Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko abuztuaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Zarauzko Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abuztuaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Zarauzko Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4943
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/08/10
  • Argitaratze-data: 2011/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hiritu eta eraikitako ondarea birgaitzeko diren babestutako jarduerei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2011ko apirilaren 7ko alean argitaratu da udalak 2011ko martxoaren 30ean egindako Osoko Bilkuran hartutako erabaki hau: udalbatzak behin betiko onartu du Zarauzko Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2011ko maiatzaren 18ko alean, Zarauzko Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartu dela dion iragarkia argitaratu da.

HHBPBren testu bategina Udalbatzarrak onartu zuen 2011ko maiatzaren 16an izandako bilkuran.

Era berean, Zarauzko Udala Zarautzlur Lurzoru eta Etxebizitzarako Udal Erakundea hirigintza baltzuan txertatuta dago, bazkide bakarra delarik.

Horiek horrela, Zarauzko Herrigune Historikoari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

Zarauzko Herrigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzea, agindu honen eranskinean agertzen den planoan dagoen mugaketarekin bat eginda. Zarauzko Herrigune Historikoaren Birgaitze Plan Berezian jasota dago eremu hori, BIAren mugaketa izenarekin.

Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herrilan eta Garraioko sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 10a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

Ignacio maría ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik