- AGINDUA, 2011ko irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako Azcarate Enea Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren 2011-2012ko ikasturteko plangintza aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako Azcarate Enea Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren 2011-2012ko ikasturteko plangintza aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4941
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/14
- Argitaratze-data: 2011/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, 2011-2012 ikasturterako plangintza aldatzea eskatzeko inprimakiak eta 2010-2011 ikasturterako zenbat ikasgela itunduko diren onartu eta argitara eman ziren; era berean, eskabideak aurkezteko egutegia ere onartu eta argitara eman zen.
Ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak, hezkuntza premia bereziko ikasleei eskola orohartzaile eta integratzailearen esparruan eman beharreko erantzuna arautzekoak, 4.4 artikuluan ezartzen duenez, talde multiprofesionalak dagokion eskolatze-proposamena egin eta jarduketa-plana ezarriko du, ikasleen hezkuntza-beharrizan espezifikoen arabera; halaber, laguntza eta baliabide osagarriak ere zehaztuko ditu, hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, betiere. Orobat, dekretu horren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko administrazio-xedapenak garatuko ditu, itunpeko ikastetxeetan hezkuntza premia bereziko ikasleei arreta emateko behar diren baliabide espezifikoak zehazteko.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan, 2011-2012 ikasturtean, egon badago hezkuntza premia bereziko ikasleak eskolatu beharra, autismo-arloko nahasmendu baten ondoriozkoa, eta behar hori hezkuntza bereziko unitate egonkorretan gauzatu beharrekoa izanik, beharrezko ikusi da Azcarate Enea HBIP itunpeko ikastetxea arduratzea halako ikasleen eskolatzeaz, berau baita eskolatze-mota horri erantzuteko gaitasuna daukan bakarra.
Donostiako Azcarate Enea Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuak baimena eskuratzeko baldintzak bete ostean, agindu honen bidez aldatu egiten da ikastetxe horren plangintza 2011-2012ko ikasturterako. Hortaz, honako hau
Donostiako Azcarate Enea Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren 2011-2012ko ikasturteko plangintza aldatzea, agindu honi atxikitako eranskinean adierazitako moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 14a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)


