- AGINDUA, 2011ko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) 'Santa María-Hijas de la Cruz' Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko ikasgela egonkor bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) "Santa María-Hijas de la Cruz" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko ikasgela egonkor bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 171
- Hurrenkera-zk.: 4359
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/21
- Argitaratze-data: 2011/09/08
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza Bereziko gela bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz Santurtziko (Bizkaia) «Santa María-Hijas de la Cruz» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteari buruzkoa (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48007351
Izen espezifikoa: «Santa María-Hijas de la Cruz».
Titularra: Hijas de la Cruz.
Helbidea: Sabino Arana 1.
Udalerria: Santurtzi.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta martxan jartzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 3 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostutarako edukiera.
unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostutarako edukiera.
unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukiera.
Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 3 unitate, 75 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostutarako edukiera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia:
Hezkuntza Bereziko 4 unitate.
Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.
Lanbide-Heziketa:
Familia: Administrazioa.
Administrazio-kudeaketako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Idazkaritzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 21a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


