- AGINDUA, 2011ko abuztuaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arrunta ebatziz notarioak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko abuztuaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arrunta ebatziz notarioak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 180
- Hurrenkera-zk.: 4605
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/08/30
- Argitaratze-data: 2011/09/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea ikusi da. Notariotza horiek, bestalde, 2011ko maiatzaren 16ko Ebazpenaz (2011ko maiatzaren 26ko Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea:
Vitoria-Gazteizko notariotzarako (aurreko lehiaketan emateke geratu baitzen Monzón Moreno jaunaren protokoloa), Blanca Palacios Guillén andrea, oposizioetatik datorrena.
Bilboko notariotzarako (Antonio José Martínez Lozano jaunak erretiroa hartu duenez), Ruperto Isidoro Martínez Martínez jauna, oposizioetatik datorrena.
Eibarko notariotzarako (Emilio Germán Carballo jauna lekuz aldatu delako), José Areitio Arberas jauna, Alcudiako notarioa.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 30a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


