- AGINDUA, 2011ko uztailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz argitaraturiko euskal ikasmaterial hoberenak saritzeko 2011. urteko «Ixaka Lopez-Mendizabal» lehiaketara dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz argitaraturiko euskal ikasmaterial hoberenak saritzeko 2011. urteko «Ixaka Lopez-Mendizabal» lehiaketara dei egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 4446
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/20
- Argitaratze-data: 2011/09/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Instituzional
Testu legala
138/1983 Dekretuak (EHAA, uztailaren 19koa, 108. zk.) zein, aurrekoa garatuz, 1983ko abuztuaren 1ean emandako Aginduak (EHAA, abuztuaren 19koa, 122. zk.) diotenaren ildotik, hainbat ekintza bideratzen ditu urtero Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, euskal ikasmaterialgintza sustatzeko asmoz. Horren lekuko da, besteak beste, EIMA programa. Era berean, aipatzekoa da ikasmaterialon egokitasuna, edukizkoa eta hizkuntzazkoa, bermatze aldera egindako saioa, gaur egun 295/1998 Dekretuak arautzen duena (EHAA, azaroaren 27koa, 227. zk.).
Horiei esker, besteak beste, euskal ikasmaterialgintza, gaur eta hemen, ageriko errealitatea da, egunez egun, hezkuntzaren etengabeko zaharberritzeari zein irakas-sistemaren hobetzeari ahalik eta erantzun egokiena ematen dakiena.
Euskarazko ikasmaterial inprimatuen ondarea ugaldu eta aberastea zuzena eta bidezkoa bada ere, hori bezain garrantzitsua da esandako ikasmaterialok, beren ezaugarri teknikoei zein kalitatezkoei esker, eskola-munduan berariazko onarpena eta sarbidea izatea. Atal honetan ere hainbat urrats eman da eta, aurrerantzean ere, eman beharko da. Hori dela-eta, 1985ean hartutako bideari jarraituz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaskuntzan hain beharrezkoa den lan-tresna horren kalitatea bultzatu eta saritzea erabaki du.
Horiek guztiak gogoan izanik, honako hau
Zigor edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek edo erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
Euskaraz ikasteko testu-liburuak.
Euskara ikasteko testu-liburuak.
Irakaslearen gidaliburuak.
Oinarrizko irakurgaiak.
Ikasmaterial osagarriak.
Goian aipaturiko baldintzaren bat betetzen ez duten ikasmaterialak.
Beharrezkoa den hizkuntzaren egokitasunaren jabe ez diren ikasmaterialak beti ere azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak zehaztutakoaren arabera.
Aurreko urteetan argitaraturiko ikasmaterialen berrargitalpenak.
Literatura-lanak.
Lehiaketara aurkezturiko ikasmaterialek beharrezko kalitaterik ez badute, sariak banatu gabe utzi ahal izango dira.
Epaimahaiaren erabakiz sari bat eman gabe geldituko balitz, diru kopuru horrekin aipamen berezi bat (edo gehiago) egin ahal izango da. Edozein kasutan, emandako aipamen berezi horien baturak ez du sariari agindutako diru kopurua gaindituko, eta diru kopuru hori berdina izango da aipamen berezi guztientzat, betiere bat baino gehiago direnean.
Ikasmaterialak, saritutakoak izan ezik, nork berea idatziz eskatzen badu, atzera bueltatuko dira, sarien berri eman eta handik bi hilabeteko epean.
Eskabidea aurkezteko epea, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabetekoa izango da.
Eskabide-orriak eta sei aleak Herritarrentzako Zerbitzuan Zuzenean edo Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren Euskara Zerbitzuan aurkeztuko dira; orobat, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak bere 38.4 artikuluan adierazten dituen lekuetariko edozeinetan aurkez daitezke.
Gainerako mahaikideak honako hauek izango dira:
Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendaria, edo bere ordezkoa.
Arte Grafikoen saileko ordezkari bat, Hezkuntzako sailburuordeak izendatua.
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ordezkari bat, Hezkuntzako sailburuordeak izendatua.
Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle bat, Hezkuntzako sailburuordeak izendatua.
Ikasketa Antolamenduaren Zerbitzuko kide bat, Hezkuntzako sailburuordeak izendatua.
EIMA I programaren teknikaria, hizpidez eta botorik gabe. Berau izango da epaimahaiaren idazkari.
Hartarako pisuzko arrazoirik ikusiko balitz, epaimahaikide ez diren beste hainbat espezialistarengana jo ahal izango da, laguntza eta aholku bila.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan agindutakoari jarraituz, epaimahaia sortzean bermatu egingo da trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango dela.
Ikasmaterial mota bakoitzean saridun zein gertatuko den jakiteko, honako irizpideok hartu ahal izango dira kontuan: ikasmaterialaren xedea, edizio-prestakuntza eta elementu guztien uztartze modua (diseinua, argazki-irudiak, konposizioa, inprimaketa eta koadernaketa).
Adierazitako epean Agindu zehatzik argitaratuko ez balitz, saririk ez dela emango ulertuko da.
Administrazio-bidea agortuko duen Agindu horren kontra, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Era berean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian dagokion gelan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Lehenengoa. Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
Bigarrena. Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Hirugarrena. Agindu honetan prozedurari buruz zehaztu ez den edozertarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea hartuko da kontuan.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 20a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)


