- AGINDUA, 2011ko irailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kideak kargutik kendu eta, ondorioz beste batzuk izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko irailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kideak kargutik kendu eta, ondorioz beste batzuk izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 5057
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/20
- Argitaratze-data: 2011/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
4/1990 Legearen 30. artikuluan aipatzen denez organo honen batzordekideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak izendatuko ditu Eusko Jaurlaritzaren sail desberdinenen eta Lurralde Politikarako Batzordearen proposamenak ikusita.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretua ikusita, eta Eusko Jaurlaritzarako, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako proposamenari atxikiz, hauxe
Lehenengoa. Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kide izatetik Oskar Zabala Rabadán jauna kentzea, Energia eta Meategien zuzendari izateari utzi baitio.
Bigarrena. Jorge Letamendia Belzunce jauna, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako proposamenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kide izendatzea.
Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 20a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


