- AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA I). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA I).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 4254
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/27
- Argitaratze-data: 2011/09/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuak dioena garatuz, abuztuaren 1eko Aginduak (EHAA, abuztuaren 19koa, 122. zk.) honela dio bere 6. artikuluan: «Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu ikasmateriala dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten. Beharrezko baliabideak ezarriko ditu, ondorioz, irakasmaila eta jakintzagai desberdinetan geroz eta neurri beteagoan euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterialak sortarazteko, eta berorien prezioa erdal ikasmaterialek dutenaren antzekoa izan dadin segurtatuko du. Guzti horretarako, besteren artean, deialdi baten bidez euskarazko ikasliburugintzarako diru-laguntzak banatuko ditu urtero».
Hori guztia gogoan izanik, honako hau
Deialdi honen babesean agindutako laguntzak beste herri-aginteek edo erakunde pribatuek eman ditzaketenekin bateragarriak izango dira, baldin eta 1. puntuan zehaztutako baldintza betetzen baldin bada.
Nolanahi ere, adierazitako baldintzen araberako defizitak ez dira diruz lagunduko begiz jotako diru-laguntzak seiehun (600) eurotik beherakoak direnean.
Ikasketa-plan edo curriculumarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten ikasmaterial inprimatuen sailean, oinarriz, ondoko hauek hartuko ditu laguntza-deialdi honek kontuan:
Oinarrizko ikasmaterialak: irakaslearen gidaliburuak, ikaslearen testu-liburuak, lan-koadernoak eta oinarrizko irakurgaiak; baita itsuentzakoak ere.
Ikasmaterial osagarriak: kontsulta-liburuak, neurketa-materialak, irakasleen prestakuntzarako materiala, eskola-aldizkariak, mapak, horma-irudiak eta EIMA 2.0 programaren bidez lagundutako ikasmaterial digitalen idatzizko osagarriak.
Testuari dagokionez:
1. Sorkuntza-lana (espresuki euskaraz sortua).
2. Egokitzapena: bai intralinguistikoa (batutik euskalki batera edo alderantziz ekarritakoa) eta bai interlinguistikoa (erdaraz sortua eta euskarara egokitua).
3. Itzulpena (erdaratik ekarria).
Irudiei edo eta marrazkiei dagokienez:
1. Ikasmaterial honetarako berariaz sortutako irudiak eta marrazkiak.
2. Beste zenbait materialetatik hartutako irudiak eta marrazkiak.
Bibliofilo-liburuak.
Copyright-a, partez edo osoz, hauetako bat duten argitalpenak: herri-aginteenak, zuzenbide pribatuko herri-aginteenak edota herri-aginteen parte-hartze nagusia duten sozietate pribatuenak.
Doan banatzekoak diren argitalpenak.
Liburu-klubek edo antzekoek bazkideentzat bakarrik argitaraturikoak.
Fotokopia edo multikopia bidez prestaturiko ikasmaterialak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Erakunde Autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntza eta laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.
Halaber, zigor edo administrazio-arloko zigorra jaso duten pertsonek edo erakundeek, horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu badute edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean badaude, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
Argitalpen-data moduan zera hartuko da: ikasmateriala Lege Gordailuan aurkeztutako eguna (M-5 dokumentua).
Sarrera-eguna eskabide-orrian bertan emango den sarrera-zigilu ofizialarena izango da. Eskabide-orrian botatako posta zertifikatuaren zigiluak balio bera izango du.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio eskatzaile interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da.
Eskabide-orri hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web-orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eskura daiteke. Hala nahi izanez gero, aipaturiko eranskinean jasotako ereduaren kopia erabil daiteke.
Eskabide-orria, Herritarrentzako zerbitzuan Zuzenean edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitzaren batean aurkeztuko da, nahiz tokian tokiko Ordezkaritzan, nahiz Gasteizko egoitza nagusian, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA I programan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, «EIMA» deritzon fitxategian jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak kudeatzea eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Eskatzailea egile-editore beregain bat denean, bere NANaren kopia egiaztatua.
Eskatzailea argitalpen-enpresa bat denean (ondare-elkartea, SA, SM), enpresa-sortzearen akta edo eskritura, legezko ordezkariaren izendapen-eskritura eta bere NANaren kopia egiaztatua aurkeztu beharko da.
Enpresen kasuan, IFZren kopia egiaztatua.
Gizarte-segurantzaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala.
Dagozkion zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala, kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinatua.
Kopia egiaztatuen ordez originalak aurkeztuz gero, eta eskatzaileak hala eskatzen badu, original horiek itzuli egingo zaizkio beharrezko tramiteak egin ondoren.
Eskatzaileak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, 1. puntuan zehaztutako dokumentazioa bakarra izan daiteke eskabide-orri guztientzat.
Eskatzaileak 1. puntuko b) eta c) ataletan adierazitako dokumenturen bat edo beste administrazio honetan lehenago ere aurkeztua baldin badu, eta ordutik hona bost urte igaro ez badira, ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako dokumentu hori zein egunetan eta zein organo edo bulegotan aurkeztu duen Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari adieraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 35. atalean agindutakoari jarraituz.
Editatu beharreko gutxieneko ale-kopurua begiz jotako tirada baino txikiagoa duten ikasmaterialak ofizioz bazterrean utziko dira eta, ondorioz, ez dute diru-laguntzarik jasoko.
Gehieneko estalpen-indizearen aplikazioaren ondorioz finkatutako tirada entitate eskatzaileak begiz jotako tirada baino txikiagoa bada, entitate eskatzaileak aditzera emandako kostu aldakorrak egokitu egingo ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak.
Hala ere, Lanbide Heziketako Zikloetan erabiltzekoak diren ikasmaterialei, ziklo horietako aniztasunaren ondorioz dagoen jakintzagai-ugalketa, ikasmaterial-urritasuna eta ikasle-murrizketa kontuan izanik, tirada osoa onartuko zaie.
Bezeria potentzial jakinik ez duten ikasmaterialen kasuan, gehienez ere 8.000 aleko tirada diruz lagunduko da.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria (batzordearen buru).
Euskara Zerbitzuaren burua.
EIMA I teknikaria (batzordearen idazkari).
Argitara emandako ikasmaterialaren bina ale. Era berean, gaztelaniako bertsioa duten ikasmaterialen kasuan, gaztelaniazko ale bat.
Aginduaren II. eranskina, zuzen beteta eta argitaletxearen izenean diharduen legezko ordezkariak izenpetuta. Ebazpena eman baino lehen, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak II. eranskin horretan zehaztutako kostuen faktura bidezko justifikazioa eskatu ahal izango du.
Ikasmaterial bakoitzari dagozkion ISBNa eta lege-gordailua (M-5 inprimakia) egin izanaren agirien kopiak.
Laguntza-eskatzaileak banaketa-enpresari luzatutako faktura edo harekin sinatutako kontratua, ikasmateriala bana dezan. Dokumentu horretan azaldu beharko du lagapen-prezioak.
Ikasmaterial horiek dagozkien eskabide-orrietan azaldutako datu tekniko eta ekonomikoekin agertzen duten adostasun-maila neurtu, besteak beste, honako puntu hauek bereziki aztertuz: hizkuntzaren egokitasun-aitorpena, xedea, argitalpen-kostuak, ezaugarri teknikoak, lagapen-prezioa, tirada eta salmenta kopurua.
Agindu honetan jarritako baldintzak betetzen diren ala ez ikuskatu.
Eskatzaileari zuzenketak egiteko aukera eman, 16.3 artikuluan adierazitakoaren arabera.
Ikasmaterial bakoitzaren edizio-kostuen kalkulua eskatu Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen-alorreko bi adituri. Aditu horiek aldez aurretik izendatuko ditu Hezkuntzako sailburuordeak.
Aurreko puntuan zehazturikoa egin eta informazioa landu ostean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak berariazko txostena helaraziko dio Ebazpen Batzordeari.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.
Euskara Zerbitzuaren burua.
EIMA I programaren teknikaria, batzordearen idazkari.
Behar-beharrezkoa ikusten bada, ikasmaterial bakoitzaren edizio-kostuen kalkulua egiten ibilitako bi adituak aritu ahal izango dira batzordearekin, beti ere aholkulari gisa.
Lehenengoa. Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko idazkien artean interpretazio-auzirik sortuz gero, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


