Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketako sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua (LPM) egin izanagatik laguntzak emateko deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketako sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua (LPM) egin izanagatik laguntzak emateko deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 4610
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/01
  • Argitaratze-data: 2011/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren bidez, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma arautu eta hura Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri zen. Dekretu horretan, bidenabar, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen oinarrizko alderdiak azaldu ziren.

2008ko ekainaren 10eko Aginduak, berriz, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrez gain, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan parte hartzen dutenek Lantokiko Prestakuntzako modulua, hau da, enpresatan praktikak nahitaez egin beharra ezartzen du aipatu Aginduak.

2011ko apirilaren 20ko Aginduak Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza modulua egitea arautzen du.

Praktiken fase hori gauzatzearen eta horren jarraipena eta ebaluazioa egitearen ondorioz, kostu ekonomiko gehigarriak sortuko zaizkie ikasleei eta enpresa laguntzaileei. Kostu horiek enpresetako instalazioen eta langileen erabileraren ondoriozkoak izango dira, baita ikasleak enpresetara joan eta etortzearen ondoriozkoak ere.

Diru-laguntzen programa honi aurre egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Lantokiko Prestakuntza modulua diruz laguntzera zuzenduko den aurrekontu-zuzkidura esleitu du bere Aurrekontu Orokorretan.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren arabera azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitakoa eta, zehazki, EAEko Herri Administrazioaren diru-laguntzak arautzen dituen VI. tituluaren arabera, honakoa

Lehenengoa. Xedea.

2011ko apirilaren 20ko Aginduan ezarri bezala, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua egin izanagatik laguntzak emateko deialdia egitea.

Bigarrena. Baliabide ekonomikoak

Deialdia finantzatzeko 490.000 euro izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

Hirugarrena. Eskabideak aurkeztea.

  1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren 17.3 artikuluan ezartzen denez, agindua argitaratu aurretik aurkeztutako eskabideak baliozkoak izango dira. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta gehienez ere 40 eguneko epean bidali beharko dituzte erakunde laguntzaileek Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzara ikasle eta enpresek egindako laguntza-eskabideak.

  2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluaren indarrez, eskaerak ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, erakunde interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean hutsegitea zuzendu dezan edo ezarritako dokumentuak aurkez ditzan; adierazirik, hori beteko ez balu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela; horretarako, ebazpena emango da lege beraren 42. artikuluan jasotako baldintzen arabera.

    Laugarrena. Baldintzak eta betekizunak.

    2011ko apirilaren 20ko Aginduan aurreikusten dira deitzen diren laguntzak eskatzeko eta emateko baldintzak. Halaber, ezin izango dute deialdi honetan parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak lortzeko debekuarekin zehatu direnak zehapenak dirauen bitartean, betiere diru-laguntzen edo laguntza publikoen arloko arau-hausteengatik ezarritako zigor irmoaren ondorioz zehatu badira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan ezarritakoaren arabera. Era berean, ezin izango dute parte hartu sexua bereizketagatik zigor administratiboa edo penala betetzen ari direnak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez debeku horrekin zehatutakoak. Egoera hori egiaztatzeko, eskabide-ereduko erantzukizunezko aitorpena sinatu beharko da.

    Bosgarrena. Datu pertsonalak.

    Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoari jarraituz, deialdi hau bideratzean bildutako datu pertsonalak «4. Enpresetako praktikak kudeatzea, Lanbide Heziketako Zuzendaritza» deritzan fitxategian barne hartuko dira parte-hartzaileek baimena eman dute datu horiek tratatu eta argitara emateko. Fitxategi horren xedea da diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea eta deialdian parte hartzen duten pertsonei deialdiaren garapenaren berri ematea. Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubideak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren aurrean balia daitezke. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Era berean, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren frogatzeko beste erakunde publiko batzuetan.

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean agindu honen aurkako aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezake interesdunak. Hilabeteko epea izango du horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar diezaioke, zuzenean, Auzitegi Nagusiari (dagokion epaimahaiari), bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena. Agindu honetan azaltzen ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoa aplikatuko da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkera aintzat hartuta, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko azaroaren 11ko Legean eta 2011ko apirilaren 20ko Aginduan xedatutakoa ere.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik