softwareen berrargitalpen edo moldaketak.

  1. Ikasmaterialak, saritutakoak izan ezik, nork berea idatziz eskatzen badu atzera bueltatuko dira, sarien berri eman eta handik bi hilabeteko epean.

  2. Eskabideak aurkezteko epea, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta hilabetekoa izango da.

  3. Eskabide-orriak eta 7 aleak (edo interneteko helbidea eta pasahitzak) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzura bidaliko dira, EIMA programara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Hezkuntza Sailaren Gasteizko Egoitza Nagusian edota tokian tokiko Ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dira, baita herritarrentzako ZUZENEAN zerbitzuetan ere. Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak bere 38.4 atalean adierazten duen beste edozein lekutan ere aurkez daitezke.

Gainerako mahaikideak, bestalde, honako hauek izango dira:

  1. Bideo edo audio-munduan ezagunak diren hizkuntza zein teknika aldetiko 2 aditu, Hezkuntzako sailburuordeak izendatuak.

  2. Hezkuntza-softwaregintzan ezagunak diren hizkuntza zein teknika aldetiko 2 aditu, Hezkuntzako sailburuordeak izendatuak.

  3. Ikasketen Antolamendurako Zerbitzuko kide bat, Hezkuntzako sailburuordeak izendatua.

  4. Euskara Zerbitzuko EIMA II eta EIMA III programen teknikaria (hizpidez eta botorik gabe). Berau izango da Batzorde honen idazkari.

    1. Hartarako pisuzko arrazoirik ikusiko balitz, epaimahaikide ez diren beste hainbat espezialistarengana jo ahal izango da, laguntza eta aholku eske.

    2. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan agindutakoari jarraituz, epaimahaia sortzean bermatu egingo da trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango dela.

  1. Saridun zein gertatuko den jakiteko, honako irizpideok hartuko dira kontuan:

    1. Hizkuntzazko egokitasuna: ahoskera (abiadura, isiluneak, euskararen fonetika-legeak eta ebakera-arauak, azentua, naturaltasuna edota enfasia, ikasmaterialak hala eskatzen duenean); errotuluen eta gida didaktikoaren hizkuntzazko kalitatea; ikaslearen hizkuntza-mailarako egokia izatea; terminologiaren zehaztasuna eta egokitasuna.

    2. Planteamendu didaktiko egokia: planteamendu didaktikoaren egokitasuna ikasleen adinari edota irakasmailari dagokionez; curriculumean zer neurritan txertatzen den; gida didaktikoaren egokitasuna; helburuen eta edukien egokitasuna; ikasmateriala erabiltzeko gomendioen, argibideen eta laguntzen egokitasuna.

    3. Egokitasun teknikoa: aukera teknikoen erabilera; laguntza grafikoen erabilera; errealizazio-lanaren egokitasuna; musika/audioaren kalitatea; pantailen erabilera eta haien arteko erritmo egokia (softwarean). Aukeraturiko euskarriaren egokitasuna.

    4. Berrikuntza: berritasuna, erakargarritasuna, ekarpen-maila, abiadura/erritmoa, diseinua, grafikoak, motibazioa eta erabiltzeko erraztasuna.

      Saritutako ikasmaterialek osabeteak izan behar dute aurreko pasartean aztertutako puntu horietan. Ondorioz, gutxieneko kalitate-maila bat izan beharko dute gorago aipaturiko puntu guztietan, eskola-mundurako egingo diren produkzioetarako eredugarri izan daitezen.

  2. Hautaketa egin ostean, epaimahaiak aukeratutako ikasmaterialen izenak aurkeztuko dizkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari.

  1. Adierazitako epean Agindu zehatzik argitaratuko ez balitz, eskaera ez dela saritu ulertuko da.

  2. Agindu horrek administrazio-bidea agortuko du, eta haren kontra, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean dagokion gelan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Lehenengoa. Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzen-zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Agindu honetan prozedurari buruz zehaztu ez den edozertarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren ate Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea hartuko da kontuan.

Laugarrena: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da agindu hau indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik