Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 4592
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/27
  • Argitaratze-data: 2011/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzakoak, bere 42.2 artikuluan ezarri duenaren arabera, lanbide heziketako irakaskuntzen curriculumak lantokietako prestakuntza praktikoa hartuko du barne. Aipatu artikuluak dioenez, era berean, hezkuntza-administrazioei dagokie, euren eskumenen esparruan, eta toki-korporazioen eta gizarte- eta ekonomia-eragileen lankidetzarekin, irakaskuntza horien eskaintza programatzea; erakunde horiek, beraz, beharrezko neurriak abiarazi behar dituzte, Lanbide Heziketako ikasleei enpresan egin behar dituzten praktikak emateko.

Agindu horri eta baita ere abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuak bere 11. artikuluan agindu horren egin zuen garapenari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 5.2 artikuluak zehazten du prestakuntza-ziklo guztiek Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesional bat izango dutela. Halaber, aipatzen du modulua ez dela lana izango eta ez dutela modulua egin beharrik izango dagokien lanbide-ikasketei lotutako lan-esperientzia dekretu bereko 27.2 artikuluan ezarri bezala egiaztatzen duten pertsonek.

Ondorioz, eta LP modulua egiteak gastuak eragiten dizkienez moduluen garapenean parte hartzen duten eragileei, uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuak, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua egiteko modua arautzen duenak, bere II. kapituluan ezarri du enpresentzako eta ikasleentzako laguntzen programa. Halaber, Dekretuak bere 19.2 artikuluan adierazi duenez, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkaritza da laguntza-eskariak aurkezteko tokia. Beharrezkoa da, horrenbestez, ikastetxeei dei egitea, Administrazioa horretarako ezarri duen programa informatikoa baliaturik, ikastetxeek aipatutako eskariak izapide ditzaten, dagozkion dirulaguntzak kalkula ditzaten eta dirulaguntza horiek ordaintzea eska dezaten.

Horiek horrela, honako hau kontuan hartuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoak, bere VI. tituluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuan diru-laguntzak arautzeari dagokionez xedatu duena, hauxe

Enpresa eta ikasleen diru-laguntza zerrenda izenduna.

Eskaera hori zuzenean aurkez daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren edozein lurralde-ordezkaritzatan, edo Lanbide Heziketako Zuzendaritzan bertan; bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 38.4 artikuluan aurrez ikusitako bideetako edozein ere balia daiteke.

  1. Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera,deialdi honen izapidetzean jasotako datu pertsonalak zeinen tratamendu eta argitaratzea deialdian parte hartzen dutenek onartu duten Enpresetako praktiken kudeaketa izeneko fitxategi batean txertatuko dira. Fitxategi horren helburua izango da dirulaguntzen deialdi hau kudeatzea eta, baita ere, deialdian parte hartzen dutenei horren garapenaren berri ematea. Lanbide Heziketako Zuzendaritza da fitxategi horren erantzukizuna duen organoa. Sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkakotzeko eskubideak, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren aurrean gauzatu ahal izango dira honako helbide honetan: Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz.

  2. Deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Lanbide Heziketako Zuzendaritzari aurkeztutako dokumentuen egiazkotasuna beste erakunde publikoetan ere egiazta dezaten.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari Agindu honen aurka, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion Salan, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik