- AGINDUA, 2011ko uztailaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Agindu honen bidez: 1) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak onarpena ematen dio Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak (orain BBK Fundazioa izenekoa) BBK Gazte Lanbidean Fundazioa eta BBK=Solidarioa Fundazioa xurgatzeari eta hirurek hala bat egiteari, eta bat-egite hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen da. 2) Fundazio xurgatzailearen estatutuetako 1., 2., 3., 13., 14. eta - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Agindu honen bidez: 1) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak onarpena ematen dio Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak (orain BBK Fundazioa izenekoa) BBK Gazte Lanbidean Fundazioa eta BBK=Solidarioa Fundazioa xurgatzeari eta hirurek hala bat egiteari, eta bat-egite hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen da. 2) Fundazio xurgatzailearen estatutuetako 1., 2., 3., 13., 14. eta
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 4511
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/20
- Argitaratze-data: 2011/09/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Xurgapen bidezko bat-egite horri dagokionez, ikusi da, eta aztertu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari onarpena eman dezala eskatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskripzioa egin dadila eskatzeko aurkeztu den espedientea. Hauek izan dira horretarako
Lehenengoa. 2011ko ekainaren 15ean, Justizia eta Herri Administrazio Sailean, honako agiri hauei sarrera eman zitzaien, Fundazioen Babeslaritzaren onarpena jasotzeko eta, ondoren, Fundazioen Erregistroan inskripzioa egiteko.
Manuel Jaramillo Vicario jaunak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioaren (orain, BBK Fundazioa), BBK Gazte Lanbidean Fundazioaren eta BBK=Solidarioa Fundazioaren aktetarako idazkari den aldeti-sinatutako eskabidea. Hartan, Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari aginduzko baimena eskatzen zitzaion BBK Fundazioak, BBK Gazte Lanbidean Fundazioak eta BBK=Solidarioa Fundazioak bat egin zezaten, lehenengo fundazioak azken biak xurgatuta; aginduzko baimena eskatzen zitzaion, orobat, fundazio xurgatzaileak bere estatutuak alda zitzan. Eskabidean, egintza juridiko horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko ere eskatzen zen.
Eskabidearekin batera zetozen:
Bi kopia eskuetsi, 2011ko maiatzaren 30ean EAEko Notario Elkargoko Vicente María del Arenal Otero notario jaunaren aurrean egiletsitako eskriturarenak (protokolo-zk.: 780).
Eskriturak, bat-egiteko erabakia protokoloan jasotzeari dagokionez, partez biltzen ditu: bat-egitean parte hartu duten hiru fundazioen aktak; bat-egiteko proiektua; hiru fundazio horien urteko kontuen auditoria-txostena, 2010eko abenduaren 31n itxitako kontuei dagokiena; bat-egitearen azalpen-txostena; Ogasun eta Finantzetako sailburuordearen 2011ko maiatzaren 19ko ebazpena, eta izena erreserbatzeko ziurtagiria.
Kargudun hauen gutunak (notarioak legezkotutako sinadura dute), karguan jarraitzeko asmoa berrestekoak: Amaia del Campo Berasategi andrearena, Aitziber Irigoras Alberdi andrearena, José María Iruarrizaga Artaraz jaunarena, Aitor Landa Zarraga jaunarena eta Ainara San Román Bordegarai andrearena.
Bigarrena. Aurkeztutako agirietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak onartu beharreko eta/edo Erregistroan, inskribatu aurretik, kalifikatu beharreko gertakari hauek jasotzen dira:
Bat-egiteko erabakia: 2011ko martxoaren 24an, BBK Fundazioaren, BBK Gazte Lanbidean Fundazioaren eta BBK=Solidarioa Fundazioaren patronatuek xurgapen bidez bat egitea onartu zuten; zehazki, BBK Fundazioak (aurrerantzean fundazio xurgatzailea) BBK Gazte Lanbidean Fundazioa eta BBK=Solidarioa Fundazioa (fundazio xurgatuak) xurgatzea onartu zuten, bat-egiteko proiektuari jarraituz. Proiektua fundazioen patronatuetako kide guztiek onartu eta sinatu zuten. Esan beharra dago, nolanahi ere, pertsona berak direla hiru patronatuetako kide, Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea («BBK») finantza-entitatearen Administrazio Kontseiluak unean-unean dituen kideak baitira patronatuetako kide ere.
Fundazio xurgatzailearen estatutuetako aldaketak. Onartutako bat-egiteak fundazio xurgatzailearen estatuetako artikulu hauek aldatzea dakar:
Estatutuetako 3. artikulua, fundazioaren xedeari buruzkoa, xede horri gehitu egin behar baitzaizkio xurgatutako fundazioek orain arte izan dituztenak.
Estatutuetako 1., 2. eta 13. artikuluak, fundazio xurgatzailearen izenari dagokionez; izen berria «BBK Fundazioa» izango da.
Estatutuetako 14. eta 20. artikuluak, fundazio horretako aktetarako idazkariari aplikatu beharreko erregimenari dagokionez.
Fundazio xurgatzailearen patronatuaren osaera: fundazio xurgatzailearen patronatuak aurrerantzean ere gaur dituen kide berak izango dituela erabaki da; ez da, alderdi horri dagokionez, inolako aldaketarik egin.
Horretarako, 2011ko martxoaren 24an patronatuak egindako bilkuran, Mario Fernández Pelaz jaunak, Ángel Lobera Revilla jaunak, Joseba Koldo Alzaga Muruaga jaunak, Iñaki Azkuna Urreta jaunak, Julen Eguiluz Olano jaunak, Miren Josune Iglesias Mariñelarena andreak, Alberto Lozano Ibarra jaunak, Ainhoa Pieló Muguruza andreak, Manuel Tejada Lambarri jaunak, Jon Iñaki Zabalia Lezamiz jaunak, Roberto Zárate Amigorena jaunak eta Alaitz Etxeandia Arteaga andreak beren izendapena berrestea onartu zuten, eta karguan jarduteko baterazintasuna edo debekua dakarren inolako legezko arrazoirik ez zutela deklaratu zuten.
Amaia del Campo Berasategi andreak, Aitziber Irigoras Alberdi andreak, José María Iruarrizaga Artaraz jaunak, Aitor Landa Zarraga jaunak eta Ainara San Román Bordegarai andreak lehen aipatu diren gutunen bidez onartu dute beren izendapena.
Parte hartu duten fundazioen helburuetan, jardueretan eta garapenean bat-egiteak duen eragina.
Aipatu den eskriturari erantsitako azalpen-txostenak, bat egin duten fundazioen xedeen koherentzia eta osagarritasuna justifikatzeaz gain, arrazoi hau jartzen du besteak beste, eta funtsezkoena laburtuz bat-egitearen oinarrian: hiru fundazioak egitura bakar batean bilduz, areagotu egin nahi da eraginkortasuna, eta aukera sortu nahi da baliabide ekonomikoak, hiru fundazioei ezarritako helburu sozialetan zuzenean aplikatzen direnak, libre uzteko. Hala, fundazioen kudeaketa zentralizatuz, eskalako ekonomiak dakartzan abantailetarako aukera zabalduko litzateke, eta horrek fundazioen xedeei erantzuteko ahalmena hobetzea eta handitzea ekarriko luke.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute. Hauek dira horretarako kontuan hartutako
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, bat-egite espediente honi buruzko ebazpena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen 32. eta 36. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluan. Halaber, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio erabaki diren estatutu-aldaketak onartzeko eta inskribatzeko ebazpena ematea, hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 31. artikuluan; 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak bere gain hartzen du, orobat, horren guztiaren ondorioz fundazio xurgatzaileren gobernu-organoen inskripzioa egiteko ebazpena ematea.
Bigarrena. Bat-egiteko erabakiari dagokionez, funtsezko iritzi diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, hartara, oro har artikulu hauetan ezarritako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 32. artikuluan ezarritakoak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoak.
101/2007 Dekretuaren 3. eta 5. artikuluetan xedatutakoa betetzeari dagokionez, espedientean jasota dago Ekonomia eta Ogasun Sailaren ebazpena (harena da gizarte-ekintza halako xedeei zuzen aplikatzen zaiela egiaztatzeko eskumena), 2011ko maiatzaren 19koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordeak sinatua, fundazio xurgatzailearen estatutu-aldaketa egiteko baimena ematen duena. Estatutu-aldaketa horren bidez, fundazio xurgatzaileak bere gain hartzen ditu xurgatu diren fundazioen xedeak, eta, hala, desagertu egiten dira xurgatutako fundazioak. Ebazpen horretan, bestalde, bat-egiteko proiektuaren berri izan dela aitortzen da, eta ez da horretarako inolako eragozpenik jartzen.
Era berean, eta bat-egitearen balantzeari dagokionez, 45. artikuluaren 5. paragrafoan bat-egitearen berariazko balantze bat aurreikusten da, bat-egitearen unean itxitakoa. Nolanahi ere, ondorio horietarako, modu osagarrian aplikatzekoa da estatuko arau hau: 1337/2005 Errege Dekretua, azaroaren 11koa, Estatuaren Eskumeneko Fundazioen Erregelamendua onartzen duena. Erregelamendu horren 37.1c) artikuluan, aurreikusita dago beste aukera bat ere, hau da, bat-egitearen unean itxitako berariazko balantzea hartu ordez urteko azken balantzea hartzea, bat egiteko erabakia hartu aurreko sei hilabeteetan onartutakoa alegia. Hala, aipatu den eskritura publikoan, fundazio bakoitzak 2010eko abenduaren 31n itxitako balantzeak jasotzen dira.
Aipatu diren 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluaren 7. paragrafoan eta 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoari dagokionez, Babeslaritzaren eskumen-eremuak bat etorri behar du, arlo horretan, erregistro-jardueraren aurreko administrazio-jarduerarekin, hau da, erregistroko kalifikazio edo ebaluazio juridikoa egin aurrekoarekin, hala eskatzen baitu 45. artikuluaren 4.b) idatzi-zatiak. Bestela esanda: arrazoitu egin behar da bat-egiteko erabakia, zehatz-mehatz azaldu behar dira hartarako arrazoiak. Horregatik, 45.5 artikuluak azalpen-txosten bat aurkezteko betebeharra ezartzen du, bat-egiteak fundazioaren xedeetan, jardueretan eta ondarean izango duen eragina zehazteko.
Hala, bada, aztertu den kasuan, ikusi da koherentzia osoz direla bata bestearen osagarri fundazio horien xedeak (eta horiek gauzatzeko egiten diren jarduerak). Fundazioek bat eginda, modu bateratuan antolatu eta kudeatuko dira baliabideak, eta, ondorioz, orain arte ez bezalako mailara iritsiko dira haien eraginkortasuna, ahalmen ekonomikoa eta jarduera-ahalmena, zeinek bere aldetik egindakoa batuta ere nekez iritsiko liratekeen mailara. Horrela, bat-egitearen ondoriozko fundazioak sortzen duen interes orokorra indartu eta areagotu egingo da fundazio horrek dagoen komunitatean eta jarduten duen lurraldean izan ditzakeen onuradunen mesedetan.
Bestalde, ez zaio iritzi fundazioen bat-egitea haietako bakoitzak bere sorrera-egintzan agertutako borondatearen aurkakoa denik: ez hura urratzen du eta ez harekin kontraesanean dago. Borondate hori, gainera, fundazioen sortzaile den finantza-entitateari berari dagokio. Ez da ikusi bat-egiteak hartan parte hartu duten entitateentzat ad extra kalterik dakarrenik; ad intra ondorioei dagokienez, berriz, aginduzko txostenaren arabera, bat-egiteak ez du eraginik izango lan-arloan.
Hirugarrena. Fundazio xurgatzailearen estatutu-aldaketari dagokionez, zuzen bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoa; zuzenbidearen araberakoa da, orobat, estatutuetako 1., 2., 3., 13., 14. eta 20. artikuluetan egindako aldaketa.
Laugarrena. Fundazio xurgatzailearen patronatuari dagokionez, berretsi egin da gaur egun duen osaera, kide direnek jarraitu egingo baitute kide izaten. Horietako batzuek abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 15.3.2 artikuluaren betez onartu dute hala jarraitzea; gainerakoek, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 12/1994 Legearen 12. artikulua betez. Osaera, gainera, estatutuetako 14. eta 20. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan ezarritakoaren araberakoa da, hauxe:
Lehendakaria: Mario Fernández Pelaz jauna.
Idazkaria: Ángel Lobera Revilla jauna.
Kideak: Joseba Koldo Alzaga Muruaga jauna.
Iñaki Azkuna Urreta jauna.
Julen Eguiluz Olano jauna.
Miren Josune Iglesias Mariñelarena andrea.
Aitziber Irigoras Alberdi andrea.
José María Iruarrizaga Artaraz jauna.
Aitor Landa Zarraga jauna.
Alberto Lozano Ibarra jauna.
Ainhoa Pieló Muguruza andrea.
Manuel Tejada Lambarri jauna.
Ainara San Román Bordegarai andrea.
Jon Iñaki Zabalia Lezamiz jauna.
Roberto Zarate Amigorena jauna.
Alaitz Etxeandia Arteaga andrea.
Amaia del Campo Berasategi andrea.
Bosgarrena. Fundazio xurgatzailearen gobernu-batzordeari dagokionez ere berretsi egin da gaur egun duen osaera. Kideek, beren kargua onartzeko, lehen aipatu den modu hori bera erabili dute. Osaera, gainera, fundazioaren estatutuetako 19. artikuluan eta harekin bat datozenetan kudeaketa eta administrazio-organo horrentzat ezarritakoaren araberakoa da, hauxe:
Mario Fernández Pelaz jauna.
Joseba Koldo Alzaga Muruaga jauna.
Iñaki Azkuna Urreta jauna.
Alaitz Etxeandia Arteaga andrea.
Miren Josune Iglesias Mariñelarena andrea.
Aitziber Irigoras Alberdi andrea.
José María Iruarrizaga Artaraz jauna.
Ángel Lobera Revilla jauna.
Jon Iñaki Zabalia Lezamiz jauna.
Seigarrena. Azkenik, hartutako erabakiak egiaztatzeari eta protokoloan jasotzeari dagokionez, zuzen bete dira erabaki horiek inskribatzeko jarraitu behar diren prozedura-eskakizunak, 101/2007 Dekretuaren 33. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin ados.
Aipatutako manuak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusirik, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau
Lehenengoa. Onarpena ematea BBK Fundazioak BBK Gazte Lanbidean Fundazioa eta BBK=Solidarioa Fundazioa xurgatzeari eta hirurek hala bat egiteari.
Bigarrena. BBK Fundazioak BBK Gazte Lanbidean Fundazioa eta BBK=Solidarioa Fundazioa xurgatu duela eta hirurek hala bat egin dutela jasotzen duen eskritura inskribatzeko agintzea. Eskritura 2011ko maiatzaren 30ean egiletsi zen, EAEko Notario Elkargoko Vicente María del Arenal Otero notario jaunaren aurrean. Inskripzioa agindu honen data emanda egingo da.
Hirugarrena. Onarpena ematea BBK Fundazioaren Estatutuetako 1., 2., 3., 13., 14. eta 20. artikuluen aldaketari, eta horren inskripzioa egiteko agintzea. Inskripzioa agindu honen data emanda egingo da, eta EAEko Notario Elkargoko Vicente María del Arenal Otero notario jaunaren aurrean 2011ko maiatzaren 30ean egiletsitako eskrituran ezarrita dagoenari jarraituz. (protokolo-zk.: 780).
Laugarrena. BBK Fundazioaren patronatuaren osaera berretsi egin dela inskribatzeko agintzea. Honela jarraituko du patronatuak:
Lehendakaria: Mario Fernández Pelaz jauna.
Idazkaria: Ángel Lobera Revilla jauna.
Kideak: Joseba Koldo Alzaga Muruaga jauna.
Iñaki Azkuna Urreta jauna.
Julen Eguiluz Olano jauna.
Miren Josune Iglesias Mariñelarena andrea.
Aitziber Irigoras Alberdi andrea.
José María Iruarrizaga Artaraz jauna.
Aitor Landa Zarraga jauna.
Alberto Lozano Ibarra jauna.
Ainhoa Pieló Muguruza andrea.
Manuel Tejada Lambarri jauna.
Ainara San Román Bordegarai andrea.
Jon Iñaki Zabalia Lezamiz jauna.
Roberto Zarate Amigorena jauna.
Alaitz Etxeandia Arteaga andrea.
Amaia del Campo Berasategi andrea.
Bosgarrena. BBK Fundazioaren zuzendaritza-batzordearen osaera berretsi egin dela inskribatzeko agintzea. Honela jarraituko du:
Lehendakaria: Mario Fernández Pelaz jauna.
Idazkaria: Ángel Lobera Revilla jauna.
Kideak Joseba Koldo Alzaga Muruaga jauna.
Iñaki Azkuna Urreta jauna.
Alaitz Etxeandia Arteaga andrea.
Miren Josune Iglesias Mariñelarena andrea.
Aitziber Irigoras Alberdi andrea.
José María Iruarrizaga Artaraz jauna.
Jon Iñaki Zabalia Lezamiz jauna.
Seigarrena. Xurgatutako fundazio hauen erregistro-idazpenak ezereztea:
BBK Gazte Lanbidean Fundazioarena eta
BBK=Solidarioa Fundazioarena.
Zazpigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko erabakitzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 20a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.


