Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinarekin honako baimen hau ematen baita: «Donostiako Santa Teresa» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinarekin honako baimen hau ematen baita: «Donostiako Santa Teresa» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 4607
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/27
  • Argitaratze-data: 2011/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

«Donostiako (Gipuzkoa) «Santa Teresa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Compañía de Santa Teresa de Jesús» entitateko legezko ordezkariak eskatuta abiarazi den espedientea aztertu dugu. Espediente horretan, hain zuzen, baimena eskatzen da ikastetxe horren titularitatea aldatzeko.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta alor honetan ezar daitekeen indarreko legeria aztertu ondoren, hauxe

Lehenengoa. 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioak izango ditu agindu honek.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik