- AGINDUA, 2011ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) CEIP «Landako» HLHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) CEIP «Landako» HLHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 5475
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/10
- Argitaratze-data: 2011/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Durangoko (Bizkaia) «Landako» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.
Espedienteari Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau
Onartu egiten da Durangoko (Bizkaia) CEIP «Landako» HLHI ikastetxeari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean CEIP «Landako Eskola» HLHI deituko da. Ikastegi hori Durangoko udalerrian (Gipuzkoa) dago, Murueta Dorrearen kaleko 23an, eta 48009049 kode-zenbakia du.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 10a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


