- AGINDUA, 2011ko irailaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko «Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao- Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa»-ren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko irailaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko «Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao- Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa»-ren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5210
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/19
- Argitaratze-data: 2011/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
Lehenengoa. Javier Viar Olloqui jaunak Bilboko «Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa» fundazioaren ordez eta izenean izenpetutako eskabidea aurkeztu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean 2011ko uztailaren 18an, fundazioaren estatutuen aldaketa fundazioaren izena aldatzeari buruzkoa inskribatzeko eskatuz Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari, eta, horren ondorioz, gaztelaniazko estatutuen 1. artikuluaren testua eta euskarazko estatutuen 1., 4., 5., 13., 16. eta 19. artikuluen testua aldatzeko eskatuz. Espedientean dagoen dokumentazioa bidaltzen da.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.
Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.
Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau
Lehenengoa. Bilboko (Bizkaia) «Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao-Bilboko Arte Eder Museoa Fundazioa»k aldatu egin du bere izena, eta aurrerantzean «Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao-Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa» izango da. Aldatu egiten ditu, horregatik, gaztelaniazko estatutuen 1. artikuluaren testua eta euskarazko estatutuen 1., 4., 5., 13., 16. eta 19. artikuluen testua.
Bigarrena. Fundazioaren estatutu-aldaketa hori inskribatu dadila agintzea, agindu honen data duela, eta 2011ko uztailaren 12an José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz (protokolo-zenbakia: 2742).
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 19a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.


