- AGINDUA, 2011ko urriaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko saiburuarena, Giza Eskubideen «Rene Cassin» sariaren erabakia jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko urriaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko saiburuarena, Giza Eskubideen «Rene Cassin» sariaren erabakia jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 5479
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/11
- Argitaratze-data: 2011/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Instituzional; Justizia
Testu legala
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko apirilaren 14ko Aginduaren bidez (maiatzaren 12ko EHAA, 89 zk.), Giza Eskubideen «Rene Cassin» saria arautu da, eta hartarako deia egin.
Badira pertsona nahiz talde batzuk giza eskubideak defendatzen eta zabaltzen engaiatu direnak; lanean eta bizitzan jorratu duten bidea da horren erakusgarri. Deialdi honen helburua, hain justu, pertsona edo talde horiek saritzea eta egin dutena jendaurrean aitortzea da.
Sariaren izena Rene Cassin jaunaren oroimenez jarri da. Rene Cassin Baionan jaio zen, 1887ko urriaren 5ean; Lehen Mundu Gerran oso esperientzia latza izan zuen eta horrek barren-barrenetik eragin zion eta, horren ondorioz, gerraren biktimen eta antzinako gudarien defendatzaile ausart bilakatu zen. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen 1948an, eta 1950eko Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean funtsezko zeregina izan zuen. 1968an Bakearen Nobel saria eman zioten giza eskubideen alde atsedenik hartu gabe buru-belarri ibili delako; Sari hori Giza Eskubideen Estrasburgoko Nazioarteko Institutua sortzeko baliatu zuen.
Aipatutako 2011ko apirilaren 14ko Aginduren 6.1 artikuluan jasotzen denez, saria zein pertsonak merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epaimahaia eratuko da, eta bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte.
Bestalde, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, epaimahaiak, saria nori eman erabakitzerakoan, adierazi egin beharko du, deialdi honetako esleipen-irizpideak oinarri direla, erabakia hartzeko zer arrazoi izan duen, eta, horretaz gain, azaldu egin beharko du saritutako pertsonaren edo pertsonen ibilbidearen esanahiaz zer balorazio egin duen.
Horrenbestez,
Giza Eskubideen «René Cassin» sariaren epaimahaiak, 2011ko urriaren 5ean egindako bileran, eta dagokion eztabaidaren ondoren, 2011. urteko saria Aminetu Haidar andreari ematea erabaki du, Saharako herriaren alde Giza Eskubideetako ekintzaile gisa luzaro parte hartu duelako, mundu mailan ospe handia lortuz.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 11.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


