- AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 164
- Hurrenkera-zk.: 4133
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/27
- Argitaratze-data: 2011/08/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia
Testu legala
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) oinarrizko elementuak dira gaur egun, eta zenbait aldaketa eragin dituzte gizartearen esparru guztietan. Izatez, gizarteak gazteentzat bestelako oinarrizko prestakuntza eskatzen du, baita etengabeko prestakuntza herritarrentzat ere.
Hori dela eta, hezkuntza-sistemak erronka horri egin beharko dio aurre eta ikasleak gaur egungo gizartean egoki moldatzeko prestatu beharko ditu. Gauzak horrela, etorkizuneko aldaketa teknologikoetara egokitu ahal izateko trebatu beharko ditu ikasleak.
Behar horren jakitun, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2009-2010 ikasturtean 2.0 Eskola Proiektua garatzeari ekin zion.
Proiektu horren bitartez, IKTak ikastetxeetan integratu nahi dira eta, irakatsi eta ikasteko prozesuaren parte izango diren aldetik, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat erabiltzea hartzen da aintzat. Era berean, gaur egungo ikasgelak aldatzea eta azpiegitura teknologikoa eta heziketa-ekintza garatzeko oinarrizko konektagarritasuna izango duten ikasgela digital bihurtzea hartzen du aintzat.
Agindu honen bitartez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasgela digitalak ekipatzeko 2.0 Eskola Proiektuan aurreikusten diren arbel digital elkarreragileak, bideo-proiektagailuak, bozgorailuak, armairu metaliko elektrifikatuak eta haririk gabeko sistemak erosteko finantziazioa eskaini nahi zaie itunpeko ikastetxe pribatuei.
Ondorioz, kontuan hartuta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legea, honako hau
Agindu honen xedea da 2011-2012 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo maila emango duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egitea. Deialdi horren bitartez, ikastetxe horietan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hezkuntzaren esparruan integratzeko 2.0 Eskola Proiektua barne hartu ahal izatea lortu nahi da.
Agindu honen eranskinean jasotzen dira diru-laguntzaren mende dauden kontzeptuak.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak finantzatzeko 1.300.000 euroko zenbatekoa finkatu da.
Deialdi honen kargura eman beharreko diru-laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du, beraz, artikulu honetan adierazitako zenbatekoa gainditu. Baldin eta aurreko puntuan aitaturiko aurrekontua agortzen bada, banaketa proportzionala egingo da laguntzen onuradunen artean.
Diru-laguntzak 5. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera emango dira.
2011-2012 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako unitateak abian dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Agindu hau argitara eman aurreko lau urteetan zigorrik jaso ez badute hezkuntza-itunak erregulatutako araudian aurreikusten diren arau-hausteen ondorioz.
Gizarte eta zerga-betebeharren ordainketan egunean badaude, eta 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusten den moduan frogatzen bada 293/1987 Dekretua, irailaren 8koa, hezkuntza-itunei buruzko erregelamendua eta Ekonomia eta Ogasun Sailak ondorio horretarako ezarritako araudia onartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalean ezarritako kausaren batean dauden pertsonek ezin izango dituzte jaso Agindu honetan araututako diru-laguntzak, betiere ezarri zaien zigorrak adierazten duen aldian adierazitako Testu Bategina emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu du.
Izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze-prozeduraren batean edo zigor-prozeduraren batean egonez gero, eta honako diru-laguntza bideratzen ari bada, itzultze-prozedura edo zigor-prozedura amaitzearen baldintzapean emango da honako diru-laguntza.
Agindu honen eranskinean deskribatutako eta 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko irailaren 26ra bitartean sortutako gastuen eta eragiketen kostuak ordaintzera zuzenduko dira Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak.
Diru-laguntzaren mende dauden kontzeptuak Agindu honen eranskinean ezarritako estandarretara moldatu beharko dira.
Ikastetxeen Zuzendaritzaren esku egongo da agindu honetan aditzera ematen diren diru-laguntzen kudeaketa.
Agindu honen eranskinean aditzera ematen diren kontzeptuak soilik lagundu ahal izango dira diruz.
Diruz lagun daitezkeen elementuen kopuruak, banan-banan hartuta, ezin izango du gainditu 2011-2012 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako gela itunduen kopurua.
Diru-laguntzaren zenbatekoak, nolanahi ere, egindako erosketaren kostuaren % 90 beteko du, eta gastu hori dagokion fakturaren bidez frogatu beharko da. Agindu honen eranskinean adierazten da diru-laguntzaren gehieneko muga.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta diru-laguntzen zenbateko zehatza finkatzeko. Batzorde horrek egiaztatuko du aurkeztutako eskaerek Agindu honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten. Honako kide hauek izango ditu Batzorde horrek:
Ikastetxeen zuzendaritzako teknikari bat, presidente gisa jardungo duena.
Informazio-sistemen zerbitzuko teknikari bat, idazkari gisa jardungo duena.
Informazio-sistemen zerbitzuko teknikari bat.
Batzorde horrek ikastetxe eskatzaile bakoitzeko ebazpen-proposamena luzatuko dio Ikastetxeen zuzendariari eta banakako zenbatekoak adieraziko ditu proposamen horretan.
Eskabideak Ikastetxeen zuzendariari zuzenduko zaion idatzi baten bidez formalizatuko dira. Idatzi horretan eskatzailea identifikatuko da, eta haren sinadura jasoko da. Idatzia 6.1.2 puntuan adierazitako epearen barruan aurkeztuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Ikastetxeen Zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz edo 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusten diren bitartekoen bidez 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
Diru-laguntza eskatzeko idatzi horri honako dokumentazioa gaineratuko zaio:
Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.
Ardurapeko aitorpena; hemen jaso beharko da erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik jaso, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Halaber, konpromisoa hartzen da diru-laguntza emateko eskatutako eta kontuan hartutako betekizunetan eragina duten gertaera guztien berri emateko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen Zuzendaritzari, baita agindu honen helburu bererako jasotako edozein diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ere, edozein administraziok edo entitate publiko zein pribatuk emandakoak.
Eranskinean zerrendatutako kontzeptuetarako 2011ko urtarrilaren 1aren eta 2011ko irailaren 26ren artean egindako gastuen fakturak. Ildo horretan, kontzeptuetako bakar baterako ez dira faktura gisa onartuko proformako dokumentuak edo aurrekontuak. Era berean, Agindu honen eranskinean adierazten denaren arabera diruz lagun daitezkeen eragiketen fakturetan, prezioa ez ezik, zehaztasunak eta ziurtapenak ere adierazi beharko dira.
Legezko ordezkaritza duen pertsonaren sinadura eta identifikazioa edukiko duen eta behar bezala beteta egongo den eranskina.
Gastuak diruz laguntzeko eskabideak aurkezteko epea 2011ko irailaren 26ra arte izango da.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko pertsona parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko. Datuok, bestalde, Informatika-materiala izeneko fitxategian sartuko dira, informatika materiala eskuratzeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzak kudeatzeko. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna. Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak zuzendaritza horretan erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (Vitoria-Gasteiz; PK: 01010) jo beharko da.
Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunek baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.
Ikastetxeen Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean hutsik edo okerreko daturik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio huts horiek zuzentzeko. Epe hori amaitu eta huts horiek zuzendu ez baditu, eskabidea bertan behera geratu dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1. artikuluan aurreikusten den moduan.
Ikastetxeen zuzendariak du Agindu honen babesean aurkezten diren laguntza-eskabideak ebazteko eskumena.
Baliteke 2. artikuluko 1. paragrafoan agintzen den diru-kopurua nahikoa ez izatea eskaera guztiei erantzuteko, 5. artikuluko 4. paragrafoan esaten den gehienezko kopurua kontuan izanda. Horrela bada, diru-kopurua banatu egingo da eskaturiko betekizunak betetzen dituzten eskaera guztien artean, eta proportzioari begiratuta egingo da, hau da, eskaera guztiei erantzuteko behar beste diru izango balitz, ikastetxe bakoitzak guztizko diru-kopuru horretan izango lukeen proportzioari begiratuta.
Hartzen den ebazpena jakinarazi egingo zaie interesdunei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearen bidez hiru hilabeteko epean, diru-laguntzen deialdiaren agindua argitaratzen den egunetik aurrera.
Ez bada ebazpenik argitaratu aipaturiko epea bete orduko, zilegi izango dute interesdunek euren eskaera administrazio-isiltasunez ezetsitzat hartzeko.
Laguntzak emateko baieste-ebazpenean diru-laguntzen zenbatekoa zehaztuko da, eta zenbateko hori ordainketa bakarrean ordainduko da. Ebazpena argitaratu ondoren egingo da ordainketa.
Nolanahi ere, emandako ebazpenak ez du administrazio-bidea agortuko, eta entitate interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan aurreikusten den moduan eta denboran 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
Diru-laguntza jasoko duten ikastetxeek honako konpromisoa hartuko dute: deialdi honen bitartez diruz laguntzen diren baliabide teknologikoen bitartez ematea curriculumeko zenbait arlo edo unitate didaktiko.
Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean jardun beharko dute, ikastetxeko ordenagailu txiki eramangarrien fidantza kudeaketan, zaintzan eta erabilera egokian.
Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek xede berdinerako emandako laguntzekin, gainfinantziaziorik gertatzen ez den bitartean. Halakorik gertatuz gero, murriztu egingo da diru-laguntzaren zenbatekoa, dagokion gehieneko mugara arte.
Diru-laguntza ematea eragin zuten baldintzetako bat ez dela betetzen egiaztatzen bada, jasotako diru kopurua eta legezko interesak itzuli beharko dizkio ikastetxeak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeak xedatutakoaren arabera eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuari jarraiki Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren bidez onartu zen.
Lehenengoa. Interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete aukeran agindu honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari zuzenduta; horretarako hilabeteko epea dute, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Agindu honek jardunbideari dagokionean arautzen ez dituen alderdiak arautzeko, 30/1992 Legean xedatutakoa izango da aplikatzekoa 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkideari buruzkoa.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)


