Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, hainbat motatako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek eta Sailari lanbide-heziketan laguntzen dioten erakundeei atxikitako irakasleek prestakuntza-jardueretan parte har dezaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, hainbat motatako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek eta Sailari lanbide-heziketan laguntzen dioten erakundeei atxikitako irakasleek prestakuntza-jardueretan parte har dezaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 4256
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/08/30
  • Argitaratze-data: 2011/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren bitartez, etengabeko prestakuntza jarduerak sustatu ditu Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten irakasleentzat; izan ere, lanean ari diren irakasleen espezializazio, gaitasun eta gaurkotzerako lehentasunezkotzat jo ditu.

Sailak sustatu edo lagundutako instituzio-eskaintza honen osagarri moduan, interesgarritzat jo da banakako diru-laguntzen deialdia ere egitea. Deialdi honek, alde batetik, jarduneko irakasleak bultzatu nahi ditu prestakuntza-jardueretan parte har dezaten, Sailak diruz lagundu edo antolatu ez baditu ere, irakasleen lanbide-gaikuntzari mesedegarri zaizkiolakoan, eta ondorioz, hezkuntza-sistemaren hobekuntzari eta ikasleei eskainitako irakaskuntzaren kalitateari ere. Deialdiak, bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate et Ikerketa Sailak diruz lagundutako eskaintzan parte hartzen duten irakasleei laguntza emango die horretatik sortzen diren joan-etorrien gastuak ordainduz.

Arlo horretan diharduten erakundeek irakasleen etengabeko prestakuntzarako eskaintzen dituzten jarduerak ugariak direnez, eta irakasleen interesak ere anitz direnez, bidezko da laguntza-sistema bat arautzea, irakasleen kolektiboek laguntzez nola baliatu behar duten zehazteko, jarduera-motaren arabera. Sistema horri jarraiki ezarriko dira eman daitezkeen gehienezko diru-kopuruak, laguntzak hobeto banatu eta jasotzaileen arteko txandakatze egokiagoa lortu ahal izateko.

Horregatik, honako hau

  1. Banakako diru-laguntzetarako deialdia egitea langile hauei: Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten irakasleei, Hezkuntza Ikuskatzailetzako langileei, Hezkuntza Administrazioko irakasleei, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketako Euskal Institutuko langileei, LHko Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako langileei eta TKNIKAko Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroko langileei, parte hartzen laguntzeko 2010eko urriaren 1a eta 2011ko urriaren 1a eta 2012ko irailaren 30a bitartean amaitu diren eta amaitzen diren prestakuntza-jardueretan.

    35.000 euro erabiliko dira deialdi hau finantzatzeko, beti ere Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

  1. Diru-kopuru hori handitu ahal izango da. Horretarako, kontuan hartuko da zenbat eskatu den, guztira, diru-laguntzatan, zein aurrekontu geratu den agortu barik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste programa batzuk burutu eta gero, eta beti ere horiek ebatzi baino lehenago. Egoera horren berri, bestalde, EHAAn argitaratuko da, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako ebazpen baten bitartez.

Diru-laguntzak honela sailkatzen dira:

  1. Atzerriko hizkuntzetan prestatzeko jarduerak egiteko laguntzak, berdin izanik non egiten diren eta zein modutan egiten diren, hau da, presentzialak edo on linekoak diren.

  2. Eskatzaileak duen jarduketa-alor, irakaskuntza edo espezialitate-curriculumarekin zuzenean lotutako beste prestakuntza-jarduera batzuetan prestatzeko jarduerak egiteko laguntzak.

  1. Aurreko artikuluan adierazitako laguntza-moten arabera, laguntzetan gehienez ere diru-kopuruak hauek jasoko dira:

    (Ikus .PDF)

  2. Honela kalkulatuko da eskabideei emateko laguntza: aurreko paragrafoan laguntza mota bakoitzarentzat ezarri diren gehienezko zenbatekoak kontuan hartuta, baita 8. artikuluan aurreikusten diren gastu diruz lagungarriak ere

  3. Deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak nahikoa izanez gero goian adierazitakoaren arabera kalkulatutako laguntzen guztizko zenbatekoari aurre egiteko, laguntza bakoitzari kalkulatu zaion zenbatekoaren arabera esleituko dira laguntzak. Bestela, hasieran emandako diru-laguntza proportzionalki murriztuko da, egon dagoen aurrekontura doitzeko.

Laguntzak bateraezinak dira euren artean, eta, beraz, ezin daiteke laguntza bat baino gehiago jaso deialdiko eta pertsonako. Bateraezinak dira, gainera, beste bideren batetik jaso litekeen beste edozein laguntzarekin, hots, Europako programetakoekin eta bestelakoekin.

Laguntzak eskatu ahal izango dituzte:

  1. Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek. Irakasle horiek lanpostua izan behar dute Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eman eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko ikastetxe publikoetan edo itunpeko ikastetxe pribaturen batean, eta ikastetxeek, berriz, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko baimen ofiziala izan behar dute eta otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak baimendu behar ditu (32/2008 Dekretua, Hezkuntza Sistemaren Lanbide Heziketako antolamendu orokorra ezartzen duena).

  2. Hezkuntza Ikuskaritzako langileak.

  3. Hezkuntza Administrazioan lanpostua duten irakasleek.

  4. Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuari atxikitako langileek

  5. LHko Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako langileek.

  6. TKNIKAko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko langileei.

    Inork ez erakunderik ez pertsonarik ezin izango du parte hartu agindu honen bidez araututako diru-laguntzen edo laguntza publikoen deialdietan, baldin eta zigor edo administrazio-zehapena dela-eta diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu badu edo horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean badu, sexu-diskriminazioagatik eragindakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 2005/18 Legearen arabera.

Laguntzak emateko, baldintza hauek guztiak bete behar dira:

  1. Jarduera egiten denean, onuraduna jarduneko irakaslea izatea aurreko artikuluan adierazitako zentroren batean.

  2. Hezkuntza-administrazioak berak antolaturiko antzeko prestakuntza-jarduerarik eskura ez izatea, edo, izatekotan, bertan parte hartzea eskatu eta onartu ez izana.

  3. Eskatzaileak egiten duen lanarekin edo espezialitate-arloarekin lotuta dagoen prestakuntza-jarduera izatea.

    Ondorio horietarako, ikastetxeko plantilla berrantolatu, eta ordezkapenak egin behar izan dituzten bitartekoek eta funtzionarioek eta horien ordezkoek jardun-eremutzat alegatu ahal izango dituzte azken bi urteetan izan dituztenak, betiere egoera hori egiaztatzen badute.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez diruz laguntzea oso-osoan jarduera.

  5. Prestakuntza-jarduera 2010eko urriaren 1a eta 2011ko irailaren 30a bitartean biak barne amaitzea.

  6. Jarduera lanorduetan egin beharrekoa bada, horretarako baimena izatea.

  1. Deialditik kanpo geratzen dira jarduera egiten den bitartean ikasteko lizentzia duten irakasleak.

  2. Deialditik kanpo geratuko dira prestakuntza-jardueren eskabideak, baldin eta ikastetxean prestatzeko jardueren deialdiko baldintzak betetzen badituzte eta ikastetxe bereko hainbat irakaslek aurkezten badituzte.

Matrikula edo inskripzio-gastuak oso-osorik diruz lagundu ahal izango dira, beti ere 3.1 artikuluan jasotako gehienezko zenbatekoa gainditzen ez badute; dena den, gainditu edo baliokidetzen ez diren edo amortizatzen diren ikasgaien zati proportzionala kenduko da.

Inoiz ez dira diruz lagunduko tituluak jasotzeko egiten diren gastuak edo prestakuntza-jarduera egiteko behar diren materialenak.

Eskabidea egiteko, I. eranskina erabiliko da (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web orritik eskuratu daiteke), eta dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio:

  1. NANaren fotokopia.

  2. Jardueraren deialdia. Bertan, gutxienez, honako hauek jasoko dira: erakunde antolatzailea, jardueraren izenburua, hasiera eta amaiera-egunak, tokia, matrikularen kostua eta egitaraua zehatz-mehatz azalduta. Dokumentazio hori ez da aurkeztu beharko balio akademikoa duten ikastaroetarako.

  3. Unibertsitate-ikasketak (diplomak, lizentziaturak, doktoretzak...) justifikatzeko, noten ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da.

    Gainerakoetarako (jardunaldi, kongresu, ikastaro, master, espezializazio-ikastaroetarako...), bertaratze edo aprobetxamendu-ziurtagiria edo horren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da. Atzerriko hizkuntzen ikastaroen kasuan, dagokion ziurtagiria, jatorrizkoa, edo bertaratze-ziurtagiriaren kopia konpultsatua.

  4. Matrikula-ordezkagiria, jatorrizko ordainagiriarekin batera edo horren fotokopia konpultsatuarekin batera.

  5. Ikastearren ordaindu beharreko hileko kuoten jatorrizko ordainagiriak edo horien kopia konpultsatuak.

  6. Norberaren iritzi-txosten laburra (folio bat edo bi), ekitaldia nola gauzatu den azalduz.

  7. Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria zuzendariaren oniritzia izan behar du eta II. eranskinaren arabera egingo da edo abian den ikasturteko irakastaularen kopia, idazkariak behar bezala alderatua, eta, behar izanez gero, egin behar den prestakuntza-jarduera 6.c artikuluan zehaztutakoarekin bat datorrela dioen ziurtagiria. Hezkuntzako Ikuskaritza teknikoan diharduten irakasleen kasuan, dagokion barrutiko koordinatzailearen ziurtagiria, Ikuskaritzako lurraldeburuaren oniritziaz; bertan egiaztatu behar da egingo den prestakuntza-jarduera bat datorrela 6.c artikuluan zehaztutakoarekin. Kualifikazioen eta Lanbide Heziketako Euskal Institutuko eta LHko Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako irakasleen kasuan, eta TKNIKAkoenean ere, zuzendariek egiaztatu beharko dute ekintza bat datorrela 6 c. artikuluan zehaztutakoarekin.

  8. Zinpeko aitorpena, deialdi honetara biltzen den jarduera hori bera egiteko beste inongo laguntzarik jaso ez dela dioena.

  9. Jarduera lan-orduetan egiten bada, parte hartzen uzteko baimen idatzia aurkeztu behar da.

  10. Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena eskaera egin duen pertsonak ez duela zehapen penal edo administratiborik diru-laguntza edo laguntza publikoa jasotzeko, edo ez duela horrelakorik jasotzeko legezko debekurik edo desgaikuntzarik, sexua bereiztearren gertatutakoak barne, beti ere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean ezarritakoaren arabera.

  1. Eskabidea bete, hilabeteko epean aurkeztu beharko da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.eta aurreko artikuluan adierazitako dokumentazioarekin batera. Eskabideari aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa ere aurkeztu beharko zaio.

  2. Eskatzailearen lanpostua non dagoen, lurralde horretako Hezkuntza-ordezkaritzan aurkeztu beharko dira eskabidea eta horri erantsi beharreko dokumentazioa edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan eta 72/2008 Dekretuan adierazten diren egoitzetakoren batean (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea. 72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa).

  3. Aurkeztutako eskabidean akats edo okerrik sumatzen bada, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan, eta adierazi egingo zaio, epe hori igaro eta zuzentzen ez bada, eskabidean atzera egin duela. Horretarako, ebazpena emango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan zehazten diren baldintzetan.

  1. Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan araututako laguntzak.

  2. Ebaluazio-batzorde bat osatuko da, eta honako hauek osatuko dute: Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzako funtzionario batek, batzordeburu-lanetan jardungo duenak, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako funtzionario banak Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak izendatuak eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako funtzionario batek.

    Batzorde horrek ziurtatu egingo du baldintzak betetzen direla, eta Agindu honetan jasotako aurreikuspenak aplikatuta, behin-behineko ebazpen-proposamena prestatuko du; bertan, aurkeztutako eskabide guztiak jasoko dira eta adieraziko da zenbateko diru-laguntza kalkulatzen den zuzen eskatu diren eskabideentzat eta zein arrazoi dagoen gainerakoak ukatu edo ez onartzeko.

  3. Ebaluazio-batzordeko buruak ebatzita eta betiere 2011ko azaroaren 21a baino lehen, azken ebazpen-proposamen hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web orrian azalduko da interesdunek 10 egun baliodunetan alegazioak jartzeko aukera izan dezaten.

  4. Jendaurrean jartzeko epe hori amaitu eta gero, jartzen diren alegazioak kontuan hartu, eta prozeduraren behin betiko ebazpen-proposamena idatziko du Ebaluazio-batzordeak, eta erabakia Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari helaraziko dio.

  5. Ebaluazio-batzordeak egindako proposamena ikusita, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak prozedura ebatziko du.

  6. Ebazpenak onuradun-zerrenda jasoko du, eta bertan adieraziko da nor den onuradun bakoitza, zein prestakuntza-jarduera diruz lagunduko zaien eta zenbateko diru-laguntza ematen zaien; era berean, ukatu edo onartu ez diren eskabideen zerrenda ere azalduko da, eta diru-laguntza ukatzeko edo ez onartzeko adieraziko da.

  7. Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez amaitzen administrazio-bidea, eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, beti ere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluen arabera.

  8. Ematen den ebazpena interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan argitaratuko da 2011ko abenduaren 30a baino lehenago. Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak argitalpen hori koordinatuko du, kasu guztietan egun berean argitara dadin.

    Hori gorabehera, jakinarazi eta hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

  9. Aurreko idatzi-zatian adierazitako eguna igaro, eta iragarki-taula horietan ebazpenik jarri ez bada, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute beka-eskabidea, beti ere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea; lege hori partzialki aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak).

  10. Agindu honetako laguntzen onuradunei ez zaie laguntzarik emango, ez emandakoa ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat bukatu gabe badago edo izapidetzen ari bada.

Behin betiko ebazpena eman ondoren ordainduko da laguntza, dena batera.

Onuradunak diru-laguntza eskatu eta jasotako eta gero, jasotako diru-kopurua eta horrek sortutako lege-interesak itzuli beharko ditu kasu hauetan: onuradunak ez badu erabiltzen beren beregi eskatutako helbururako, ez badu burutzen diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera, ez badu justifikatzen erabili duela finkaturiko xedeetarako edo, orokorrean, ez baditu betetzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluan, Agindu honetan edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako eginbeharrak. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan eman diren diru-laguntzen berme eta itzulketak arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakundeen baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezarri dituen 698/1991 Dekretuak, abenduaren 17koak, ezarritako jardunbideari jarraituko zaio; hori gorabehera, egin beharreko guztiak ere beteko dira. Kopuru horiek diru sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, «Lanbide-heziketako irakasleen prestakuntza» izeneko fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau kudeatzeko eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko. Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena emate diote Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari aurkeztutako dokumentuak benetakoak direla egiaztatzeko beste erakunde publiko batzuetan.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Jardunbide-gaietan Agindu honetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea aplikatuko da.

Hirugarrena. Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari baimena ematen zaio Agindu hau garatu eta aplikatzeko jarraibide zehatzak eman ditzan.

Laugarrena. Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik