Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 26koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, «Leioako 45. eremuko, Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa, Urbanizatzeko Jarduketa-Programa.» Proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 26koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, «Leioako 45. eremuko, Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa, Urbanizatzeko Jarduketa-Programa.» Proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4742
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/26
  • Argitaratze-data: 2011/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sail honek ondoan argitaratzen den Agindua eman du gaur:

Leioako 45. eremuko (Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa) Urbanizatzeko Jarduketa-Programa izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.

Leioako Udalak, 2011ko apirilaren 5ean, behin betiko onartu zuen Txorierriko HAPOren barruan Leioako 45. eremuko (Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa) Urbanizatzeko Jarduketa-Programa.

Hori gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen epean aurkeztu ziren arrazoibide-idazkiak bere garaian ebatzi ziren.

«Leioako 45. eremuko (Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa) Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektua gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikuntza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan.

Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hirigintza Planak onartzeak obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta dagozkion gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.

Desjabetzerako erreferentziako proiektu honetan sartutako lurrak hirigarritzat sailkatuta daude «45. eremua sortzeko Leioako HAPO»-ren bigarren aldaketa puntualean, jarduera sistema desjabetzea finkatuta. Beraz, Eusko Legebiltzarraren Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 177. artikuluan ezarritakoarekin ados, bidezko da nahitaezko desjabetzea ezartzea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1956ko abenduaren 16koa) 17. artikuluan eta hurrengoetan eta haren Arautegiko dagozkion artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluari jarraiki, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko Eusko Legebiltzarraren 178. artikuluari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26 1.f artikuluaren arabera eta Derrigorrezko Lurjabetzearen Legearen 52. artikuluak dioenez, salbuespen modura eta Euskadiko Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bidez, presakotzat jo daiteke obra bat egiteak edo helburu jakin bat izateak eragin dezakeen desjabetzeak afektatutako ondasunak eta eskubideak okupatzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainontzekoei atxikiz, honako hau

  1. Nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea,«Leioako 45. eremuko, Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa, Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, betiere horren baitan bildutzat emanda obrak onura publikokoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela, Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  2. Aipatutako espedienteak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epearen barruan, bidezkoak diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (kale Nagusia, 85 - 6.a - 48011 Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzearren. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. eta hurrengo artikuluetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluaren arabera.

    Epe horretan zehar honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Leioako udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

  3. Euskal Herriko Jaurlaritzaren Kontseiluari, «Leioako 45. eremuko, Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa, Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektua burutzeko hartu beharrekoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 26a.

    Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

    IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik