Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez, 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzion - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez, 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzion

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 4650
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/12
  • Argitaratze-data: 2011/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen; halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioek espezialitate berriez jabetzeko prozeduraren deialdia ere egin zen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraituz, aukeratutako pertsona hautagaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, bai praktikak burutzetik salbuetsita ez daudenei, edo salbuetsita egonda ere, praktikak hastea erabaki dutenei ere.

Bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 27ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionarioak izendatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez eta 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak. Eta Agindu honen V. eranskinean zerrendatzen diren aukeratutako hautagaiak ikasturte batean praktika-aldia betetzeko legez atzerapen egoeran daudela adierazi zen. Horrenbestez, 2011-2012 ikasturtean egingo dituzte praktikak.

Azkenik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaietako bat praktiketako funtzionario izendatuko da, erabaki judiziala betez.

Horren ondorioz,

Lehenengoa. Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaia Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, I. eranskinean jasotzen dena, erabaki judiziala betetzearen ondorioz.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea, hain zuzen ere, ikasturte akademiko batean praktika-aldia betetzeko legez atzerapen egoeran egon ondoren.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Agindu honen III. eranskinean zerrendatzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea. Horiek praktikak egitera behartuta daude.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Agindu honen IV. eranskinean zerrendatzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea. Gutxienez ikasturte batean zehar karrerako irakasle funtzionario gisa zerbitzuak eman dituztenez, praktika-aldiaren ebaluazioaz salbuetsita daude.

  5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak, Agindu honen V. eranskinean zerrendatzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea. Praktikak egiteaz salbuetsita egonda ere, praktika-aldia egitea erabaki dute. Funtzionario horiei praktika-aldian ez zaie ebaluaziorik egingo.

    Bigarrena. Agindu honen VI. eranskinean zerrendatzen diren aukeratutako hautagaiak, praktika-aldia betetzeaz salbuetsita daude eta beren promozioko aukeratutako gainerakoekin batera karrerako funtzionario gisa izendatu arte, jatorrizko Kidegoan jarraitzea erabaki dute.

    Hirugarrena. Agindu honen VII. eranskinean zerrendatzen diren aukeratutako hautagaiak 2011-2012 ikasturtean praktika-aldia betetzeko legez atzerapen egoeran daudela adieraztea.

    Laugarrena. VIII. eranskinean zerrendatutako hautagaiak 2011-2012 ikasturtean eranskin horretan adierazten den kidegoan eta espezialitatean praktika-aldia egiteari uko egiten dio. Horren ondorioz, karrerako funtzionario gisa izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren 13.4 atalak xedatutakoaren arabera.

    Bosgarrena. Praktiketako funtzionario gisa izendatzeak 2011ko irailaren 1az geroztik ondorio ekonomiko eta administratiboak eragiten ditu, eta horren ondorioz, praktika-aldia burutzeko, esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.

    Beren lanpostuan hasten ez diren hautagaiek karrerako funtzionario gisa izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

    Seigarrena. Agindu hau betez egindako izendapenak, hautatuak izan diren hautaketa-prozeduraren deialdiak ezarritako parte hartzeko eskakizun orokorrak eta bereziak betetzearen mende egongo dira.

    Praktiketako funtzionario gisa izendatzeko aukeratutako hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu osagarri bat argitaratuko da. Agindu horretan, aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak izendapenetik baztertu egingo dira.

    Zazpigarrena. Agindu honen bidez izendatutako funtzionarioen erregimena praktiketako funtzionarioentzat indarrean den legeriak ezarritakoa izango da.

    Zortzigarrena. Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketako zuzendariari.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia →

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.