- AGINDUA, 2011ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4937
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/28
- Argitaratze-data: 2011/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Sail hrrnetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honetako eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Lanpostuan aritzeko eranskinean adierazten diren eskakizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek eskabideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara bidali beharko dituzte, eta bertan beren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dituzte. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.
Izangaiek, aurrekoez gain, lanpostua betetzeko beharrezko diren eskakizunak eta agertutako merituak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Nolanahi ere, nahi beste argitalpen, txosten edo bidezko iritzitako edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.
Laugarrena. Deialdi honen ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 28a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)


