- AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Toys» Haur Eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Toys» Haur Eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 4510
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/27
- Argitaratze-data: 2011/09/15
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Zerotik urtebetera arteko haurrentzako unitate bat urtebetetik bira arteko haurrentzako unitate bihurtzeko, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloari dagokion baimena aldatzeko espedientea abiarazi du «Toys» Haur Eskola pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak, eta espediente hori aztertu da.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; bai eta gai horretan erabiltzekoak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48017083.
Izen espezifikoa: «Toys».
Titularra: Territorio Infantil 2008, S.L.
Helbidea: Kasune, 6.
Udalerria: Getxo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena: urtebetetik beherako haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 6 unitate, honelako edukierakoak:
2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat; bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
3 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


