Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko irailaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2011ko ekitaldia ixteko eragiketei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko irailaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2011ko ekitaldia ixteko eragiketei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 5094
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/29
  • Argitaratze-data: 2011/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere organismo autonomoen 2011ko ekitaldiari dagokionez, kontabilitate-prozesuan esku hartzen duten organoen bitartez, urteko kontuak prestatzeko eta aurrekontuen likidazioa koordinatu eta arintzeko, beharrezkotzat jotzen da ekitaldia ixteko eragiketak arautzea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuak esleitutako ahalmenez baliatuz, ondoko hau,

Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldia ixteko eragiketei aplikatuko zaie, baita administrazioko organismo autonomo hauetako eragiketei ere: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE), Euskal Herriko Polizi Ikastegia, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP), Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.

Ondorengo hauek izango dira Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoan 2011ko ekitaldiari dagozkion kontabilitate-agiriak jasotzeko azken egunak:

  1. 2011ko urriaren 3ra arte:

    1. Aurrekontuetako aldaketei buruzko agiriak eta kontabilitateko egozketa egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa teknikoak jasotzen dituztenak. Salbuetsi egiten dira I. kapituluko gastuei eragiten dietenak eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak direnak.

    2. «A» agiriak, kudeaketaren hainbat alditan burutu behar diren gastuetarako baimenei dagozkienak. Salbuetsi egiten dira I. kapituluko gastuei eragiten dietenak eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak direnak.

  2. 2011ko urriaren 28ra arte:

    «D» agiriak, aldez aurretik fiskalizatu beharrekoak diren kontratuei eta II. eta VI. kapituluei egoztekoak diren kontratuei dagozkienak.

  3. 2011ko azaroaren 18ra arte:

    «D» agiriak, aldez aurretik fiskalizatu beharrekoak diren diru-laguntzei eta IV. eta VII. kapituluei egoztekoak diren diru-laguntzei dagozkienak, baita kontabilitateko egozketa zuzenerako beharrezkoak diren kapitulu horien A/ eta A agiriak ere.

  4. 2011ko azaroaren 30era arte:

    1. «A Aurretiaz izapidetzeko» agiriak, gastu-espedienteei dagozkienak.

    2. «AD», «D», «O» eta «DO» agiriak, administrazioko organismo autonomoei, zuzenbide pribatuko ente publikoei eta sozietate publikoei egindako eskualdaketei dagozkienak, IV. eta VII. kapituluei egoztekoak; eta «R», «RI» eta «MI» agiriak, organismo autonomoetan kapitulu berberei egoztekoak.

    3. «D», «O» «DO» eta «ADO» agiriak, VIII. kapituluari egoztekoak diren gastuei dagozkienak, langileentzako maileguei dagozkienak izan ezik.

    4. «ADO» agiriak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritzen gastuen kontuetarako aurreraturiko funtsak berrezartzekoak eta funtsak bidaltzekoak.

    5. «DO» agiriak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko besterentzeen kontuko funtsak berrezartzekoak.

  5. 2011ko abenduaren 12ra arte:

    1. «AD», «D» eta «DO» agiriak, aldez aurretik fiskalizatu beharrekoak ez diren diru-laguntzei eta IV. eta VII. kapituluei egoztekoak diren diru-laguntzei dagozkienak, baita kontabilitateko egozketa zuzenerako beharrezkoak diren kapitulu horien A/ eta A agiriak ere.

    2. «D Aurretiaz izapidetzeko» agiriak, gastu-espedienteei dagozkienak.

    3. «ADO» agiriak, nomina-aurrerapenei eta langileentzako maileguei dagozkienak. Geroago izapidetzen direnak hurrengo ekitaldiari egotziko zaizkio.

    4. 2011ko ekitaldiaren kargurako «EO» agiriak, ordainketa-modua «F. Formalizatzea» delakoa dutenak salbu.

    5. «RI», «P/» eta «EI» agiriak, taloi bidezko diru-sarrerei dagozkienak. Geroago jasotzen direnak hurrengo ekitaldiari egotziko zaizkio.

    6. «MV», «P/», «OR/» eta «OR» agiriak, itxitako ekitaldien hondarrei dagozkienak. Geroago egiten diren ordainketa eta mugimenduak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izapidetuko dira, ekitaldi horri dagozkion erreferentzia berriekin.

    7. «ADO», «DO» eta «O» agiriak, B «Eskuzko Transferentzia» ordaintzeko modua dutenak. Geroago izapidetzen direnek, eskuz ordaindu behar direnek, R «Hondarrak, eskuz ordaintzekoak» ordainketa modua izango dute.

  6. 2012ko urtarrilaren 20ra arte:

    1. «AD», «D», «DO», «O» eta «ADO» agiriak, aurreko ataletan berariaz aipatu gabekoak, salbu eta artikulu honetako 7.a), 7.c) eta 7.d) puntuetan aipatutakoak.

    2. Nominan gerta litezkeen gorabeherak zuzentzeko behar diren agiri guztiak.

    3. 2011ko abenduaren 31ra arte aitortutako eskubideen eta, hala badagokio, sartutakoen kitatzeko agiriak, jasanarazitako BEZa duten eragiketei dagozkienak, eta zerga horri dagozkion kontabilitate-agiriak.

    4. Aurreraturiko funtsen kargurako ordainketetarako eskuordetutako kontuen itxiera-agiriak, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuan ezarritakoarekin eta aurreratutako funtsen erregimenari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2000ko martxoaren 30eko eta 2005eko martxoaren 9ko Aginduetan xedatutakoarekin bat etorriz.

    5. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko besterentzeen kontuaren itxiera-agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ekainaren 20ko 2/06 zirkularrean ezarritakoari jarraituz.

  7. 2012ko urtarrilaren 31ra arte:

    1. «O» agiriak, VI. kapituluari egoztekoak diren obra-ziurtagiriei dagozkienak.

    2. 2011ko abenduaren 31ra arte aitortutako eskubideen eta, hala badagokio, sartutakoen kitatzeko agiriak, 5.c) puntuan adierazi ez direnak, baita data horretara arte jasotako fidantzen eta gordailuen agiriak ere, eta horiei dagozkien kontabilitate-agiriak.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko finantza-autonomia duten ikastetxeen diru-sarrera eta gastuen kitatzeko agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 1999ko azaroaren 25eko 4/99 eta 2000ko urriaren 19ko 2/00 zirkularretan ezarritakoaren arabera.

    4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkaritzen gastu-kontu baimenduen itxiera-agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 2007ko urtarrilaren 30eko 2/07 zirkularrean ezarritakoaren arabera.

    5. Borondatezko aldiaren amaiera 2011ko abenduaren 31 baino lehenagokoa duten zor ordaindu gabeak betearazpen-aldira pasatzeko agiriak.

    6. Artikulu honetako ataletan berariaz aipatu gabeko edozein kontabilitate-agiri, 2011ko ekitaldian kontabilizatutako obligazioen ordainketei dagozkien «MV» agiriak izan ezik; agiri horiek hartzeko epe-muga Kontrol Ekonomikoko Bulegoak jakinaraziko du.

    7. 2011rako programatutako helburuen betetze-mailari buruzko memoria.

Aurreko ekitaldietan 2012ko ekitaldirako konprometitutako urte anitzeko gastuak ahalik eta lasterren kontabiliza daitezen eta 2011ko ekitaldia ixteko aukera eman dezaten, sailek eta organismo autonomoek, 2012ko otsailaren 12a baino lehenago, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 2007ko abenduaren 11ko 7/07 zirkularrean urte anitzeko kargetarako ezarritako izapideak egingo dituzte.

  1. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2011ko ekitaldiari dagozkion ordainketa-itzulera guztiak eta aurretikoak ohiko aurrekontuko diru-sarreratzat hartuko dira, eta 380.00 «Itzulketak» kontzeptuari egotziko zaizkio.

  2. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2011ko ekitaldiari eta aurrekoei dagozkien diru-sarreren diru-itzulera guztiak indarrean dagoen Aurrekontuaren gastutzat joko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta beronen organismo autonomoen urteko kontuak prestatze aldera, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari bidaliko zaizkio, 2012ko otsailaren 10a baino lehenago, 2011ko abenduaren 31 baino lehenago amaitutako obren espedienteei buruzko eta «Bidean dauden ibilgetuak», «Beste ente publiko batzuentzat kudeatutako inbertsioak» edo «Erabilera orokorrerako inbertsioak» izenez erregistratutako ondoren adierazten diren agiriak:

Inbertsioak behin betiko hartu izanaren akta edo, hala badagokio, inbertsio horiek amaitu direla justifikatzeko memoria, eskudun organoak sinatutakoa, kasu bietan ere jasotako inbertsioaren zenbatekoa eta noiz jaso den zehaztuz. Obra-proiektuei dagokienez, aipatutako agiriak ez dira bidaliko harik eta obra amaitu arte, obra egiten ez denean izan ezik.

Gauzatutako inbertsioari egotzi behar zaion behin betiko ibilgetuaren zenbakia eta azpizenbakia.

Jasotzailea, beste ente publiko batzuentzat kudeatutako inbertsioak direnean.

Agindu hau izenpetu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 29a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik