Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011-2012 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten duena, zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzat. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011-2012 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten duena, zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzat.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4478
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/27
  • Argitaratze-data: 2011/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren bidez (abenduaren 31ko EHAA, 249. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko zero eta hiru urte arteko umeen haur-eskolak arautu ziren, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetarako. Dekretu horretan, ziklo horretako xedeak eta helburuak zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zero eta hiru urte arteko umeen haur-eskolek bete beharreko kalitate-baldintzak ezarri ziren.

2002/207 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarrian ezarri ziren hezkuntza-eskaintza planifikatzeko lehentasun-irizpideak: hiru urtetik beherakoentzako oraingo eskaintza sendotuko da, lehentasuna emanez maila sozioekonomiko apalagoa duten aldeei, titulartasun publikoko haur-eskolak sustatuz, eskaintza sendotuz, eta haur-eskolen kopurua areagotuz halako eskaintzarik ez duten aldeetan.

Azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuak, ildo beretik, luzatu egin zuen 297/2002 Dekretuaren zenbait artikuluren eta, besteak beste, 3. xedapen gehigarriaren indarraldia, titulartasun pribatuko haur-eskolentzako diru-laguntzetarako deialdiak arautu baititu.

Hirugarren xedapen gehigarri horrek xedatzen duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntza ekonomikoen deialdi bat egingo die ikasturtero zero eta hiru urteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei, egungo eskaintza sendotu edo, beharrezkotzat jotzen denean, handitzeko.

Era berean, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 3/2008 Legeak 19. artikuluan ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak neurriak jarriko ditu 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolak sendotzeko.

Aipatutako xedapenak betez, agindu honen xedea da behar bezalako baimena duten titulartasun pribatuko haur-eskolentzako diru-laguntzen deialdia egitea 2011-2012 ikasturterako. Beraz, laguntzen helburua da haur-eskola horiei eusteko gastuak arintzea, familiek egin beharreko ordainketak gutxitzeko asmoz.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsiak, bere VI. tituluan xedatu duenarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko diru-laguntzak arautu baititu, honako hau

ebatzi DUT:

Deialdi honen xedea da EAEko 0 eta 3 urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei 2011-2012 ikasturterako diru-laguntzak ematea. Deialdi honetan 29.061.666 euroko diru-laguntza emango zaie, gehienez.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak emango dira zero eta hiru urte bitarteko umeentzako titulartasun pribatuko Haur-hezkuntzako lehenengo zikloko eskolei eusten laguntzeko, familien kuotak gutxitu eta homogeneizatzeko, familia eta lana uztartzeko zerbitzu bat eskaintzeko eta hezkuntzaren kalitatea hobetzeko. Izan ere, dagoen eskaintza sendotu nahi da, eta, beharrezkotzat joz gero, zabaldu, beti ere abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen plangintza-irizpideekin bat etorrita.

  1. Deialdi honetan, Haur Hezkuntzako lehen zikloko EAEko ikastetxe pribatuek hartu ahal izango dute, baldin eta 2011-2012 ikasturtean etapa hori emateko baimena badute.

  2. Laguntza ematea eta, hala bada, ordaintzea baldintzatuta dago; hain zuzen ere, laguntzarik eman edo ordaintzeko, amaituta egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak emandako izaera bereko laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozedura.

  3. Erakundeak ezin izango dira bildu deialdi honetan araututako laguntzetara, baldin eta diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea eragin dien zehapen administratibo edo penalik badute edo horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik badute, sexu-diskriminazioaren ondoriozkoak barne, beti ere 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

Diru-laguntza kalkulatzeko orduan kontuan hartuko diren postu beteak edo okupatuak zehazteari dagokionez, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

Hiru tarteetan, betetako plaza guztiak diruz lagunduko dira, beti ere 2011-2012 ikasturterako finkatutako mugaz, eta 297/2002 Dekretuz ezarritako gela bakoitzeko haur-ratioak kontuan hartuz.

Nolanahi ere, 2011ko irailaren 15ean eskolatuta dauden ikasleak zenbatuko dira diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko. Ondorio horietarako, ez dira matrikulatutzat joko ikastetxean postu-erreserba eskatuta duten haurrak.

2011ko irailaren 15ean lau hilabete edo gehiago dituztela eskolatutako seinek ikasturte osoko diru-laguntza jasotzeko eskubide izango dute.

2011ko irailaren 15ean eskolatutako gainerako seinek, lau hilabete baino gutxiago badute, diru-laguntza jasotzeko eskubidea izango dute 2012ko urtarriletik uztailera bitartean.

  1. Hiru adin-tarteetan, urteko moduluaren % 60 finantzatuko zaio betetzen den plaza bakoitzari:

    (Ikus .PDF)

  2. Lehenengo artikuluan ezarritako zenbatekoa nahikoa ez bada egin diren eskaera guztiei erantzuteko eta handitzerik ez balego, ateratzen den zenbatekoa berdindu edo hainbanatu egingo da, guztizko zenbateko hori ezarri den mugari egokitzeko.

  1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Hezkuntzako sailburuordeari zuzendu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen Zuzendaritzara bidali behar dira, beti ere I. eranskinean azaltzen den ereduaren arabera. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Erregistro Nagusian aurkeztu ahal izango dira,Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian (01010 posta-kodean), edo Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuko bulegoetan (informazioa 012 telefono-zenbakian edo www.euskadi.net atarian) edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Posta-bulegoetan aurkeztuz gero, gutunazal irekian eraman beharko dira, lehenengo orriko goiburuan azal dadin zein egunetan eta zein ordutan onartu diren bulego horietan.

  2. Deialdi honi heltzeko, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

  3. Eskaerarekin batera, honako agiriak ere aurkeztu behar dira, nahitaez:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituztela egiaztatzeko, ziurtagiri hauek aurkeztuko dira.

      Foru Ogasunaren ziurtagiria, erakunde eskatzailea bere zerga betebeharretan egunean dagoela ziurtatzen duena.

      Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiriak, eskola Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela adierazten dutenak. Interneten bidez lortutako agiria aurkezten denean, baimenaren titularrak firmatu beharko du agiri hori.

    2. 2011 irailaren 15ean matrikulaturik dauden haurren zerrenda banakatua (II., III. eta IV. eranskinak), jaioteguna zehazten.

      1. eranskinean (2011n jaiotako haurrak) bereiztu egingo da matrikulatutako zein ume jaio zen maiatzaren 15a baino lehenago edo beranduago, eta familia-liburuaren haur bakoitza dagoen orrialdeko fotokopia aurkeztuko da.

    3. Haurren banaketa, adinaren arabera, baimendutako ikasgeletan (V. eranskina).

    4. Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskola-egutegia (VI. eranskina). 2011-2012 ikasturteko irakastegunak adieraziko dira bertan.

    5. Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskola-ordutegia (VI. eranskina).

    6. 2011-2012 ikasturterako eskatutako edo/eta jasotako bestelako laguntzen zerrenda (VII. eranskina).

    7. Erantzunkizunpeko adierazpena, diru-laguntza edo laguntza publikoa jasotzeko ezintasuna dakarren zehapen penal edo administratiborik ez izatekoa, ezta horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, sexua bereiztearren eragindakoak barne, beti ere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean ezarritakoaren arabera (VIII. eranskina).

    8. Hirugarren Interesatuen Datuen alta-orriak beteko ditu titularrak. Orri horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatuko zaizkio (Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan). Eskolak orri hori lehenago bete badu, ez du berriro bete beharko. Eskolak orri hori lehenago bete badu, ez du berriro bete beharko.

    9. Notario-ahalordea, edo kreditatzen duen beste dokumentua, eskatzaileari baimena ematen diona ikastetxearen izenean jarduteko.

    10. 2011-2012 ikasturteko aurrekontua (IX. eranskina).

    11. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eskolaren hezkuntza-langileen zerrenda, lan-egoera, eta euskarako eta ikasketen titulazioak adieraziz (X. eranskina). 2011-2012 ikasturte honetan kontratatutako lagunen tituluen eta lan-kontratuen fotokopiak baino ez dira bidali beharko.

      Eskaera epez kanpo aurkeztea izango da eskatutako laguntzak ukatzeko arrazoia (agindu honen 7. artikuluan ezarri da epea).

  4. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuak, bestalde, «Haur Hezkuntzako diru-laguntzak» izeneko fitxategian sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna. Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Ikastetxeen Zuzendaritza erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (Vitoria-Gasteiz; PK: 01010) jo beharko da.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek Ikastetxeen Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

  5. Hezkuntza eta laguntza-proiektua haur-eskolan gordeko da, eta agindu honen 16. artikuluan ezarritako jarraipen-batzordearen esku geratuko da. Hezkuntza-proiektu horrek ondokoak hartuko ditu barne, besteak beste:

    1. Haurren kopurua, urteen arabera, taldekatzeko irizpideak, unitate-kopurua, adinaren eta hizkuntza-ereduaren arabera.

    2. Unitate bakoitzeko haur-hezitzaileen zerrenda, honako hauek jasoz: lan-egoera, titulazioa eta hizkuntza-gaitasuna. Laguntza-langileen zerrenda ere jasoko da.

    3. Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskola-egutegia eta ordutegia eta eskainitako zerbitzuak: jantokia, mediku eta osasun-laguntza, laguntza psikologikoa, gurasoen eskola...

    4. Jarduketak hezkuntza-eremuan dituen balore, helburu eta lehentasunen definizioa.

  1. Ikastetxeen Zuzendaritza izango da diru-laguntzak emateko prozedura organo instrukzio-egilea, eta prozedura ebazteko egoki deritzen agiri guztiak eskatu ahal izango ditu.

  2. Ikastetxeen Zuzendaritzak zehaztasun eza edo hutsegiteren bat antzematen badu aurkeztutako eskabidean, eskatzaileari jakinarazi, eta hamar eguneko epea emango dio, zuzentzeko.

    Aipatu epean eskatzaileak zuzenketarik ez badu egin, eskaeran atzera egin duela joko da, 4/1999 Legearen 42. artikuluan jasotakoaren arabera eman behar den ebazpenaren ostean.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Ikastetxeen zuzendaria; Presidentea izango dena.

Hezkuntzako ikuskari nagusia edo haren ordezko moduan, Hezkuntzako ikuskari bat, Hezkuntzako ikuskari nagusi horrek izendatuta.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, zuzendaritza horretako titularrak izendatuta.

Ikastetxeen Zuzendaritzako bi pertsona, zuzendaritza horretako titularrak izendatuta. Idazkari-lanak egingo ditu horietako batek.

Balorazio-batzordearen eginkizuna izango da aurkezten diren agiriak aztertzea eta Hezkuntzako sailburuordeari proposatzea Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskola bakoitzari eman beharreko laguntza, 4. artikuluan azaldu diren irizpideak aplikatuz.

  1. Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena emango du, balorazio-batzordeak egindako proposamena aztertu eta gero. Ebazpen hori azaroa bukatu baino lehen emango du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Epea amaitu eta interesdunei ebazpenik jakinarazi ezean, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

  1. Diru-laguntza bi epetan ordainduko da. Lehenengoan, emandako diru-laguntza osoaren % 30 ordainduko da, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena (agindu honen 10. artikuluan aipatzen dena) argitaratu ondoren. Bigarren ordainketa, berriz, 2012ko uztailean egingo da, ikastetxeek honakoak aurkeztu eta gero: diru-laguntza nola erabili duen azaltzen duen memoria bat, eta haur-eskolak 2011-2012 ikasturtean izan dituen gastu eta sarrerak, xehakaturik. Agiri horiek Ikastetxeen Zuzendaritzari bidali behar zaizkio, eta Hezkuntzako ordezkaritzan aurkez daitezke, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetan. Agiriok 2012ko ekainaren lehen hamabostaldian aurkeztu behar dira.

  2. Ikastetxeen Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu diruz lagundutako jardueraren ziurtagiriak, hain zuzen ere egoki irizten dituenak, diruaren kopuru osoak, diru-laguntzen kopuruak zuzenak direla eta diru-laguntzak eurak ondo erabili direla ziurtatzeko.

  3. Aurkeztutako justifikazioa dela eta, diru-sarrerak egindako gastuak baino handiagoak direla egiaztatzen bada, Hezkuntzako Sailburuordetzak diru-laguntza kitatu egingo du; horretarako, antzemandako aldea gutxituko da, gain-finantzaketarik gerta ez dadin. Ondorio horietarako, organo horrek kitatze-ebazpena emango du, eta horretarako kontuan hartuko du abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura.

Deialdi honen bidez lortutako kopurua bateragarria izango da hezkuntza arloan eskumenik ez duten administrazio publikoen edo erakunde pribatuen mende dauden organoen bidez lortutako beste edozeinekin, baina diru-laguntza guztien batuketak ezingo du izan gastuaren % 100 baino gehiago. Halakorik gertatuko balitz, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera legokiokeen diru-laguntzari.

Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betekizun hauek izango dituzte:

  1. Ematen den diru-laguntza onartzea. Ebazpena EHAAn argitaratu ondoko hamabost egunetan pertsona/erakunde onuradunek diru-laguntzari beren beregi eta idatziz ez badiote uko egiten, diru-laguntza onartutzat joko da.

  2. Diru-laguntza helburu jakin batera ematen dugu, eta horrexetarako erabili behar da.

  3. Diru-laguntzaren hartzaileak, halaber, men egin behar die diru-laguntza eman duen administrazioak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin ditzaketen egiaztapen-ekintzei, eta Administrazioaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin ditzakeen kontrol-ekintzei, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak, bere 50.2 artikuluan adierazten duenez.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, eskumena duen sailaren bitartez, auditoretzak egin ahal izango ditu ikastetxeetan, emandako datuak benetakoak direla egiaztatzeko.

Diru-laguntza emateko bide eman zuten baldintzetako bat ez dela betetzen egiaztatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaio jasotako diru-zenbatekoa eta horren legezko interesak, beti ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat eta horri jarraiki. Eta batez ere kasu hauetan:

  1. Justifikatzeko obligazioa ez betetzea.

  2. Laguntza zertarako eman, horretarako ez erabiltzea.

  3. Behar diren baldintzak bete gabe lortzea laguntza.

  4. Agindu honen 13. artikuluan ezarritako obligazioetarikoren bat ez betetzea.

Deialdi honetan ezarritako baldintzak eta xedea behar bezala betetzen direla bermatzeko, jarraipen-batzordea eratuko da. Hauek izango dira batzordeko kideak:

Ikastetxeen zuzendaria edo haren ordezkoa, presidentea izango dena.

Hezkuntzako ikuskaria, balorazio-batzordeko kide baita.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak izendatutako teknikari bat.

Ikastetxeen Zuzendaritzak izendatutako teknikari bat, idazkaria izango dena.

  1. Jarraipen-batzordeak, berak zehazten duen prozeduraren arabera, bere esku izango du diru-laguntza jasotzen duen erakundeak bere betebeharrak zein neurritan betetzen dituen egiaztatzea.

  2. Horretarako, jarraipen-batzordeak, 14. artikuluan azaldu den bigarren ordainketa egin aurretik, erakunde onuradunek aurkeztutako datuak aztertu ahalko ditu, eta agindu zaizkion funtzioak betetzeko beharrezko irizten dien agiri osagarri guztiak eska ditzake.

Lehenengoa. Prozedura-gaietan agindu honek arautzen ez duenerako, osagarri gisa, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da, eta kontuan hartuko dira lege horri gero egindako aldaketak.

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren kontra, interesatuek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari. Horretarako hilabeteko epea izango dute, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Ikastetxeen Zuzendaritzari baimena ematen zaio agindu hau betetzeko beharrezko diren jarraibide guztiak eman ditzan.

Laugarrena. Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.