Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, 2011ko maiatzaren 11ko Agindua aldatzen da. Agindu horren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko kidego hauetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleena, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleena, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Ira - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, 2011ko maiatzaren 11ko Agindua aldatzen da. Agindu horren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko kidego hauetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleena, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleena, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Ira

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 3845
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/08/01
  • Argitaratze-data: 2011/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2011ko maiatzaren 11ko Aginduak argitara eman zuen Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioentzat 2010eko azaroaren 16ko Aginduaren bidez (EHAA, 2010eko azaroaren 22koa) deitutako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena.

Juan Ramón Iraeta Quintela jaunak, Rubén Gómez González jaunak eta Iñigo Unzueta Mugarza jaunak agindu horren kontra jarritako gorako errekurtsoetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak aginduak eman ditu, hurrenez hurren, errekurtsogileen asmoak baiesteko eta lekualdatze-lehiaketan destino hauek esleitzeko eskubidea onartzeko: IES Balmaseda BHIn, Filologia espezialitatea, C hizkuntza-eredua; IES Samaniego BHI (Vitoria-Gasteiz), ingeleseko espezialitatea, D hizkuntza-eredua; IES Fray Juan de Zumarraga BHI (Durango), Teknologiako espezialitatea, D hizkuntza-eredua.

Halaber, Jesús María Pérez Oñate jaunak jarritako gorako-errekurtsoan, errekurtso-egilearen nahiak aintzat hartzen dituen agindua eman du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak. Izan ere, ezagutzen zaio lekualdatze-lehiaketan eman zaion destinoa, Balmaseda BHIn, Fisika eta Kimika espezialitatean eta C hizkuntza-eredua, ondoriorik gabe geratzeko eskubidea.

Ondorioz, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, hau

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko maiatzaren 11ko Aginduan -Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionario irakasleentzako lekualdatze-lehiaketaren behin-betiko esleipena argitara ematen duen Aginduan jasotzen den behin betiko ebazpena zentzu honetan aldatzea:

Juan Ramón Iraeta Quintela jaunari behin betiko destinoa esleitzen zaio IES Balmaseda BHIn: Filosofiako espezializatea eta D hizkuntza-eredua.

José María Cabo Airas jaunak galdu egiten du esleitu zitzaion behin betiko destinoa: IES Balmaseda BHI, Filosofiako espezialitatea eta D hizkuntza eredua.

Rubén Gómez González jaunari behin betiko destinoa esleitzen zaio IES Samaniego BHIn (Vitoria-Gasteizen): ingeleseko espezialitatea eta D hizkuntza-eredua.

Eva Solaun Unzaga andreak galdu egiten du esleitu zitzaion behin betiko destinoa: IES Samaniego BHI (Vitoria-Gasteiz), Ingeles espezialitatea eta D hizkuntza-eredua.

Iñigo Unzueta Mugarza jaunari behin betiko destinoa esleitzen zaio IES Fray Juan de Zumarraga BHIn (Durangon): Teknologiako espezialitatea eta D hizkuntza-eredua.

Itziar Ecenarro Camara andreak galdu egiten du esleitu zitzaion behin betiko destinoa: IES Fray Juan de Zumarraga BHI (Durango), Teknologia espezialitatea eta D hizkuntza-eredua.

Ondoriorik gabe uzten da Jesús María Pérez Oñate jaunari Balmaseda BHIn eman zaion esleipena, Fisika eta Kimika espezialitatean eta C hizkuntza-eredua.

Bigarrena. Juan Ramón Iraeta Quintela jauna, Rubén Gómez González jauna eta Iñigo Unzueta Mugarza jauna izendatzen dira 2011ko irailaren 1eko ondorio ekonomiko eta administratiboz, eta jatorrizko ikastetxea 2011ko abuztuaren 31n uzten dute.

Izendapenak baliogabetu egingo dira baldin eta lanpostu horietan aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte.

Ezin zaio uko egin ebazpen honetan lortutako lanpostuari.

Hirugarrena. José María Cabo Airas jaunak, Eva Solaun Unzaga andreak eta Itziar Ecenarro Camara andreak behin-behineko destinoa izango dute; izan ere, errekurtsoa ebaztean behin betiko destinoa galdu dute 2011ko irailaren 1eko ondorioekin.

Laugarrena. Behin betiko destinoa lortu arte, José María Cabo Airas jaunak, Eva Solaun Unzaga andreak eta Itziar Ecenarro Camara andreak derrigorrez parte hartu beharko dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan, eta lehentasun-eskubidea izango dute udalerria edo eskualdea aukeratzeko.

Etorkizunean merituak barematzeko, deialdi-aginduan xedatzen dena izango da kontuan.

Behin betiko destinoa lortu arte, behin-behinekoa izango dute dagokien lurralde historikoan, eta behin-behineko destino hori lortzeko, ikasturte-hasieran destinoak esleitzeko esleitze-ekitaldietan parte hartu beharko dute, beti ere urtean urteko ikasturte-hasierako esleipen-prozedura arautzen duen aginduak ezartzen duenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.