Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 5269
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/03
  • Argitaratze-data: 2011/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Gasteizko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Lehen Hezkuntzan unitate bat gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai honetan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 01001231.

Izen espezifikoa: «Urkide».

Titularra: Colegio Urkide Ikastetxea, Koop. Sozietatea.

Helbidea: Magdalena 8.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostutarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 19 unitate, 475 ikaspostutarako edukiera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 3 unitate.

Batxilergoan: «Zientziak eta Teknologia» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak» modalitateak, 8 unitate eta 280 ikaspostutarako edukiera.

Lanbide-Heziketa:

Familia: Gorputz- eta kirol-ekintzak.

Gorputz- eta kirol-ekintzen animazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik