Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urriaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta egokitzeko laguntzetara dei egiten duena (EIMA IV). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urriaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta egokitzeko laguntzetara dei egiten duena (EIMA IV).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5117
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/07
  • Argitaratze-data: 2011/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzaren etengabeko zaharberritzea sustatzeko eta irakas-sistema hobetzeko ardurari eutsiz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hainbat ekimen jarri du martxan azken urteotan. Horietako bat da, besteak beste, euskal ikasmaterialgintza sustatzeko asmoz EIMA programak eginikoa.

Egindakoak asko eta ugari badira ere, bada, gaur eta hemen, gordin-gordin nabarmentzen den hainbat beharrizan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bertatik bertara erantzun nahi dionik. Horien artekoa litzateke, inolako dudarik gabe, indarrean diren irakasmailetako curriculum-planteamendu berritzaileek euskarazko klase-emankizunean dakartzaten diseinu- eta aplikazio-lanen beharrizana.

Horiek guztiak asetze aldera letorke, hortaz, itzulpen-bidea alde batera utzi eta euskarazko ikasmaterialen sortze- eta egokitze-lanari artez eta moldez ekingo dioten mintegiak eta lan-taldeak eratzeko laguntza-bidea, EIMA IV izenekoa hain zuzen, gero, emaitzak pasa beharreko egokitasun-azterketa pasa eta gero, argitara eman, ikastetxeetarako bidea hartu eta ikasmaterial-ondarea aberats dezan.

Hori guztia gogoan izanik, honako hau

Xedatu dut:

  1. Egokitze-lanen izaerari dagokionez, honako hauek izango dira mugak:

    1. Euskara batutik euskalki literario batera zein alderantziz egindako testu-egokitzapenik ez da onartuko.

    2. Aurretiaz sortu eta, aldi berean, argitara emandako ikasmaterial baten egokitzapenari curriculum-planteamendu berritzaileen argitan ekin nahi izanez gero, gutxienez bost urte igaro behar izango dira esandako ikasmateriala argitaratu zenetik.

  1. Diru-baliabideen % 30 oinarri elektronikoan zabaltzekoak diren materialetarako gordeko da, eta gainontzekoa euskarri inprimatuan zabaltzekoak direnetarako. Halere, oinarri elektronikoan argitaratzekoak diren material-proiektuekin % 30 hori osorik erabiliko ez balitz, soberakina % 70eko kupora pasako litzateke.

Ez da kapitulu solteen sorkuntza edo egokitzapena gauzatzea xede duen proiekturik onartuko.

Aldiz, onargarria da mintegiak edo lan-taldeak jakintzagai baten berariazko atala lantzea, bere osoan eta zabalean. Horrela landutako atala berariaz argitara liteke, edo liburu osatu baten barnean.

  1. Deialdi honen helburuetarako, aurreko agirien baliokidetzat hartuko da unibertsitatean eskolak euskaraz emateko Euskal Herriko Unibertsitateak luzatzen duen agiria edota Euskal Herriko Unibertsitatean gutxienez 5 urtean eskolak euskaraz ematen aritu izana.

  1. Haur eta Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Esparruko Heziketa Zikloak edota Batxilergoko jakintzagaiak (derrigorrezkoak nahiz aukerakoak) sortzeko edo egokitzeko proiektua.

  2. Zehar-lerro bati buruzko ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

  3. Ebaluaziorako, orientabiderako eta aniztasunari erantzuteko ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua. Ikasmaterialak ez ezik, ikasleen ezaugarri psikologikoen neurketa eta diagnosirako balio dezaketen bestelako materialak ere hartuko dira kontuan esparru horren barruan.

  4. A ereduko ikasleentzat eta haien irakasleentzat euskara i(ra)kasteko ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

  5. Helduen Hezkuntzarako ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

  6. Aukerako Hezkuntza Jarduera lantzeko ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

  7. Musika-irakaskuntzan erabiltzeko diren ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

  8. Hezkuntza Berezirako ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

  9. Curriculumaren euskal dimentsioa lantzera datozen materialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

  1. Eskabide-orri hori Hezkuntza Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eskura daiteke. Nahi izanez gero, eranskinean jasotako ereduaren kopia erabil daiteke.

  1. Ikasmateriala sortzeko edo eta egokitzeko proiektua, bereziki ikasmaterialaren ezaugarriak eta eduki-segida adieraziz. Ikasmaterialak dagokion curriculum-dekretuarekin, diseinuarekin edota gainerako orientabideekin duen lotura azaldu beharko da. Horrezaz gain, ikasmaterialaren beraren xedea eta izaera, helburuak, metodologia, ebaluazioa, nori zuzentzen zaion, erabilera modua, proiektu orokorrago batean txertatzen ote den, zer euskarritan argitara emango den, lan-bolumena, etab. zehaztuko da. Era berean, lan-taldeak edo mintegiak bere jarduerari buruz eman nahi dituen gainerako argibideak ere bertan eman ditzake (lan-antolaketa, informazio-iturriak...).

  2. Sortu edo eta egokitu nahi den ikasmaterialaren beraren eredu edo erakusgarri bat, ahalik eta era zehatzenean aurkeztua.

  3. Kide bakoitzak ikasmaterial horretan parte hartzeko prestakuntza baduela agertzen duten euskarazko agiriaren eta titulazio akademikoaren kopia egiaztatuak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko irakasle diren kideen kasuan ez da ez agiririk ez titulu akademikorik aurkeztu behar. Euskal Herriko Unibertsitatean gutxienez 5 urtean eskolak euskaraz ematen aritu bada, baina euskarazko agiririk ez badu, Euskal Herriko Unibertsitateak luzatutako agiria aurkeztu beharko du.

  4. Sortuko edo egokituko den ikasmateriala argitaratzeko eta zabaltzeko begiz jotzen den argitaletxearen izena, eta argitaletxe horren legezko ordezkariak sinatutako adostasun-idazkia, konpromisoa onartuz. Eskatzailea argitaletxe bat denean esan gabe doa konpromiso hori.

    1. Era berean, honako dokumentuok (kopiak badira, egiaztatuak izango dira ezinbestean) aurkeztu beharko ditu, laguntza-eskatzaileak:

    1. Eskatzailea pertsona fisikoz osatutako lan-talde edo mintegia denean:

      1. Kide guztien NANen kopia eta kide bakoitzaren banketxeko datuen berri ematen duen «Hirugarren interesatuaren datuen alta» izeneko inprimakia. Berau, Administrazioaren edozein Lurralde Ordezkaritzatan jaso litekeena, zuzen bete beharko da.

      2. Mintegiko edo lan-taldeko kide guztien 2010eko Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) kopia.

    2. Eskatzailea argitaletxe, elkargo edo fundazioa denean:

      1. Sortze-eskritura edota estatutuak.

      2. Legezko ordezkariaren izendapena eta NANaren kopia.

      3. IFZren (Identifikazio Fiskalaren Zenbakia) kopia.

      4. Gizarte-segurantzaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala.

      5. Dagozkion zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala, kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinatua.

    3. Argitaletxe, elkargo edo fundazio batek eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, 2.2 puntuan zehaztutako dokumentazioa bakarra izan daiteke eskabide-orri guztientzat.

      Halaber, 2.2 puntuko a), b) eta c) ataletan adierazitako dokumentuetako bat edo beste Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eta ordutik hona bost urte edo gehiago igaro ez badira, eskatzaileak ez du dokumentazio hori nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen adieraztea (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, 35. artikulua).

  1. Eskabide-orria, Herritarrentzako Zerbitzuan Zuzenean edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitzaren batean aurkeztuko da, nahiz tokian tokiko Ordezkaritzan, nahiz Gasteizko egoitza nagusian, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA I programan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea.Ikastetxeetako erregistroak, halere, Lege horretan adierazitako bulego multzotik kanpora daudela joko da.

  2. Eskabide-orri bat behar bezala bete gabe aurkezten bada, berau osatzeko hamar lan-eguneko epea emango dio Hezkuntza Sailburuordetzak laguntza-eskatzaileari. Epe hori igarotakoan, eskatutako datuak edo dokumentuak aurkeztu ez badira, eskatzaileak atzera egin duela ulertuko da. Ondorioz, hartarako ebazpena eman ostean, eskabide hori baztertu egingo da.

  3. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, «EIMA» deritzon fitxategian jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak kudeatzea eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

  1. Ebaluazio-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

    1. Azken hiru ikasturteotan bederen Bigarren Hezkuntzan euskaraz irakasten diharduten lau irakaslek edo ikastetxeetako lau zuzendarik.

    2. Bigarren Hezkuntzan A ereduan euskara irakasten eskarmentu luzea duen irakasle batek.

    3. Nagusiki euskarazko irakasbideez arduratzen diren bi ikuskarik.

    4. Berritzeguneetako teknikari bik, euskara(zko) irakaskuntzan adituak.

    5. Euskal Editoreen Elkarteko ordezkari batek, gai hauetan adituak.

    6. Euskara Zerbitzuko EIMA IV teknikariak, batzordearen idazkari delarik.

  2. Nolanahi ere, proiektuek jorratzen duten jakintzagai bakoitzeko aditu bana deitu ahal izango da, gutxienez, batzordera. Hori dela-eta, batzordekideen kopurua handiagoa gerta liteke, aurkeztutako proiektuen arabera.

  1. Irizpide nagusien balioespena (gehienez ere 25 puntu).

    Proiektuaren zehaztasuna (0tik 5 puntura).

    Helburua garbi adieraztea (0tik 5 puntura).

    Norainoko sortze-lana (0tik 5 puntura).

    Lan-taldearen balioespena (0tik 10 puntura).

  2. Curriculumaren araberako balioespena (gehienez ere 30 puntu).

    Indarrean dagoen curriculum-diseinurako egokia (0tik 5 puntura).

    Helburuak (0tik 5 puntura).

    Edukiak eta kontzeptuak (0tik 5 puntura).

    Ebaluazioa (0tik 5 puntura).

    Zehar-lerroen trataera (0tik 5 puntura).

    Aniztasunaren trataera (0tik 5 puntura).

  3. Erakusgarriaren balioespena (gehienez ere 45 puntu).

    Azalpenaren zehaztasuna (informazio zehatza) (0tik 5 puntura).

    Metodologia (garbia, motibagarria, ondo eratua...) (0tik 10 puntura).

    Edukiak eta kontzeptuak (0tik 10 puntura).

    Ebaluazio-irizpideak eta tresnak (0tik 5 puntura).

    Ikaslearen inguruarekiko hurbiltasuna (0tik 5 puntura).

    Hizkuntzazko kalitatea eta egokitasuna (0tik 10 puntura).

    1. Puntu horiek denak behar bezala egiaztatu ahal izateko, Ebaluazio-batzordeak aurrez aurreko azalpen-bilera egin ahal izango du mintegien edo lan-taldeen arduradunekin.

    2. Proiektuen balioespena egiteko, Ebaluazio-batzordeak berariazko ebaluazio-fitxa beteko du.

  1. Ebazpen-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

    1. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, batzordearen buru delarik.

    2. Ikasketen Antolamendurako Zerbitzuaren buruak.

    3. Ikasketen Antolamendurako Zerbitzuko teknikari batek, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak hartarako izendatuak.

    4. Euskara Zerbitzuaren buruak.

    5. Euskara Zerbitzuko EIMA IV programaren teknikariak, batzordearen idazkari delarik.

  1. Oinarri moduan, proiektu bakoitzari dagokionez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak begiz jotako kostua (BJK) hartuko da. Kostu hori finkatzeko honako datuok hartuko dira kontuan:

    1. Mintegikideek aditzera emandako testu-orrialde estandarren kopurua (DIN A4 orrialdeak, 1,5eko lerroartearekin).

    2. Berrogeita hamar (50) euro, testu-orrialde estandar bakoitzeko.

  2. Aurreko puntuan lortutako oinarriari Ebaluazio-batzordeak 0tik 100era arte emandako puntuazioa (EBP) aplikatuko zaio. Puntuazio horren eragin-indarra 0,5ekoa izango da.

  3. Jarraian, lan-taldeak sortuko edo eta egokituko duen ikasmaterialaren ezarpen-eremua (irakasmaila) eta izaera (ikasmaterial mota) hartuko dira kontuan. Horiek, hurrenez hurren 0,25eko eragin-indarra dutelarik, honako bi adierazgarri hauekin definituko dira:

    1. Irakasmaila (A1).

      BAT 2 (A1) = 1.

      Heziketa Zikloak (A1) = 1.

      Helduen Hezkuntza (A1) = 1.

      DBH 4, BAT 1 (A1) = 0,75.

      DBH 1, 2 eta 3 (A1) = 0,6.

      Gainerakoak (A1) = 0,4.

    2. Ikasmaterial mota (A2).

      Oinarrizko ikasmateriala (A2) = 1.

      Ikasmaterial osagarria (A2) = 0,5.

  4. Horren ondorioz, proiektu bakoitzari legokiokeen laguntzaren kopuru zatia (KZ)i honela kalkulatuko da:

    (Ikus .PDF)

  5. Azkenik, baldin eta kopuru zati (KZ)i guztien batuketa Hezkuntza Sailburuordetzak langintza honetarako duen laguntza-partida baino handiagoa bada, diru-laguntza proportzionalki banatuko da.

  1. Horretarako berariaz eratuko den jarraipen-batzordearen partaideak honako hauek izango dira:

    1. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.

    2. Euskara Zerbitzuaren burua.

    3. EIMA IVko teknikaria, batzordearen idazkari.

Esandako epean ebazpenik hartu ezean, isiltasuna ezezko erantzuna balitz bezala jokatuko da.

  1. Ebazpenean laguntza-eskatzaile eta ikasmaterial bakoitzari agindutako diru-laguntza zehatza adieraziko da.

    Hala ere, laguntza-eskatzailea pertsona fisikoz osatutako mintegia edo lan-taldea denean, kide bakoitzari dagokion diru kopurua ere adieraziko da bertan. Kide bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, lantaldeak edo mintegiak berak eskabide-orrian adierazitako ehunekoak hartuko dira kontuan.

  2. Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago Hezkuntza Sailburuordetzak hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean.

  1. Aurkezpen-epea luzatzeko, edota eskabide-orrian emandako datuen gainean aldaketarik egin ahal izateko (mintegiko edo lan-taldeko kideak, lanaren ezaugarriren bat, argitalpen-bidea, edo besterik), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari aurkeztu beharko zaizkio salbuespen-eskabideak. Salbuespen-eskabideok behar bezala arrazoituak izan behar dute, eta artikulu honetako 1. puntuan adierazitako epe-muga hori baino hamabost egun arinago eginak gutxienez.

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren esku geldituko da hartarako motiborik badagoen aztertu eta balioestea.

  2. Laguntza ematerakoan kontuan hartu ziren baldintzetako edozein aldatuz gero, laguntzaren helburua betetzeari eusten bazaio noski, laguntza emateko ebazpena ere alda liteke, betiere diru-laguntzaren arauak onuradun izateko ezarri dituen betekizunak zaindurik.

  1. Deialdi honen laguntza-bideetara bildutako ikasliburuek eta gainerako ikasmaterialek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren hizkuntzazko egokitasun-aitorpena lortua izan beharko dute argitalpena egin aurretik, ikuskatze eta gainbegiratze alorrean Sail honek dituen eskumenak kontuan izanik.

  1. Era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsitakoak direnez, ikasmaterialak horiek honako esaldi hau eramango dute, ongi ikus daitekeen tokian eta ale guztietan: «Ikasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren hizkuntzazko egokitasun-aitorpena jaso du (onespen-data)».

  1. Aldiz, benetan egindako ikasmaterialaren testu-orrialde estandarren kopurua begiz jotako kostua finkatzerako orduan kontuan hartutakoa baino txikiagoa bada, 31.3. artikuluan ezarritako bidetik, Hezkuntza sailburuordeak ebazpen berria eman ondoren, proportzio horren araberako kenketa egin ahal izango zaio ordaintzeke dagoen diru-laguntzaren bigarren zatiari.

  1. Era berean, diru-laguntzaren onuradunek onartu egin beharko dute emandako diru-laguntza. Horrela, diru-laguntza ematen zaiela jakinarazteko gutuna jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo entitate onuradunek ez badiote diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Halaber, deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edota Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, bere eginkizunak betez, eskatutako informazio guztia eman beharko dute laguntza-jasotzaileek.

  1. Sortutako edo eta egokitutako ikasmaterial bakoitzeko, unean uneko ordu-balioztapena emango zaio mintegian ed lan-taldean aritutako irakasle bakoitzari.

    Hala ere, lan-bolumen txikiko ikasmaterialen balioztapena egiterakoan sail bat osatzen badute, ikasmaterial bakartzat hartuko dira.

Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuz gero, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Lehenengoa. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Administrazioarekiko Auzietako Salan, Agindua esandako aldizkari ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik