Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez deialdia egiten da 2011-2012 ikasturterako diru-laguntzetarako, eta zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei deialdia egiten zaie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta toki-korporazioen arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez deialdia egiten da 2011-2012 ikasturterako diru-laguntzetarako, eta zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei deialdia egiten zaie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta toki-korporazioen arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/27
  • Argitaratze-data: 2011/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

2004ko azaroaren 19an argitaratu zen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena; hain zuzen ere, 2., 3., 4., 5., 6. eta 11.a, eta lehen, bigarren, hirugarren, seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarriak. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan. Hain zuzen ere, abenduaren 17ko 297/2002 Dekretu horretan finkatzen diren lehentasun-irizpideen artean daude adin-tarte horretako eskaintza estaltzea eta titulartasun publikoko haur-eskolak sustatzea, gaur egungo eskaintza finkatzearren. Irizpide horiei jarraituz, ondokoa ematen da aditzera 297/2002 Dekretu horretako Bigarren Xedapen Gehigarrian: «Gaur egungo haurtzaindegi zein udal-titulartasuneko Haur Eskoletako eskaintza sendotu ahal izateko, Dekretu hau indarrean sartu baino lehen haur-eskolak edota haurtzaindegiak sortu dituzten Toki Korporazioekin hezkuntzako Administrazioak hitzarmenak egingo ditu».

Bigarren xedapen gehigarriak, era berean, ezartzen duenez, «xede horrekin, ikasturte bakoitzaren hasieran Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deialdi bat egingo du 0-3 urte arteko haurrei arreta eskaintzen dieten Haur Eskoletako arduradunak diren Toki Korporazioekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko; bertan zehaztuko dira finantzaketaren kantitateak, horretarako aurreikusitako kontu-sailaren kontura izango direnak. Hitzarmen horien indarraldia ikasturte osoan luzatuko da eta urtero berrituko dira. Finantzaketa jasoko duten kantitateak zehazteko Haur Eskolan betetako plazak hartuko dira kontuan, bai eta ikasturtean izandako plazen bariazioa ere».

Xedapen horiek betetzeko, agindu honen helburua izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta haurtzaindegien eta/edo haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen artean lankidetza-hitzarmenak garatzea, kostuak murriztu eta, bestalde, zero eta hiru urte arteko haurrentzako uval titulartasuneko haur-eskolen gaur egungo eskaintza 2011-2012 ikasturtean finkatzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmena sinatzen duen udal bakoitzari egingo dizkion ekarpen ekonomikoak udal titulartasuneko haur-eskolan okupatutako postuen arabera finkatuko dira. Okupatutako plaza bakoitzarengatik emango den kantitatea zehaztutako moduluaren balioaren % 60 izango da 0-1 eta 1-2 tarteen kasuan, eta % 100, berriz, 2-3 tartearen kasuan, 2011ko irail-abenduari, biak barne, dagokion ekitaldian eta 2012ko urtarril-uztailari, biak barne, dagokion ekitaldian.

Horrenbestez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko IV. tituluan xedatutakoaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoa baita, eta abenduaren 28ko 9/2006 Legean xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onetsi baititu, eta Hezkuntzako sailburuordearen proposamenez, ondokoa.

Deialdi honen helburua da 0 eta 3 urte arteko haurrentzako haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalak diruz laguntzea. 6.900.000 euro banatuko dira deialdiaren bitartez.

Aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontu-baliabideak agortuz gero, laguntzen onuradunen arteko hainbanaketa egingo da.

Agindu honi dagozkion diru-laguntzak zero eta hiru urte arteko haurrentzako udal titulartasuneko haur-eskolen mantentze-kostuak finantzatzeko laguntza gisa emango dira.

  1. Haurtzaindegi eta/edo haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen Haur Eskolak arautu dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean jarri aurretik sortutako haurtzaindegiak eta/edo haur-eskolak badira. Bere garaian Gizarte Laguntzako Institutu Nazionalak eskualdatutako haurtzaindegien titular diren udalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta eskariak aurkezteko epea hasten denerako Haurreskolak Partzuergora bildu ez badira.

  2. Laguntzarik eman edo ordaintzeko, amaituta egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak emandako izaera bereko laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta hasi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomiadunak oraindik izapidetzen ari diren edozein itzultze- edo zigor-prozedura.

  3. Agindu honen bidez araututako laguntzetan ezingo dute parte hartu zigor-arloko zehapena edo administrazio-zehapena dela-eta diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten pertsona edo erakundeek, ezta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioagatik zigortutakoak barne, betiere otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera.

Okupatuta dagoen postu bakoitzeko zenbatekoa Agindu honetako 6. artikuluan ezarritako moduluaren % 60 izango da 0-1 eta 1-2 tarteen kasuan, eta % 100, berriz, 2-3 tartearen kasuan, 2011ko irail-abenduari, biak barne, dagokion ekitaldian eta 2012ko urtarril-uztailari, biak barne, dagokion ekitaldian; betiere, deialdi honetan ezarritako salbuespen eta baldintzen arabera.

  1. Haur-eskolan okupatutako postuen kopurua zehaztean, 2011ko irailetik abendura bitarteko aldirako, biak barne, 2011ko irailaren 15ean inskribatuta dauden haurren kopurua hartuko da aintzat. 2012ko urtarriletik uztailera bitarteko aldirako, berriz, 2012ko urtarrilaren 8an aurreinskribatuta dauden haurren kopurua hartuko da aintzat. Hori dela-eta, Udalak data horietan inskribatuta dauden haurren zerrenda zehatza igorriko du, jaiotza-urtea adieraziz, eta horretarako Udalaren edo organo eskumendunaren idazkariak ziurtagiria igorriko du. Dena den, Hezkuntza Ikuskapenak bidezko egiaztapenak egin ahal izango ditu.

    Irailaren 15ean lau hilabete edo gehiago dituztela eskolatutako seinek ikasturte osoko diru-laguntza jasotzeko eskubide izango dute.

    Irailaren 15ean eskolatutako gainerako seinek, lau hilabete baino gutxiago badute, diru-laguntza jasotzeko eskubidea izango dute 2012ko urtarriletik uztailera bitartean.

  2. 2012ko urtarrilaren 8an haur-eskolan izena emandako haur-kopurua aldatu bada, plaza gehiago direlako edo gutxiago direlako, kontuan hartuko da 2012ko urtarrila-uztaila aldiari, biak barne, dagokion kopurua ordaintzerakoan; gainera, jasotako kantitateak doitzeko ahalmena izango du Administrazioak, haur-kopurua baieztatu eta gero.

Ondokoak dira 2011. eta 2012. urteetarako moduluak haur bakoitzeko eta adin-tarte bakoitzeko:

(Ikus .PDF)

  1. Udaletako legezko ordezkariek aurkeztu egin beharko dituzte deialdi honetarako eskabideak, agindu honetako eranskinen arabera, dagokien Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Ikastetxeen Zuzendaritzan edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren egoitzetan.

  2. Deialdi honi heltzeko, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

  3. Eskaerarekin batera, honako agiriak ere aurkeztu behar dira, nahitaez:

    1. Zero eta hiru urte arteko haur-eskola udal-titulartasunekoa dela frogatzen duen dokumentua.

    2. Erantzunkizunpeko adierazpena, ondokoa egiaztatuz: 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulu 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela (III. eranskina).

    3. Haur-kopuruaren laburpena, adinaren arabera: 0-urtebete artekoak; 1-2 urte artekoak eta 2-3 urte artekoak zenbat diren 2011ko irailaren 15ean, eta 2012ko urtarrilaren 8rako prebisioak, eta hori udaletxeko edo eskumena duen organoko idazkariak egiaztatuta, Agindu honen IV. eranskinaren arabera.

    4. Agindu honetako 5. artikuluan ezartzen diren datetan eta baldintzetan eskolatu dauden haurren zerrenda zehatza, Agindu honetako V., VI. eta VII. eranskinen arabera.

    5. 2011-2012 ikasturtean eskatutako eta/edo jasotako laguntzen zerrenda, Agindu honen VIII. eranskinaren arabera.

    6. 2011-2012 ikasturtean zerbitzua garatu ahal izateko, Udalak haur-hezkuntzako eskolari esleitu dion aurrekontu-esleipena. Bereizi egin behar dira sarrerak (familiek jartzen dituzten kuotak barne) eta gastuak eta adierazi egin beharko da jardueraren ondorioz garatzen den defizita, Agindu honetako IX. eranskinaren arabera.

    7. Hezkuntza-langileen zerrenda (X. eranskina).

  4. Hezkuntza- eta laguntza-proiektua haur-eskolan gordeko da, eta agindu honen 17.eta 18. artikuluetan ezarritako jarraipen-batzordearen esku geratuko da. Hezkuntza- eta laguntza-proiektu horrek ondokoak hartuko ditu bere baitan, besteak beste:

    1. Haurren kopurua, urteen arabera, taldekatzeko irizpideak, unitate-kopurua, adinaren eta hizkuntza-ereduaren arabera.

    2. Unitate bakoitzeko haur-hezitzaileen zerrenda, ondokoak jasoz: lan-egoera, titulazioa eta hizkuntza-gaitasuna. Laguntza-langileen zerrenda ere jasoko da.

      0-3 urterako haur-eskolaren egutegi-ordutegiak eta eskainitako zerbitzuak: jantokia, mediku- eta osasun-laguntza, laguntza psikologikoa, gurasoen eskola...

    1. Jarduketak hezkuntza-eremuan dituen balore, helburu eta lehentasunen definizioa.

  5. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, «Haur hezkuntzako diru-laguntzak» izena duen fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Ikastetxeen Zuzendaritza erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (Vitoria-Gasteiz; PK: 01010) jo beharko da.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek Ikastetxeen Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

  1. Ikastetxeen Zuzendaritzak eramango du aurrera prozedura.

  2. Ikastetxeen Zuzendaritzak eskabidean hutsik edo akatsik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango huts edo akats horiek zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzentzen ez baditu, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, 4/1999 Legearen 42. artikuluak aurreikusitako moduan idatzi beharreko Ebazpena eman ondoren.

Hauek dira balorazio-batzordeko kide:

Ikastetxeen zuzendaria, presidentea izango dena, eta beharrezkoa izango balitz, presidenteordeak ordezkatuko du.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, presidenteordea izango dena.

Hezkuntzako ikuskatzaile nagusia.

Ikastetxeen Zuzendaritzako bi teknikari, hauetako bat idazkaria izango delarik.

Balorazio-batzordeak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta haur-eskola bakoitzari laguntza emateko proposamena aurkeztuko dio Hezkuntzako sailburuordeari, betiere agindu honetako 4., 5. eta 6. artikuluetan eta xedapen gehigarrian ezarritako irizpideen arabera.

  1. Hezkuntzako sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko ebazpena, balorazio-batzordeak egindako proposamena aztertu eta gero. Ebazpen hori azaroa bukatu baino lehen emango du. Ebazpen hori udal eskatzaileei jakinaraziko zaie, eta denek jakiteko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Epea amaitu eta interesdunei ebazpenik jakinarazi ezean, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

  3. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Onartutako eskabideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta laguntza jaso duten udalen arteko Hitzarmenaren bidez gauzatuko dira II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epean.

  1. Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehen ordainketa lehen urtekoari (2011ko irailetik abendurako aldia) dagokiona izango da, eta 12. artikuluan aipatzen den Hitzarmena izenpetu ondoren ordainduko da. Bigarren ordainketa, bigarren urtekoaren % 50ari dagokiona, apirilean ordainduko da. Hirugarren zatia, bigarren urtekoaren beste % 50ari dagokiona alegia, diru-laguntzaren onuradunak 2011-2012 aldiko gastuen eta sarreren frogagiriak aurkeztu ostean ordainduko da, eta hori Udalaren idazkari edo kontu-hartzailearen egiaztagiriaren bidez frogatuko da.

  2. Frogagiriak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 30ean amaituko da; hezkuntza-ordezkaritzetako Hezkuntzako Ikuskatzailetzako Lurraldeburutzan aurkeztu beharko dira frogagiri horiek.

  3. Ikasleen datuak aztertu eta gero, Administrazioak eskubidea izango du Hezkuntzako sailburuordeak emandako kitapen-ebazpenean onuradunei emandako diru-kopuruak doitzeko, beti ere onuradunari entzun eta gero.

  4. Ikastetxeek 2011-2012 ikasturtean egindako ekintzei buruzko txostena Jarraipena-Batzordearen eskura izango dute. Txosten honek atala hauek izango ditu gutxienez.

    1. 2011-2012 ikasturtean egindako ekintzen garapena.

    2. Hezkuntza Proiektuan adierazitako helburuak zein neurritan lortu dira.

    3. Emaitzen azterketak, programak nola egokitu edo aldatu behar den proposatuz.

  1. Deialdi honen bidez lortutako diru-laguntza bateragarria izango da hezkuntza-arloan eskumenik ez duten herri-administrazioen menpe dauden organoen edo entitate pribatuen bidez lortutako beste edozeinekin. Alabaina, diru-laguntza guztien batura ezin izango da gastuaren % 100 baino gehiagokoa izan. Halakorik gertatzen bada, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera dagokion diru-laguntzari.

  2. Dena dela, diru-laguntza hartzen duen udalak nahitaez eman beharko dio xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri diru-laguntza eman dion administrazioari, horrela agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA) bere 50.2 artikuluan.

  1. Era berean, diru-laguntzaren onuradunak nahitaez lagundu beharko du administrazio emaileak egiten dituen egiaztapen-ekintzetan eta Administrazioaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako kontrol-ekintzetan, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu horretako 50.2 artikuluak.

  2. Udal onuradunak emandako diru-laguntza onartu beharko du, diru-laguntza ematen zaion jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epearen barnean, diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten zaionean izan ezik. Halakorik gertatzen ez bada, beraz, onartu egiten dela ulertuko da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta kasuan kasuko udalak izenpetu behar duten eta 12. artikuluan aipatzen den Hitzarmena behar bezala gauzatzen dela bermatzeko, jarraipen-batzorde bat eratuko da. Honako kide hauek izango ditu batzordeak:

Ikastetxeen zuzendaria edo haren ordezkoa, presidentea izango dena.

Hezkuntzako ikuskatzailea, balorazio-batzordeko kide dena.

Ikastetxeen Zuzendaritzako teknikari bat, idazkaria izango dena.

  1. Jarraipen-batzordeak, berak finkatutako prozeduraren arabera, Hitzarmena eta hezkuntza eta laguntza-proiektua (haur-eskolak gordeko duena) noraino betetzen diren ikuskatu ahal izango du.

  2. Horretarako, jarraipen-batzordeak, 13.1 artikuluan aurreikusitako bigarren ordainketa egin baino lehen, udalek aurkeztutako datuak aztertu ahal izango ditu. Batzordeak, hala behar izanez gero, bere egitekoak betetzeko beharrezko deritzen dokumentuak eskatu ahal izango dizkie udalei. Dokumentu horien arabera egin ahal izango du bidezko txostena. Txosten hori Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidaliko da, ados dagoela adieraziz gero, azken ordainketa egin dadin. Nolanahi ere, txosten hori udal bakoitzaren eskura egongo da.

Diru-laguntza emateko bide eman zuten baldintzetako bat ez dela betetzen egiaztatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaio jasotako diru-zenbatekoa eta horren legezko interesak, beti ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat eta horri jarraiki. Eta batez ere kasu hauetan:

  1. Justifikatzeko obligazioa ez betetzea.

  2. Laguntza zertarako eman, horretarako ez erabiltzea.

  3. Behar diren baldintzak bete gabe lortzea laguntza.

  4. Agindu honen 15. artikuluan ezarritako obligazioetarikoren bat ez betetzea.

  5. Jardueraren kostua behar baino gehiago finantzatzea.

Lehenengoa. Agindu honek arautzen ez dituen prozedura-gaietarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da, 4/1999 Legeak (urtarrilaren 14ko BOE) aurreikusitako aldaketak kontuan hartuz.

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari; horretarako hilabeteko epea izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko Auki-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari baimena ematen zaio agindu hau betetzeko beharrezkoak diren jarraibide guztiak eman ditzan.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik